Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren berri eskatu nuenean, animalia hura Moro zela esan zidaten, etxeko artzain altsaziarra, nire aurreko bisitaldian ikusi nuen berbera. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 81. orr.
Behar da erran Hapa Hapa-ko lagunak arras talendu handiko musikariak dituela: Bristol eskualdeko Dominic Earl inglesa, Pierre Hartmann alsaziarra, Kiki Graciet baionesa, Kristof Ithurritze uztariztarra eta Didier Etxeberria ezpeletarra. Herria 2005-04-14
Estrasburgokoa da Yves Meyer, alsaziarra, eta Euskal Herriarekin, euskararekin eta euskaldun batekin maiteminduta dago. Berria - Harian 2005-03-13
Bretoiak, itsasora ohituagoa alsaziarra baino, itsasontzi bat ikusi du badian geldituta. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 168. orr.
Hor ziren soldado batzu, aleman edo altsaziarrak, Oradour-en zirenak bainan ez hobendunak. Herria 2004-06-03
", galdetu du alsaziarrak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 167. orr.
Alsaziarrak, Bordeleko ardoa, eskuak bete botila bai. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 162. orr.
Bere entzule ikasiek xeheki jasotzen dituzte beren dialekto aleman-alsaziarrean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.
Nire atzean Ottok, Bavariako sukaldari alsaziarrak, isilean itxi zuen atea. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 103. orr.
Bi zakur alsaziar heldu dira aldats behera galapan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 52. orr.
Bazuen, harekin, alsaziar lagun bat, hain xuxen, jantzien sailean lan egiten zuena. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 192. orr.
Ama, berriz, Annie Parmentier, esan dudanez, emakume horaila da, begi-urdina, alsaziar petoa, garai hartan ederra oraindik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 239. orr.
Marcel Martinen erru bakarra saltxitxa saltzaile itxura zuen alsaziar arrunt harekin oheratzea izan omen zen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 240. orr.