Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldika (131 agerraldi, 53 liburu eta 13 artikulutan) 1 adlag aldizka.

Aldika gira bizian errejent ala ikasle.  Herria   2001-09-06

Aldika, Lehen Begiek ikusten zutena bat egiten zen Bigarrenek ikusten zutenarekin, eta dena nahasten zitzaidan buruan: [...].  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 110. orr.

Aldika, etxera bidean zihoan beharginen bat edo beste haien aurrean geratzen zen, notiziak jakiteko.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 18. orr.

Aldika, etxe berean bizi diren bi arrotz dirudite, biek ala biek.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 164. orr.

Aldika lozorroan, aldika erdilo, aldika besoak uztartu eta atsedenean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 243. orr.

Aldika, baina etengabe, ibiltzen naizen lekuetan entzuten dudan esaldia hau da: [...].  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 66. orr.

Doktoreak aldika "bai" edo "noski" erantzuten zion.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 65. orr.

Antena luze-malgua apaltzen eta harrotzen da aldika, ibilgailuaren mugimenduen arabera.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 75. orr.

Guztiok izaten ditugu aldarte txarrak, eta aitortzen dut aldika bakardadeak eta abaildurak erasaten zidatela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 15. orr.

Bazterretik hamarren bat metrora, aldika murgilduz, aldika atereaz, katu gazte bat itotzen ari zen ibaian. haien arrautzak jaten zituen, haien esnea edan, haien ilea moztu, eta aldika labana sartzen zion lepoan baten bati.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 76. orr.

Denbora bertze erreka bat zela, eta aldika eta tarteka ur-jauzi batzuk zituela, eta halatan egin zezakeela eternitaterat jauzi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 328. orr.

Anaia Eguzkiaren Kantika, ikertzaile gehienek onartzen duten biografi iturrien lekukotasunaren arabera, aldika eratu zuen Frantziskok, bere bizitzako azken bi urteetan: lehen partea (1-9) 1225eko udaberrian; geroago barkamenaren paragrafoa erantsi zuen, eta azken paragrafoa, heriotzarena, 1226ko urriaren 3an hil baino egun batzuk lehenago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 41. orr.

Habe hauen pintura zuria zen berria, aldika errepasatua; eta txartelak ateratzeko makina.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 188. orr.

Datu horien arabera, unibertsitate adinean dauden ikasleen %45 euskaldunak dira orain, nahiz datu hauekin kontu handia izan behar dugun, aldika datuak alde batera baitoaz eta errealitatea bestera.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 189. orr.

Haiek denak beste mundu batekoak zirela pentsatzen nuen aldika, eta aldika berriz ni neu nenbilela beste mundu batean galduta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 77. orr.

Hain zuten bereganatua pertsonaia literario bihurtzeko borondatea, non beren lanak inoizkarian -halaxe deitzen zioten aldika, oso aldika, atera eta EUTGn banatu ohi zuten orri-sorta multikopiatuari- argitaratzean erabiltzen zituzten ezizenak izen bihurtuak baitzituzten.     «Kuskue tanden», 2004 - 18. orr.

Egun batzuetan negar egiten dugu, beste batzuetan barre, goibeltzen gara aldika, gero poztu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 102. orr.

2 aldika-aldika

Aldika-aldika telefonoz deitzen dio, eta ez dio inork ere erantzuten. Aldika-aldika gizon gazteak sartzen ziren dendan, minutu batzuk barruan egin eta, eskuetan inolako erosketaren paper zorrorik ez zutela, sartu ziren bezala irteten ziren.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 36. orr.

Mutilaren begiak, aldika-aldika, berari zuzentzen zaizkio urduri.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 177. orr.

Betteren sendia, alde batetik, eta haren aita handiustearen mutur-sartze larderiatsuak, aldika-aldika mehatxu egiten baitzion alabari ez ziola testamentuan ezer emango baldin eta ez bazen dibortziatzen "maritxu nazkagarri hura" utzita.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.

Gero, urrutiago, ilargiaren argiak eratzen zuen ordeka zurbila, aldika-aldika zeruraino igotzen ziren makal multzoen orban beltzekin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldian aldika (5); aldika aldika (12); aldika bere (3); aldika iristen (3); da aldika (3); eta aldika (21)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus