Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldiro 1 adlag aldi oro; beti.

Aldiro Memok santu baten moduan jokatzen zuen, bere bizitza eta mundua arbuiatzen dituen santu baten moduan.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 70. orr.

Zeremonia bera da aldiro presondegi berri batean sartzean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 25. orr.

Ulls del Mon Kataluniako Liburu hauetako batean Adolf Hitlerren karikatura ageri zen, hogei bat aldiz errepikatua, baina aldiro bere aurpegia munduko arraza ezberdin bateko bisaiara egokitua: judua, txinatarra, kenyarra, hungariarra, frantziarra.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 36. orr.

Ipuin Orokorra, alegoria den partez, konkretatu egiten dela aldiro, premiaz premia, arlorik arlo.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 69. orr.

Maite zuen Gregory eta honen istorioak atsegin zitzaizkion, inoiz ez baitziren berdinak, aldiro deskribapen berriren bat sartzen baitzuen, batzuetan tristeki, besteetan alaiki.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 17. orr.

Oso guapoa zela uste zuen, etxean denek esaten zioten-eta oso guapoa zela, eta hark uste zuen benetan guapoa zela, eta aldiro ispiluan bere buruari begira egoten zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 77. orr.

Joaten eta etortzen sentitzen nuen, aldiro gutxiago; harik eta hain mehetu zen, ezen hatzen artetik irazi baitzitzaidan betiko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 84. orr.

Franko berotzen zen zirri trakets haiekin, aldiro nolako psikologia nuen jakiteko helburua zuten ukitu haiekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 47. orr.

Normalizatuko dira gauzak inoiz, etorriko dira urak biltegietara egunen batean aldiro ubide bazterretik mehatxuka ibili gabe?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 149. orr.

Eta hona zer kontatu zidan handik, haizetxo mehe batek, aldiro putz eginez, itsaso bare bat bezala uhinetan kizkurtzen zituen uzta dagoeneko helduek inguratzen zuten lehengo bide nagusi zurira itzultzen ari ginen bitartean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 152. orr.

Hor zebilen beti amona gaixoa, bilobak nola edo hala bekatutik libratu nahiz: bazterrak miatzen zituen -ea horietako lotsagaberen bat aurkitzen zuen-, infernuko kondenazioaren minak eta zoritxarrak aldiro aipatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 86. orr.

Maite zuen Gregory eta honen istorioak atsegin zitzaizkion, inoiz ez baitziren berdinak, aldiro deskribapen berriren bat sartzen baitzuen, batzuetan tristeki, besteetan alaiki.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 17. orr.

2 (aditz baten ezkerrean edo eskuinean)

GKEak aldiro bidaltzen ditu boluntarioak herrialde pobreetara, begiko arazoak tratatzeko.  Berria - Gaiak   2004-06-15

Bada, aldiro gogorarazten zion andre hark marabutari egungo Animalien Aldeko Elkarteak indar handia duela.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 97. orr.

Egunero edo aldiro egin behar izaten diren bidaiak merkeago egiterik badagoela entzuteak, jakin-mina adina susmo eragin ditzake zerbitzua balia dezaketenen artean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

Aldiro gelditu eta lurreko hostoren bat saiatzen da harrapatzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 25. orr.

Aldiro egiten ditugun azterketek erakusten dute itsasadarreko uraren oxigeno maila %60 izatera heldu dela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

Aldiro errepikatu behar zer gertatu zitzaion eta jendea ezinago kurios.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 82. orr.

Alzheimer gaitzak jotako hemengo batek Miel deitzen dit agurtzen dudan aldiro, eta keinu egiten du esku ahurraz airean, euliren bat harrapatu nahiko balu bezala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 245. orr.

Aspaldi entzuten ditugu hitzok, gertaera latz bat izaten den aldiro, baina gauzek berdin segitzen dute.  Berria - Harian   2005-08-31

Ia urte bat igaro da aitzakia hori eratu zutenetik eta etxeak, meskitak, jatetxeak suntsitzen eta haur eta emakumeak hiltzen dituzten aldiro hau diote: 'Al Zarkauiren aurkako operazio arrakastatsua egin dugu'.  Berria - Mundua   2004-10-22

Ate bat irekitzen duan aldiro odolkidetasunaren legearen ondorio ustelen bat kausitzen duk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.

"Volkswagenen produkzioa jaisten den aldiro, lan gatazkak etengabeak izanen dira", esan zuen.  Berria - Ekonomia   2004-02-04

Zerbait ikusten zuela esaten zuen aldiro, haiek: "Ikusi?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Horretarako modaren kultura sortu du, aldiro zerbait berriarekin datorrena, eta aldiro horra igotzen ez bagara atzean geratzen ari garela sentiarazten diguna.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 109. orr.

Eta arratsalde bukaeran otordua egitera azaltzen nintzen aldiro, han egoten zen orduan ere mahairen batean, beste parrokianoekin solasean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 9. orr.

Bere ibiliak kontatzeko eskatu genion, baina "Gau honetan bertan gertatuko duk gorrien eraso nagusia" esaten zigun aldiro, pozik zegoelako plantak eginez, armada errepublikarra bera salbatzeko antolatu izan balitz bezala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 38. orr.

Prebentzio modura atxilotzen zuten Leone agintari politikoren bat edo erregea Turinera etortzen zen aldiro.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 186. orr.

Txunditu baten begiak geratzen zitzaizkidan kopetaren erdian horrelako zerbait gertatzen zen aldiro.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 27. orr.

Lehen solairu batean bizi gara, eta emazteari eta bioi ileak lazten zitzaizkigun haren Vespa atari ondoan puzkerka aditzen genuen aldiro.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 85. orr.

Berba isilez mintzo zen, tartean algararen bat egiten bazuen ere, Mentxuren izena errepikatzen zuen aldiro.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 145. orr.

Gure amak, handik aurrera, saiheskiak jaten zituen aldiro esaten zuen: [...].  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 30. orr.

Hara joaten ginen aldiro, aitak irudiaren ezohikotasuna goratu behar izaten zigun, baina bertan zeuden guztiek entzuteko moduan: Eboluzioak berekin dakarren konplexutasun-gehikuntza, berriz, genomei aldiro ADN puskak gehitzearen ondorio zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 34. orr.

Sineste zahar baten eraginez, latina zela medio bereganatu ditu euskaldunak "doministiku egin, doministikuka ari" bezalako esanerak, behiala, inork urtzintz egin aldiro, "Dominus tecum" esalegea, hutsik egin gabe oroiberritzen zelako.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 28. orr.

Emaztearen aiene isilak entzuten ditu aldiro.     «Bizia lo», 2003 - 13. orr.

Horrela, film ezberdina egiten dut aldiro.  Berria - Kultura   2004-09-22

2 aldian aldiro

-Aldian aldiro ematen didate haren berri, baina...     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 248. orr.

Baina amore eman nion, bestela aldian aldiro zuzentzen baitzidan nirea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 215. orr.

3 aldiro-aldiro

Aldiro-aldiro Foro Iraunkorrak gomendioak egiten dizkio Nazio Batuen Gizarte eta Ekonomia Kontseiluari.  Berria - Gaiak   2004-05-22

Aldiro-aldiro haiek estaltzen dituen egunkaria jasotzen du: hantxe dago dena.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 141. orr.

Aldiro-aldiro oihu egiten nuen: Ea!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 406. orr.

Hortik dator agian egiaz irudiaren aldi batean bizi garelako sentipena; hainbesteraino non ez baitira falta, inspirazio gehiagorekin edo gutxiagorekin, pozez edo deitorez, aldiro-aldiro idatzizko adierazpenaren heriotza iragartzen duten profetak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 290. orr.

Okerrena Alfa Romeo hura zen, behin eta berriro zetorrena eta aldiro-aldiro lasterketarako abioan zirudiena, haren iskanbila etxe artetik ziztuka, hiru minutu eskas ere ez zuen irauten lasaitasunak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 185. orr.

Era berean, "gomendagarria" da, aldiro-aldiro gorputzeko glukosa eta lipido maila kontrolatzea.  Berria - Gaiak   2004-05-06

Aldiro-aldiro zuhaitzen kraska entzuten zen, beren zurezko besoak azalaren azpian zartatu izan balitzaizkie bezala; eta, zenbaitetan, adar lodiren bat askatu eta erori egiten zen, izozte garaiezinak barneko izerdia harri bihurturik eta hariak etenik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 142. orr.

Rosako gaztetxoek ezin gehiagoan jarraitzen zuten kantuan, oinak mahai gainean jarrita, elkarri begietara barrez begiratuz, eta aldiro-aldiro ardo zurrutada bat edanez.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 25. orr.

Ezkerretara, ilargiaren parean, zabaltzen ziren, hutsik, bolbora gordelekuko biltegiak, behinola aldiro-aldiro lehertu eta inguruko herri guztietako beirak hausten zituztenak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 30. orr.

Nire ekoizpena neurtzen zuen Saito jaunak, gutunak aldiro-aldiro urratuz, errefrau moduko zerbait zatekeen oihu ttiki hura beste iruzkinik gabe.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 11. orr.

Tximistaren batek urratzen zuen zerua aldiro-aldiro, eta bitarte labur haiek izaten zituen Andreasek belaontziaren norabidea egokitzeko gida.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.

Zenbait jardun egiten genituen aldiro-aldiro: gimnastika, irakurri, politikari buruzko hizketaldiak... baina inork agindu gabe.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 203. orr.

· Profesional espezializatuek tartekako garbiketa sakona edo aldiro-aldiroko garbiketa egiten dute ezinduta dauden pertsona nagusien etxeetan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

4 aldiroko izlag aldiro egiten dena.

Egun osoa pasatu dute leherketaren gaineko aldiroko informazioa ematen.     «Bizia lo», 2003 - 55. orr.

"Azpiegiturak behar bezala ez mantentzea" eta "atmosferara kloroa isurtzeko aukerak" antzeman omen ditu Jaurlaritzak Electroquimica de Hernanin, Industria Sailak azken hilabeteotan "aldiroko istripuak" ikustearen ondorioz enpresa horri egin dion jarraipenaren bitartez.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Eta ezin dut atsedenik hartu inoiz, arrazoiaren aldiroko itzalaldi hauek eteten dituen existentziak sumatzen, sentitzen ditudalarik horma batean atzean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 396. orr.

Jainkoak gidatzen du historia hemen ere, jakina, baina haren presentzia ez da aurrekoetan bezain begi-bistakoa: hemen ez da orakulurik, ez ikuskaririk, ez aldarerik edo aldiroko agerraldirik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 102. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus