Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

almohada (orobat almuada g.er.) iz bururdia, burkoa.

Gezurra, berak kendu dit nire almohada.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 115. orr.

Bere matrailezurraren keinua nabarituko zenuen telefonoz bestalde eta nola urduri almohada bat harrotu eta lisatzen saiatzen zen, zerbait egiteagatik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 50. orr.

Mikaela ohean ezarrita zegoen: irrati txikia piztuta, bizkarpean almohada eta kojina, bufandarekin eta jertse lodi berde ilun batekin jantzita, eskuak edredoiaren azpian.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 142. orr.

Bizkarra almohadan jarrita, Jean Claudek bi zigarro hartzen ditu Letiziaren paketetik, ahora eraman eta piztu egiten ditu, ondoren bat Letiziari emateko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 61. orr.

Ez gintiztean almohada-kolpeka bota; barrez hartu gintiztean, gure asmoen berri izan balute bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 148. orr.

Ez zuen planta ederra ekarri: aurpegian almuadaren markak, zapatilak solte eta brageta zabalik.  Berria - Kultura   2004-10-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus