Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alu 1 iz emakumearen eta ugaztun emeen sexu organoa, ematutuaren kanpo irekidura osatzen eta inguratzen duena. ik emakuntza.

Zure ipurdiko zuloa miaztuko dut, lehen haren alua miaztu dudan bezalaxe; isuri egingo zara, eta gauza bera egingo dut nik ere.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 136. orr.

Zuk egiten diozuna itzuliko dizu bere mihia zure aluan sartuz edo klitori gainean erabiliz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 123. orr.

Gozatzeko modu hori baztertu egin behar du irmoki; aluaren ordez eskua, ahoa, titiak edo uzkia eskain ditzala.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 122. orr.

Gizon bat munstroa omen da, eta bizitza galtzea merezi omen du, bere gozamenerako ipurdiko zuloa alukoa baino nahiago izateagatik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 186. orr.

Nire zirrikituak aztertzen zituen, nire klitorisa ikutzen, eta, gainera, aluan hondoratzen zen, eta perineoan ibiltzen zitzaidan, eta ni putzutxo bat eginda nengoen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 23. orr.

Eta oraindik eta zoriontsuagoa izateko, bataz eta besteaz balia dadila aldi berean; alutik ematen dionaren joaldi lizunek, ipurditik ematen dionaren estasia leher dezatela, eta horrela, gizon bien haziz blai eginik, neskak berea isur dezala, plazerez hiltzen den bitartean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 164. orr.

Ez zen marikoi erabatekoa, kontu bakarra zen aluek nazka ematen ziotela, ez zuen alu batean zakila sartu nahi, ez zuen miazkatu nahi, ez zuen ukitu nahi, ezta begien bistan ikusi ere.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 124. orr.

Baina alu heze baten usainak lelotu egiten gaitu askotan, eta garesti ordaindu nituen nik Mirenek emandako une atseginak, arraioa!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 274. orr.

Hura esan eta ezin izan nuen hizketan jarraitu, ene buztana Loreren alu beroan barrena baitzihoan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 27. orr.

Pitilia sartzen niokan gogor, kolpe bakarraz, busti-bustirik gordean atxikitzen zian alu erraldoian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Donatienen atsegin eta fantasia nagusiak miazketa, uzki-koitoa, alu-koitoa eta masturbazioa dira, hau guztia taldean, eta exhibizionismoz eta zokomiraz ongi apailatuta.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 17. orr.

Eugeni, noiz edo noiz alu barruan eta ezpainetan sastatuz, eta baita sabelean eta mendian ere: Lasai, ama, hau ez da ezer; jostorratza probatzeko da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 302. orr.

Doltoren arabera, utero inguruko orgasmoa besteekin nahastu egiten da, batez ere alu-baginetakoarekin, emakumeak ez duelako modu kontzientean sentitzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 215. orr.

3 iz/izond esanahi zehatik gabeko hitz gutxiesgarria edo iraingarria.

Ederki izorratu ditek alu hori!  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 122. orr.

Nahiago bai, Mohammed alu hori balitz traidore bakarra.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 67. orr.

Zer dirutzak ez zituen irabaziko alu horrek!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 29. orr.

Horrako horrek (eta berriro Lulu seinalatu zuen) esan du alu galanta naizela ni, eta, arraioak ez baitu!, gibela jango diot horrelakorik esaten duenari.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 113. orr.

Alu gogorra izaten ahal zara adin horretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.

-Alu zerria! -oihukatzen nuen neure artean-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 197. orr.

-Charly, alu handi hori!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

"Alu zikin hau etxearen jabea dela ematen dik, egiatan gigolo bat besterik ez bada ere", pentsatu nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 32. orr.

Zaratiegi harro hari ez zitzaion oharkabean pasa, eta orratz harekintxe ari zitzaidan ziztaka, alu halakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 124. orr.

Espabila hadi orain, alu alaena...!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 164. orr.

Bulegoan nagusia genuen alu samarra.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 38. orr.

Hazi ahala, atariko guztiei egurra ematen ikusi ninan alu arraio hura.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 108. orr.

Hona hemen zuen hitzaldi aluen ondorioak!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 156. orr.

Nik neure artean: zaldar ditxosozko hori igo edo jaistak, itsusi amorratua izango haiz eta betiere, ergel alu hori.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 227. orr.

Ostia-milikatzaile alu horiek gure berri baditek.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 128. orr.

Italiar alu horrek metrailadore bat gordetzen omen zian etxean!  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 111. orr.

Bazuen nerbioetako gaitz alu bat, gorputza poliki-poliki egoera mixerableenera eramaten duen horietakoa.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 65. orr.

Baduk gauza bat hire alde: abuztuan hiri alu honetan deus gertatzen ez denez, zorioneko hilketa honi zuku guztia atera behar zioagu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 68. orr.

Santa horrek egin zezakeen mirariren bat malda alu hau igotzeko!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 169. orr.

-Baretuko ahal da haize alu hau! -esan zuen Samuelek ia beretzat.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 103. orr.

Hegazkin horietariko aulki alu batean hamabi orenez segidan mugitu gabe egon denak, aurrehistoriaren basakeriaz dena badaki!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 53. orr.

Nola sentitu ezer, ez flashik eta ez flashondorik, nolatan aluzinatu deus ez dagoen (baina, aluzinatuarentzat, "dena dagoen") bazter edo ezleku alu haietan?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.

Goi mailako ofiziala izanik eta SSetako morroi haien harrokeria ezagututa, ez zen arraroa izanen aldizkari alu haietan agertzeko irrikan egotea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 208. orr.

Entzuten duan musika alu horrek dik errua, zainak airean jartzen zizkidak, txilio eta orro horiekin.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.

Nahikoa zaio seme alu horrekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 76. orr.

Txikitako irakasle jakin bat izan nuen inspirazio-iturri, Txanpi ezizeneko kakanarru alu bat,Oskar, Oskar zuen izena komunista alu hark.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 23. orr.

Oilo alu batek kakaratxo bat egin zuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 13. orr.

Nire onetik irtenda nengoen adar-jotzetzat nuen Angeloren jokabide alu harengatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 238. orr.

Sallyrekiko zita alu hura neukan, ordea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 131. orr.

Gaur, eguneroko martxa alu horri ekiten diot berriro.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 43. orr.

Mito alu ustel zikin bat!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 241. orr.

Medikuek esan berri didate gaitz alu batek jan didala barrena, eta denbora gutxiko bizia geratzen zaidala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 134. orr.

Hotz alu hau gero eta gordinagoa duk", esan dit, kristalezko hats batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 95. orr.

"Hotz alu hau gero eta gordinagoa duk", esan dit, kristalezko hats batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 95. orr.

Dinamita kartutxoak ebasten ditut, amets egiten dut Victor Chavarriren jauregia suak hartuta ikusten dudala, kaka alu bat egiten diot abade eta lagizartzale guztien Bizkaiari.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.

Zupa nazazu, jainko alua!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alu bat (13); alu batek (7); alu eta (3); alu halakoa (3); alu hari (4); alu hark (10); alu hau (13); alu honek (3); alu hori (25); alu horiek (12); alu horrek (17); alu horri (5); alu hura (5); alu zikina (6); alua galanta (3); alua jaten (3); aluak eta (4); aluan eta (3); du alu (5); eta alua (16); eta aluak (3); eta aluan (5); irakasle alu (5); irakasle alu bat (3); jainko alua (6); loro alu (3); nire alua (5); zakila aluan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus