Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alemaniera (orobat alemanera g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian aleman agertzen da) 1 iz aleman hizkuntza. ik aleman 7.

Descartesengan frantses mintzaira ari da; alemanera Kant eta Hegelengan, eta ingelesa Hume eta Stuart Mill-en baitan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 39. orr.

Makina bat milioi pertsona bada munduan alemaniera batuaz mintzo dena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 116. orr.

Pena da bere alemanierak hobera ez egitea, baina, hala ere, mundu guztia liluratzen du.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 22. orr.

Nire alemaniera arraroa (edo, okerrago, susmagarria) gerta zitekeelako kezka zebilkidan gogoan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 142. orr.

Orduz kanpo, itzulpenak ere egiten zituen frantsesera eta alemanierara.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 38. orr.

Bernabe alemana, predikari aparta lombardieraz eta alemanieraz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1125. orr.

Nik alemanieraz ez dut tutik ulertzen, baina Ritak bai.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 105. orr.

Alemanieraz idatzitako ohar franko ere ikusi zuen, paragrafoen ertzetan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 82. orr.

Wagnerren 'Lohengrin' opera alemanieraz emango du OLBEk .  Berria - Kultura   2004-10-14

Oswiecim, alemanieraz, Auschwitz da.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 16. orr.

Alemaneraz ba al dakizu, jauna?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 157. orr.

Alemanierazko hitza, konponbidea esan nahi duena, naziek judutarren aurka erabakitako "azken soluzioa" dela-eta ezagun bihurtua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 283. orr.

Haserretu ez dadin alemanerazko otoitz batzuk irakurri ditut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 71. orr.

Horrek erabat haserretu du Van Daan andrea, eta nederlandera-alemanerazko eta aleman-nederlanderazko hitz eder pila bat txertatuz jarraitu du bere erretolika zoragarria.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 58. orr.

Inoiz ez diezu entzungo errusierazko hitz bat bera ere taxuz ahoskaturik; ugari erabiltzen dituzte, ordea, frantsesezkoak, alemanierazkoak eta ingelesezkoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 241. orr.

2 behe alemaniera (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Kaxubierak, polonierak bezala, behe alemanieratik eta alemanieratik datozen hainbat mailegu ditu. Beste mailegu asko hizkuntza baltikoak hizkuntza baltikoetatik datoz, besteak beste polonieratik eta errusieratik. ETC-entziklopedia   Kaxubiera, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alemaniera eta (4); alemanieraz hitz egiten (3); eta alemanieraz (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus