Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldiri 1 iz hiri baten inguruko aldea, auzoa edo herrixka.

Landetxe bat diat aldirian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 86. orr.

Bide hura hainbat aldiz egina nuen lehenago ere, aita bizi zelarik; zain izaten nuen bidaiaren amaieran, hiri industrial hartako aldirian, bera hain eskas bizi izan zen, berak hain estimu gutxi zion eta, nire eskua bere eskuan hartuta, berak nirekin inoiz paseatu ez zuen leku hartan.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 72. orr.

Konturatzerako, hiria eskuratua zuten: tren geltokia, autobusak, taxiak, udaltzaingoa, leku estrategikoak; baita kuartel militar txikia ere, aldirian zegoena, mendi aldera.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 13. orr.

Gurasoeneko barride baten alabarenera jo nuen hondarrean, hemezortzi-hogei urtetan Charlyri esker aldirian ezagutu genituen auzoetariko batera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 231. orr.

Kuartelera eraman gintuzten, Aostako aldirian baitzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 177. orr.

Nik, beraz, laguntzea erabaki nuen, baina ez genion elkarri hitzik esan, eta bere bebarrura iritsi ginenean, ez nintzen geratu; aurrera jarraitu nuen, ibili eta ibili denbora luzean, cottage-z osaturiko aldirira atera nintzen arte, zeinen hesi atzetatik zakurrek zitalki egiten zidaten zaunka.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 108. orr.

Izan duk denbora, han, tropikoan, pentsatzeko, eta gero Londresko aldiriko etxean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 113. orr.

2 (pluralean)

Kopeta kristalean nuela egin nuen hainbat denbora, atzean geratzen ari ziren etxe ilarak eta aldiriak ikusten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 325. orr.

Azkenik, Atenasko aldiriak, baina gure martxa ere gero eta motelagoa; semaforoak, betiko butxadurak, eta gure kamioia, bere hodi luze haiek dindilizka, beste ibilgailu guztiak baino gangarrago.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 195. orr.

Aldirietan horrenbeste urte egin eta gero, iruditzen zait hiria eta biok ondo konpontzen hasi garela, eta dagoeneko nahitasuna hartu diot neure auzoari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 211. orr.

Hirira eramango hau, eta goizean joatea izango duk, Londresko aldirietan duan etxera, tropikora edo derizkioan tokira.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 118. orr.

Aldirietan txabola errukarriek beren aurpegi itsusiak erakutsiko dizkizute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 13. orr.

Bazen Ann Arbor-eko aldirietan intseminazio artifizialeko klinika bat, eta hiru lagun haiek erabaki zuten beren zerbitzuak eskainiko zizkiotela esperma-bankuari, emaile gisa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 79. orr.

Hiri txiki bateko aldirietan, lehengo hiri handitik hurbil.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 135. orr.

Lehenik, aldirietako herrixka handi batetik igaro behar zuen, eta gero errepidetik, landatik eta basoaren mugatik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 204. orr.

Trenaren alboetara, aldirietako hiriondoetan urratzen zen hiria; ikustate horrek, eta jardin eta landetxeenak gero, atzeratu egin zuten irakurketaren hasiera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 107. orr.

Aldirietako gune hartan, Ameriketako haritzak, udazkenean gorritu egiten diren horietakoak, aldatu zituzten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 59. orr.

Aldirietako kolegio handi bateko irakaslea zen Honoré.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 11. orr.

Aldirietako autoak arineketan doaz bide asfaltatu honetan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 193. orr.

Zuk ikaragarrizko tren geltokia jar zenezake, zerbitzu eta luxu ikaragarrienekin, baina hor pasatzen den trena aldirietakoa baldin bada, ez da nazioartekoa izango.  Berria - Harian   2006-01-18

Markesaren zalgurdiari segitu diote begiradaz aldirietatik hirirainoko galtzadan aurrera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 13. orr.

Hogeita hamaika urte igaroak nituen egunero aldirietatik Mid-Atlantic Accident and Life aseguru-etxearen bulegoetara joan-etorrian.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.

Bridgeport-eko aldirietatik igarotzen ari ginela hartu zuen loak Lucy, I-95 errepidean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 171. orr.

Kartolarik gabeko orga handi banaka batzuek auzo oso bateko fruta saltzaileak hornitzeko adina merkantzia garraiatzen zuten, bankudun gurdi karrankariak aldirietarantz abiatzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.

3 irud/hed

Amorru sor bat hasi zitzaion berriz ere gogoaren aldirietan biltzen, eta haragizko desiraren su motelduak gar haserreak harrotu zizkion zainetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 325. orr.

Bizitzaren aldirietan ezagutu nuen aspaldiko lagun zahar batek dio garaiz esaten ez den egiak bere tokia galtzen duela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 61. orr.

Ba, "joanda" daudenak, edo galduta, edo nola ez dakigula daudenak omen dauden ezlekuetara, edo ezleku horien aldirietara bederen; izenik ere ez duten ibarretara eta toponimiak bataiatu ez dituen hondartzetaraino.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 263. orr.

4 aldiriko tren (orobat aldirietako tren g.er.) aldirietako zerbitzua egiten duen trena.

Aldiriko tren bat geltokira ailegatzen ari zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 68. orr.

CAFek aldiriko 40 tren egingo ditu Renferentzat, 200 milioi euroan.  Berria - Ekonomia   2006-01-11

Argitu ez zuten arrazoiren batengatik, aldiriko trena norabide bakarreko trenbidean sartu zen espresa zetorrenean.  Berria - Mundua   2004-12-15

Geltokian barna zamatren batzuk pasatu ziren, gero aldiriko tren bat, zerbitzuko bagoiko zirrikituetatik argilerro bat ateratzen zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 71. orr.

Gizon bat hil da Urnietan aldiriko tren batek harrapatuta.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Beasaingo CAFek, Siemensekin partzuergoan, irabazi egin du Renfe Espainiako tren konpainiak aldiriko trenak eraikitzeko inoiz egindako lehiaketa handieneko bi loteetako bat.  Berria - Ekonomia   2006-01-11

Graffitiak, aldiriko trenen geltokiak, gau osoa irekita egoten diren okindegiak, badakik".  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 96. orr.

Beste aldetik, ibai aldean, hesi ertzaren gainetik ikusi dut pasatzen aldirietako tren berdearen sabaia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 77. orr.

Isil-misilka txistu eginez tren jasorantz jo eta aldirietako trena hartu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 215. orr.

· 2003an hainbat kontratu lortu zituen CAFek: Renferentzat aldiriko 40 Civia unitate; Bartzelonako Metrorako bosna kotxeko 39 tren; Sevillako metrorako 17 unitate arin.  Berria - Ekonomia   2004-06-06

Trenetako bat espresa zen, eta bestea, berriz, aldirikoa.  Berria - Mundua   2004-12-15

Renferen bidai txartelak %2 garestituko dira, aldirikoetan zein linea handiagoetan.  Berria - Ekonomia   2004-01-02

Aldiriko bidaietako tarifak %5 garestitu ditu Renfek.  Berria - Ekonomia   2006-01-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldirik ez (4); aldiriko tren (4); bizitzako aldirik (4); eta aldirietako (4); hiriko aldirietan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus