Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
alkahuete (orobat alkaueta eta alkauete) iz maitasun edo sexu harremanetan laguntzaile edo estalgile lana egiten duen pertsona.
Tentuz ibili behar izaten zuten dantzariek, alkahuete lanak eginez inork bere izenik agintariei eman ez ziezaien. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 66. orr.
Eska diezaiela prostitui dezaten, bere salmentatik ateratzen duten diru guztia aginduz; zaintzaileek, edota gizonak aurkitzen lagunduko dieten alkaueta izeneko emakume batzuek laster beteko dituzte neska gaztearen gurariak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 111. orr.
Lanpeturik dabil Maite Agirre bihar 22: 30ean Debako Zubelzu aretoan estreinatuko duen Puta zahar alkauete Zelestina! edo Kalisto eta Melibearen amodio tragikomikoak Agerre Teatroaren azken lanarekin. Berria - Kultura 2004-12-09