Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aloitu, aloi(tu), aloitzen (orobat aloiatu g.er.) da/du ad ipar ostatatu.

Hor gaindi, zonbait mila jende behar ukan dituzte ahal bezala aloitu, jende gaixo horien etxeak arrunt urek hartuak izanez.  Herria   2003-12-11

Bi gisetara erabiltzen du dirutza hori: mailegatuz interes apalean bizitegiak eraikitzen dituzten familiei; edo berak eraikitzen dituen egoitzetan familiak aloituz.  Herria   2003-06-26

Ba du alabaina hilabeteak eta hilabeteak entzuten dugula lurra eskas dela gutarteko jendearen eta familia gazteen aloitzeko; lurra eta bizitegiak odola bezain kario, hemen gaindiko jendeak ez baititu eskuratzen ahal.  Herria   2004-11-04

Bastizaren jabeak, Baiona barneko farmazia ezagutu bat kudeatu ondoan, ez du erreparakuntza egiteko xederik, eta ez du kanporatuen ber aloitzeko deusik egin nahi.  Herria   2003-03-20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus