Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alubioi 1 iz pl urak utzitako hondakinak. ik apakin.

-1979an, Valdepeñasen, itxurabako ekaitz eta erauntsiak, luizi eta alubioi, etxe mordo bat bota eta hondatu zituen, eta, okerrena, 23 lagun eraman zituela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 270. orr.

Anteok alubioiaren seinaleak erakutsi zizkidan, bi metro bai gora malda lautik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 97. orr.

2 alubioi lautada (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Trapezioaren oinarri laua alubioi-lautada osatzen duten sedimentuak etengabe metatzearen ondorioz sortzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia praktikoa Askoren artean, EHU, 2009

Kaukasoko zortzi ibai handik isurtzen dituzte urak Erdialdeko Kura-Aras lurretan, zehazki, kostaldean zehar dauden alubioi lautadetara eta delta baxuetara isurtzen dituzte urak. ETC-entziklopedia   Azerbaijango geografia, Wikipedia

Nagusiki, oso malda txikiko alubioi-lautadetan sortzen da; sedimentuak meandroaren ertz ganbilean metatzen dira, eta ertz ahurrean, indar zentrifugoaren ondorioz, higadura eta ibaiertzaren atzeratzea dira nagusi. ETC-entziklopedia   Meandro, Wikipedia

3 alubioi ordoki (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

1963ko martxoan izan zuen erupzioak 1.500 lagun hil eta milaka etxerik gabe utzi zituen. Hegoaldean alubioi ordokiak nagusi dira. ETC-entziklopedia   Bali, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus