Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Almirantea, galako uniformean sarturik -atorra zuri botoiduna, lebita urdin argia, galtza zuriak belaunetaraino eta han, lokarriz lotuak, galtzerdi zuriak eta oinetan zapata puntadunak-, ohi baino piztuxeago zebilen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 60. orr.
Haize bortitzaren goren indarrak itsas lautadan untzi-teria bateko almirantea, bere legio suhar eta elefanteekin batera, ekortzen duenean. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 375. orr.
Errusiako iparraldeko gerra ontzidiaren barku nagusia den 'Piotr Veliki' (Pedro Handia) ontzi nuklearra "edonoiz lehertzeko" arriskua balitekeela aditzerat eman zuen atzo Itsas Armadako buruzagi nagusi Vladimir Kuroiedov almiranteak. Berria - Mundua 2004-03-24
Armada Txit Zorioneko almiranteak agindu bezala, goizalde hartan kanoi batek egin zuen oilarrarena. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 347. orr.
Espainiar kapitaina edo holandar filibusteroa batzuetan, Royale Navy-ko almirantea edo bretainiar kortsarioa bestetan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 348. orr.
Almirantez jantzita nahi omen zuen jauna hartu, huraxe izaki gaztaroko haren ilusio bakarra. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 168. orr.
Mezularia almirantearen aurrera eraman zuten, eta gutun batzuk zeramatzala aitortzea beste erremediorik ez zuen izan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 379. orr.
Kosme Damian Txurruka eta Nelson almirantea aipatzen dira itsas borroka hartako heroi nagusi bezala. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 135. orr.
Gustavok gizon-emakumeen pausoak baino gehiago lord Brandy almirantearen ibilerak zaintzen zituen, edaritegitik dantza aretoko balkoira baitzebilen joan-etorrian. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 60. orr.
Karrikara atera zenean ez zuen bere burua jeneral gisa edo almirante gisa ikusten, ezta soldadu gisa ere, baizik eta berea zena eskuratu nahi duen gizon heldu eta haserretuaren gisa. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 247. orr.
Han ageri zen Francisco Franco almirantez, mikro baten aitzinean mintzo, paperik gabe, esatariak esaten zizkigunak esaten: [...]. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 265. orr.
Errusiar almirantea, haren emaztea, laguna eta Joanes oteen arteko bidexkan egon ziren, mutu mutua. Autoz heldu zen, eta ez al zaizu bitxia egiten Franco, udan beti almirante jantzian ibiltzen zen hura, lehorrez etortzea portu batera? Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 21. orr.