Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

altsuma iz kimua, muskila.

Harbeltzak ditu udaberri-zitoak alferrik galtzen, haien altsumak lora-zabaldu baino lehen sarritan, eta gaztaroko goiz-ihintz freskotan ohi dira helde kutsakorrak errazen gertatzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 47. orr.

Altza, errekondoetan airoso eta lerden altxatzen den zuhaitz beltz hori, txintxilikario ttikiak dindilin dituela, hosto orlegi berdexka finak agudo musker beltzitu egiten zaizkion altza, berrikitzeko beti sapa grinatsua duen altza, izerdi aberatseko altsumak dituen altza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 117. orr.

Horregatik, gune sakratu eta santutegietan altsumak zirkuluan landatzen zituzten, gordeune modura, sakratugunetarako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 119. orr.

Amak esaten zidanan euria hasi orduko dena argiz eta altsumen usain berdeaz betetzen zela.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 93. orr.

Sahatsa bezalaxe, xotxak lurrean tinkotu, urmael ingurua nahikoa, altsuma berriak bertan agudo sortzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 117. orr.

Gari-altsuma esaten zaio garia bakandu ez denean, eta itxiegiaren poderioz, goraka altsumatuta extu hazten denari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 117. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus