Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alha-tokietara heltzean, beti jestu berak bihurdikatzen zituen Peterrek. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 37. orr.
Bestaldetik justizia alha delarik zuzenbidearen bide zuzenetik, Erromako auzitegietan bezala, gorteko konplimenduetarik bazter, ez dira hainbeste kontutan hartzen jendearen erran-merran kortesiazkoak, baina bai kasuen larritasuna. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 160. orr.
Gaztedanik etorri zaizkit bada, XIX. mendetik XX. menderateko bihurgunean, eliza dorrearen azpian alha ziren errepublikazaleen eta erregezaleen arteko liskarren oihartzunak, edo gutartean zebiltzan frantseszaleen eta euskaltzaleen eztabaidak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 20. orr.
Norbait zuan segurki baina izpiritua beti alha zerabilkion, ez zian sekula bakerik dastatzen, ez eta bozkariorik: oroitzen hiza ezezagun batzuk loaldian zegoela pegartegian zetxikan sosa nola ebatsi zioten? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 157. orr.
Graxiren izpiritua alha zebilen: igande aipatu hartan, erizain nagusia edo familiako medikua deitzekoa zena? Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 325. orr.
Dena dela, fedeaz edo fededunez ari garelarik, ez gara halere mintzo mundu zabalean alha diren sineste, erlijio edo ideologia mota guztiez; ez eta ere gutarik bakoitzak bere sekretuan gorderik dauzkan atxikimendu eta lokarri bereziez. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 174. orr.
· Bianan sartu aitzin, beste artzain bat, artaldea ogi landan alha ari zaiola. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 67. orr.
Hautazko leku bat bereiziko diten familiaren hilobian: hori dun gizaki batek alha dezakeen esperantza gorena. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 91. orr.
Hemen ere behiak alhan: abere hauen gostua Grekoen ataraxia bezain finkoa daiteke. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 108. orr.
Laster hasi zitzaion bekaitzaren harra alhan. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 89. orr.
Handik gora, apur batez oraindik badiraute artaldeek, bizi-ahalaren ertzean alhan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.
Ez da gehiago amets hutsa, Europako Erkidegoa badabil, Ikatzaren eta Altzairuaren Erkidegoa alhan da. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 8. orr.
Bidean, pentze biluzi eta haizeek astinduen erdian, deus ez bailitzan, sokaz loturik, alhan zabiltzan ardiak zenbatu nitzakeen, bizpahiru bildots zeuzkatela aldamenean, libre eta galernarekin punpeka. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 84. orr.
Ondoko pentze batean alhan ari ziren antxu talde batetako zenbait, hagun harek lilluraturik behar bada, lasterka sartu dira urean eta bertze 40 bat heier segi ito dira. Herria 2002-12-12
Zainen tentsioa jabaltzeko, tropako gainerakoak herri behere hartan alhan zebiltzan poallak harrapatzen jostatzen ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 236. orr.
Kabala alhan plantatzen den bezala, iduri ez duela gelditzerik, ni ere,usaiaren bortxaz eta bidearen goxoaz, jarraian noa, gustuan. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 166. orr.
Ttette zakurra artaldea zaintzen zebilen eta astoa hantxe, alhan. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 30. orr.
Barneko harra alhan ari zaio, berak ez baitaki sobera zergatik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 7. orr.
Ardiek loriarik hoberenean alhan segitzen zutela, zeru beltzean ekialdetik ilargia jazartzen zitzaidan bitartean, deus eta ezer ez zen higitzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 160. orr.
Euskal Kultur Erakundeak, Uzbekistaneko Frantziako Enbaxadarekin ukan dituen harremanen ontotik, kultura trukaketa aberats bat alhan ezarri du. Herria 2001-05-10
Mihiak alhan hasi ziren berriz eta, herrian, denak kezkatuak ziren korapilo hura nola askatuko ote zen, Jaurenea-ko jauntxoaren eta haren bilobaren arteko topaketaz grinatsu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 71. orr.
Euskal Kultur Erakundeak, Uzbekistaneko Frantziako Enbaxadarekin ukan dituen harremanen ontotik, kultura trukaketa aberats bat alhan ezarri du. Herria 2001-05-10
Ez da gehiago amets hutsa, Europako Erkidegoa badabil, Ikatzaren eta Altzairuaren Erkidegoa alhan da. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 8. orr.
Bazkarik gabeko belaian alhan denak ez du elikadura egokirik aurkituko. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 73. orr.
Elur alhan zen, itxuren arabera gailurretako belarra gustukoa zuen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 178. orr.
alhan ari (4); alhan zebiltzan (3)