Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

altzari 1 iz etxearen horniduran erabiltzen diren edo etxea janzten duten tresna mugigaietako bakoitza. ik errediza.

Altzari, besaulki eta dibanak, babes-oihalak kendurik, berpiztu egiten ziren, eta baita paretetako erretratuak ere.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 79. orr.

Altzari gutxi zeuzkan, baina ez ziren falta Ama Birjinaren irudia eta hainbat santuren koadroak, ertzetan oihal urreztatuak zituztenak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.

Etxe osoa arakatu zuen, etxapetik hasi eta ganbararaino, armairu guztiak zabaldu zituen, altzari guztiak miatu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 68. orr.

Artelan handia egiten zuen, inondik ere; zurgin bat ematen zuen altzari bati berniza ematen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.

Handik itsasontziz igorritako alfonbra eta altzariek, eta hemen inguratu ditudan beste altzari, alfonbra eta gortinek miresmena eragiten dute, ia inbidia esango nuke.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 12. orr.

Ez nion altzari bati baino jaramon gehiago egiten, berak ere ez baitzuen gehiago eskatzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 286. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Altzari ederra da: begira ze hanka dituen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 61. orr.

Gela altzari bikainez eta gustu handiz jantzita dago.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 21. orr.

Altzari sendoa zen, lehoi itxurako hankekin beiraz estalitako egurrezko gainaldeari eusteko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 68. orr.

Altzari berezi batzuk sortuz altzari ergonomikoak eta talde txikiagoak eginez konpon daiteke arazoa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Alfonbra baten gainean batetik bestera arrastaka eramaten diren altzari pisutsuen eran.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 177. orr.

Gau hartan, lotara joan aurretik, egongelako altzari astuna zabaldu eta etiketan "Napoleon" zekarren botila ia agortu bat hartu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 117. orr.

Margolanak eta altzari finak egokitzen eta zaharberritzen ditut, eta zenbaitetan salgai jartzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 42. orr.

Aberatsa nintzenez, altzari zaharren eta antzinako gauzen zale nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.

Idazteko altzari bikainak bihurrikatuak zituen oinak, eta larruz estalia zegoen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 110. orr.

Gela txiki samar batean, hantxe pilatzen ziren altzari arruntak, idazmahaiak, mikroskopioak, eta euliak hazteko botilak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.

Une batez, Mitxelenaren bulegoko altzari maiztuei begiratu nien, eta Gochokiko beste geletako itxura duin baina hitsa etorri zitzaidan gogora.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 41. orr.

Gela zabala zen, erraldoia, baina altzari ugariek eta oihal zein brontzezko apaingarri astunek gordeleku estu baten irudipena sortzen zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 94. orr.

Paper bat atera zuen mesanotxe antzeko altzari baxuko kaxoitik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 95. orr.

Altzari ilun dotore askoak, zorua linolioz eta alfonbraz estalia, irrati bat, lanpara eder bat, dena zoragarria, benetan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 35. orr.

Jakin beharra dago gela horretan hiru mahai zeudela: idazmahaia, dibanaren aurrean; joko-mahaia, leihoen artean hormaren ondoan; zoko-mahaia, logelako ateak eta altzari herrenez beteriko gela huts batera ematen zuen ateak osaturiko angeluan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 395. orr.

Altzari biluzi batzuk besterik ez.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 50. orr.

Telefono zaharrak, ziztatuta daudela ematen dutenak, inguruko altzari barrokoak oihartzuntzen dituzten tutuak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 49. orr.

Gonbidatuen gelak altzari ingelesez hornituak zeudean, eta bainuontzia zilarrezkoa zuan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 135. orr.

Altzari napolitar apainduraz beteegien artean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 235. orr.

Lehenbizikoa, "mahai familiarra", zurezko altzari bat da, ohol lau bat, lau hankarekikoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 101. orr.

Diseinuzko altzari postmodernoak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 165. orr.

Bonbilla euliek kakaztuak, zurezko altzari herrenak, hautsak eta lokatzak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 117. orr.

Margolanak lauki urrekara bat zeukan, eta pareta zuri batean zegoen eskegita, kajoiz betetako gerezizko altzari baten gainean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 28. orr.

Harritzekoak ziren legelariaren itxura hotza eta mantal zoldatsua, inola ere ez baitzetozen bat kaobazko altzari ederrekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 499. orr.

Lacik behin esan zuenez, Nunuk berniza galdua zuen, intxaurrezko altzari zahar baten moduan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

Egongela, Weldon andrearen irudikoz, aski itxurosoa zen zegoen-zegoenean; beti bezain itxurazkoa, tximinia-erlaitz hura eta betiereko altzari zaharkitu haiek.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 131. orr.

XVII. mendeko italiar altzari bat begiztatu nuen zaharkin denda batean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.

2 (hitz elkartuetako lehen osagai gisa)

Duffy jaunak berak erosiak ziren gelako altzari pieza guzti-guztiak: burdinazko ohe beltza, burdinazko apain-mahaia, kanaberazko lau aulki, arropak esekitzekoa, ikatzontzia, su-babeskia eta burdinak, eta mahai karratu bat, idatz-apal bikoitz bat gainean zuena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 155. orr.

Kanape bat, kutxa handi bat eta noski zenbait garbiketa-tresna ziren hango altzari-hornidura ia guztia.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 162. orr.

Harekin gurutzatzeko egokieren bila hasi nintzen altzari-garraioan ikusi nuenetik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 22. orr.

Korrituak zituen hiriko altzari-denda guztiak, aukeratuak oihalak, alfonbrak eta tapizak, zorrotz eta arretaz aztertuak kolore, forma eta konposizioaren aukera desberdinak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 169. orr.

Afifi anderea, bere ustetan neurriz gora, ordaintzen ari zen, izan Al-Azar-eko altzari dendetan izan Muski kaleko arropa saltokietan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 222. orr.

Gelak eta dendak argilun liluragarriz beteriko leizeak dira, non isla eta distira artean ikusten ahal diren kapritxoko altzari mota guztiak, Espainian bakarrik topatzen diren kutxak, Pasaian bakarrik topatzen diren ispiluak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 136. orr.

Auzoan bizi zen altzari merkatari batek ama dohakabearen hilzoria kontatu zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.

Altzari-saltzailea, Colón de Larreategin Versalles denda daukana.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 42. orr.

Altzari diseinatzailea dela esan dit.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 82. orr.

Lau hego izaten dituzte, nerbio txikiz egindako egituran, arotz baten ordez altzari-apaintzaile batek egindako gurtetxe afiligranatua balitz bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 238. orr.

Niri izugarri gustatzen zait altzari katalogo baterako idaztea.  Berria - Kultura   2006-02-04

Momentuz gauzak altzari-biltegi batean ditugu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 70. orr.

3 (hitz elkartuetako bigarren osagai gisa)

Gelako bazter batean, zoko-altzari bat, oinetakoz beteta zegoena.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 17. orr.

Mikelek ezkutaleku gisa aukeratutakoa bezalakoa zen, bere ohe, armairu, arropa-altzari eta mahaitxoarekin.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 122. orr.

Edari-altzari batetik hamabi urteko whisky botila eta bi edalontzi atera zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 215. orr.

5 altzari denda

Altzari denda baten irratirako publizitate-kanpaina batean, bikote gazte bat ageri zen, beste bikote batenean afaldu eta etxerakoan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 132. orr.

Albiste bat fabrikatzea oso erraza da: hartzazu altzari denda erraldoi bat, atzerritarra bada hobe, errepika ezazu publizitatea begi-belarrietan mezu sinple bat txertatu arte, jartzazu Lehendakaria irekitze-egunean txorakeriak egiten... eta egina daukazu dena.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 100. orr.

Belauntzako Sustraiak plataformak ukatu egin du Tolosan altzari denda baten aurka egindako erasoarekin zerikusia duela.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Altzari denda bat irekitzea ez da inoiz albiste izan, bereizgarriren bat izan ezean behintzat.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 100. orr.

Txikitan amarekin armairu bat erostera joan nintzen Froger altzari-denda ikusi nuen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 29. orr.

Korrituak zituen hiriko altzari-denda guztiak, aukeratuak oihalak, alfonbrak eta tapizak, zorrotz eta arretaz aztertuak kolore, forma eta konposizioaren aukera desberdinak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 169. orr.

6 edari-altzari

Bai, badago koñaka edari-altzarian, Torres 10.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 177. orr.

Edari-altzarira jo zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 111. orr.

Edari-altzari batetik hamabi urteko whisky botila eta bi edalontzi atera zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 215. orr.

Horretarako, egongela eskematiko bat atondu du besaulkia, telebista eta edari-altzari batekin.  Berria - Kultura   2004-07-02

7 hiri altzari

Eta autoak, eta eskulturak, eta hiri altzariak, non zeuden?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 29. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus