Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
altxonbide (orobat altxunbide) iz artzain bidea; abelbidea.
Larunbat goizean, Bardeetara doatzin artzainak dira gurutzatuko: batzu altxunbidean barna (kabalentzat idekitako bidea) dira ibiliko, bertze batzu aldiz ardiak xakitzen (markatzen) ariko dira eta ere hamaiketakoa prestatzen, otapurrak eta txulak. Herria 2005-09-01
Gero Ahuriko altxonbidera, eta handik izen bereko goi-ordokira. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 28. orr.
Izarrek gauak inarrosten zituzten, eta bideek eta altxonbide bihurriek, zerurantz goratzen ziren errekasto meharren dizdizak argiturik, hiru ilara osatzen zituzten, bata bestearen gainean. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 44. orr.