Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hain zabala eta sakona zen lubakia, non ezin baitzen zeharkatu zubi altxagarri baten laguntza gabe. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 444. orr.
Zubi altxagarria eraitsi, eta, Hassan igaro orduko, berriz altxatu zuten. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 262. orr.
Dussel garagardo altxagarrizko tabletak jaten harrapatu dugu, eta guri ez zigun ezer ematen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 322. orr.
Hitz bihotz-altxagarri haiekin, Afifi anderea doi bat masailgorritu zen makillaje gorriztaren azpian. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 39. orr.
Bertsu bihotz-altxagarriak, Alkhat, Laka eta Mihura-ren ahotik! Herria 2004-12-09
Saioa G.-ren erantzun bihotz-altxagarria. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 155. orr.
Gero besarkatu egin ninduen, esanez bezala, edatekoari falta zaion aparra neronek emango diat estutu bihotz altxagarri honekin. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 123. orr.
Gero, izango da denbora maisuen lanen artean [...] melodia bihotz-altxagarriak bilatzeko, beharbada -nork daki?- baita ideia gogo-altxagarriak ere. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 239. orr.
Kapera betea, kantuak eder, bihotz-altxagarri. Herria 2003-05-01
Erresumako gaineratiko eskualdeetako berriak ez ziren bihotz altxagarriak, baina, zaharrenek filosofo aire batekin zioten bezala, ekaitza jin bezala joaten zen, eta hau ere pasatuko zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 119. orr.
Ardoa edari pizgarria duk, eta bihotz-altxagarria, gero. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 316. orr.
Baso bat ardo piastra erdian bihotz-altxagarria duk ni bezalako langabe batentzat. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 317. orr.
Hori zela-ta, bihotz-altxagarri gerta zitezkeen kantuak ugaldu ziren gure artean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 190. orr.
Hori dena, egin duen aro ederrarekin batera, bihotz altxagarria gertatu zait. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 168. orr.
Zinezkoa izan zela algara, ez presondegira datorren bisitariari zor zaion bihotz-altxagarri halamoduzkoa. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 85. orr.
Azken lubakiaren barru-barruan, zubi altxagarriaren zimenduei erreparatu zien Ruche jaunak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 471. orr.
Eta zubi altxagarria jasota, zangaren gainetiko pasabide bihurtzen zenean, Loiolara abiatzen ginen, eta Astigarragara, eta Igeldora. Txillardegi «Putzu», 1999 - 37. orr.
Atzo, hoteletik irten, eta hirigunera heltzen hasiak ginela, itsasontziak igarotzeko zubi altxagarri bat goratzen ikusi ahal izan genuen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 110. orr.
Nik, ordea, lepoa betiko burutik eta beste zerbait ikusi uste nuen: alegia, Dabid eta biok elkartzen gintuen zubia, zubi altxagarri batekin konpara daitekeela, eta oraingoz bi besoak ezin bereiziago daudela. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 111. orr.
Zubi altxagarrien ordez, lur mordoak daude, erretena behar den mailaraino betetzen dutela. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.
altxagarri bat (3); altxagarri eta (5); bihotz altxagarri (30); bihotz altxagarria (11); bihotz altxagarriak (7); bihotzen altxagarri (5); denentzat bihotz altxagarri (3); gogo bihotzen altxagarri (5); hitz bihotz altxagarri (3); zubi altxagarri (6); zubi altxagarria (5)