Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alteratu, altera(tu), alteratzen (corpusean ez dago; ETCn 183 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian musika eta medikuntza arloetako adieretarako baino ez da agertzen) 1 da ad aldatu, eraldatu.

Ordena halako bat alteratu egin da, berrezarri egin beharko litzateke. ETC-literatura, saiakera   Morala eta erlijioaren bi iturriak, Henri Bergson (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002

Amerikako herrialde eredugarri horretan infantizidioa ematen da ama batek urtebete baino gutxiagoko bere umea hiltzen duenean, haurdunaldiaren, erditzearen edo edoskitzearen ondorioz bere fakultate mentalak alteratuta baditu betiere. ETC-literatura, saiakera   Amek ez dute, Katixa Agirre, Elkar, 2018

Buruaren tamainari zegokion baino txapel txikiagoak ere proportzioak alteratzen zituen, nahiz eta mesede handia egin, bekokitik ia garondorainoko kanal soildua estaliz. ETC-literatura, saiakera   4x4 operazioa, Xabier Amuriza, Lanku, 2013

Baina disposizio baten edo ezaugarri kausal baten kontzientzia nire aldetik identikoa al da hori manipulatzeko eta alteratzeko indarrarekin, edo nahitaez ematen al dit horretarako indarra? ETC-literatura, saiakera   Giza historia, Isaiah Berlin (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Patioko erresonantziarena ere izan zitekeen, kartzelan fenomeno naturalak asko alteratzen baitira. ETC-prentsa   Berria, 2018-03-03

Hauxe idatzi zuen Fulya Erdemcik: "Gauzen ordena zertxobait aldatzen, mugitzen edo alteratzen denean gertatzen dena ikusaraziko digu Maider Lopezek. ETC-prentsa   Argia, 2017-04-02

Leitzaranen, zentral hidroelektrikoetako giza-jardueraren eraginez emaria artifizialki alteratzeak ibaien erregimen naturala aldatu eta habitat-baldintzak oso aldakorrak izatea dakar, bertako bizitza zailduz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Zientziak eta Natura zientziak, Askoren artean, UEU, 2019

Horrenbestez, zenbat eta handiagoa izan suszeptibilitatea, orduan eta handiagoa izango da drainatzerik gabeko esfortzu ebakitzailearekiko erresistentzia, laginaren egitura alteratzen da eta. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lurzorua aztertzeko eta ikertzeko oinarriak, Askoren artean, EHU, 2010

Arroka olibinoz eta piroxenoz osatua dago; ez du kuartzorik; oso arraroa da, eta agertzen denean, serpentinara alteratua egoten da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia praktikoa , Askoren artean, EHU, 2009

Zearsolok kontu liburuak alteratu, kontabilitatea faltsutu eta iruzurra ezkutatzeko frogak ezabatu zituela jakinarazi zuten geroago egin ziren txostenek. ETC-prentsa   Berria, 2008-05-06

Kamerek atxiloketa osoa kontrolatzen dutela dio oharrak, kamerak itzaltzeko edo grabazioak alteratzeko aukerarik ez dagoela, eta ikerketa judizialaren kasuan, haien zerbitzura geratzen direla grabazioak. ETC-prentsa   Berria, 2009-03-14

2 da/du ad asaldatu, aztoratu.

Hunkitzen, haserretzen, mintzen, eszitatzen, alteratzen nauenari buruz... ETC-literatura, saiakera   Idazleen gorputzak, Eider Rodriguez, Susa, 2019

Zergatik alteratu naiz honenbeste, tunelaz atzeko mundua aurrekoa bezain ezaguna eta neurea bazen? ETC-literatura, saiakera   Olatu bat kuartelen gainetik, Xabier Amuriza, Lanku, 2009

"Haurrak alteratuta dabiltza ikastolan" izaten da elurra bota eta geroko esaldia. ETC-prentsa   Berria, 2004-02-28

Nahikoa izan daiteke zertxobait alteratuak egotea, bat baino gehiago batera agertzen direnean paziente hori arrisku kardiobaskularreko egoeran egoteko. ETC-prentsa   Argia, 2003-12-21

OLIVER (OFF): Mirandatarren etxean lorezain nenbilela jakingo zuen. Oso alteratuta zegoen eta Mireiarekin hitz egin nahi zuen, aita izango nintzela esateko. ETC-telebista   Ez, ez nauzu utziko!, Goenkale, 2015

ARANTXA. - (PASKALi, alteratuta) Olaiak bazekian! ETC-telebista   Aita horrek semea nor duen, Goenkale, 2015

TANIA zutitu egiten da, alteratuta eta begirada galduta, mahaitik erretiratzeko asmoz. ETC-telebista   Amildegiaren aurrean, Goenkale, 2015

3 da ad medikuntzan, zerbaiten berezko izaera edo forma aldatu.

Horrek hormona sistema guztia alteratzen zuen: kortisona gehiegi ekoizten zuen nire gorputzak. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 156 zbk., , 2006 - iraila-urria

Egia ere bada sorkuntzarako erabili izan dugula, esperimentu gisa, zure kontzientziak, egoera alteratu horretan, zein ahots zeukan bilatu nahian. ETC-prentsa   Berria, 2015-05-24

Bihotzak hainbat kanal ditu organoaren funtzionamendua ahalbidetzeko, eta kanal horiek genetikoki alteratuta -gene baten mutazioagatik- daudenean arazoak izaten dira. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-11-24

Emaitza guztiak bateratuz, badirudi mutazio aktibatzaileek jaioberriko diabetesa bi mekanismo kontrajarriren bidez eragiten dezaketela, hots, zelula immuneen erregulazioa alteratuz eta beta zelula pankreatikoen disfuntzioa eraginez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017-Osasun zientziak, Askoren artean, UEU, 2017

Mina antzematen duten zuntz ugari ditugu eta mina hartzerakoan nerbio sistema zentralera doazen zelula pila bat alteratzen dira. ETC-entziklopedia   Opioide, Wikipedia

Erantzun metabolikoa: proteinen, gantzen eta Karbono hidrato karbohidratoen metabolismoa alteratzen da eta Metabolismo metabolismo anaerobiko gehiago egongo da, azido laktiko gehiago ekoiztuz. ETC-entziklopedia   Peritonitis, Wikipedia

Genetikoki alteratutako gizakia, bere botereekin polaritate molekularra kontrolatzen du. ETC-entziklopedia   Avengers: Infinity War, Wikipedia

4 (era burutua izenondo gisa)

Bere burua xarmatzen utzi zuen otsoaren ondorengoek zerebro atrofiatu eta bolumen gutxiagoko bat eta portaera alteratu bat heredatu dituzte. ETC-literatura, saiakera   Gizajendearen ahitzea, Pablo Sastre, Elkar, 2010

Exosomek tumore-zelulen proliferazioa pizten duten hainbat molekularen garraioa bideratzen dute; lehenengoetariko ebidentziak glioblastoman lortu ziren, exosomak, EGFR alteratua -onkogenikoa- zein horren RNAm-a transmititzeko gai zirela frogatzean (Al-Nedawi et al. ETC-zientzia, zuzenbidea   Jose Ramon Etxebarria irakaslearen omenez, Askoren artean, UEU, 2018

44 Lobulu frontaleko sindromeen gainean medikuntzaren ikuspegitik idatzitakoak abiapuntua Phineas Gageren kasuan badu ere, badira gogamenaren egoera alteratuen berri ematen duten lehenagoko deskribapenak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Antropologo bat Marten, Oliver Sacks (Xabier Olarra), EHU, 2003

Ezaugarri hauek gurasoek haurraren aurrean modu desegokian erreakzionatzeko aukera gehitu egiten dute, honela zaintzailearen eta semealaben artean harreman alteratuak sortuz eta, gerora, haurrarengan jokabide-arazoak agertuz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Amatasuna eta aitatasuna, Itziar Alonso-Arbiol, UEU, 2006

Zenbat eta mafikoagoa izan, Lurrazal zona alteratuetan, ur molekula (OH) gehiago gorde daitezkela esan nahi du. ETC-entziklopedia   Lurrazal ozeaniko, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus