Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Epaile nagusiaren alderdikeria salatu dute auzipetuen abokatek. Herria 2005-12-08
"Ene desengainua adierazi nahi dut, hauteskundeok egin diren moduagatik, komunikabideen alderdikeria eta estatu baliabideen erabilkeria barne", esan zuen NATOko idazkari nagusi Jaap de Hoopek. Berria - Mundua 2004-11-25
Euskal Pilotari berezkoen aldekoak batetik, Federazionea bere gazteekin bestetik, trinketak bien artean, eta norat doa horiekin guziekin pilota? Hau ez du alderdikeria batek ez besteak salbatuko. Herria 2005-09-22
"Alderdikeriak" uzteko eskatu zien alderdiei, eta ohartarazi zuen Navalek ezingo duela nazioarteko merkatuan lehiatu, "publikoa izan ezean". Berria - Ekonomia 2004-11-12
Alderdikeriak eta alderdi interesak albo batera utzi behar ditugu, euskararen normalizazioan aurrera egin nahi baldin badugu. Berria - Euskal Herria 2004-01-23
Hartu beharreko erabaki politikoak "ausardiaz eta alderdikeriak alde batera utzita" hartzeko eskatu zieten alderdi politikoei. Berria - Euskal Herria 2004-08-18
Izan ere, alderdikerien gainetik adostasunera heltzea lortu dugu. Berria - Harian 2005-10-01
Alderdikerien gainetik, norberaren militantzia ideologikoaren gainetik, konponbidearen helburu komun baten premia eta honen aldeko militantziaren lehentasuna aldarrikatzea. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 134. orr.
Unibertsaltasunaren izpiritutik egungo aldebakarkeriara (bereziki alderdikeria marxistara) zubia egiten ei duelako. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 161. orr.
Baigorriarrak ez ziren horretaratuak eta bekaizgoak, hertsikeriak, alderdikeriak, herrak, gainditu zituzten herritarren gogo-bihotzak. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 197. orr.
Alderdikeriek konponbide politikoa oztopatzen dute. Berria - Euskal Herria 2004-01-04
Euskal Herrian, ordea, ez daukagu ez larregizko burokrazia prozesurik ez alderdikeriek sortutako bazterketarik. Berria - Kultura 2006-04-07
Hura ez da agintariaren alderdikerian jausten, ez dio aberatsari behartsuari baino gehiago laguntzen. Elizen arteko biblia Jb 34,19
Inolako alderdikeriarik gabe adierazi nahi nizuke zenbateraino izutu nauten eta nolakoa izan den nire laborria. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 65. orr.
Ez du mailegurik lukurreriaz edo interesak kobratzeko egiten; ez du esku hartzen bidegabekerian eta alderdikeriarik gabe epaitzen du auzietan. Elizen arteko biblia Ez 18,8
Zuetarik bakotxak jakin dezala, ororen kontseilari nagusia izanen naizela, berexkunderik gabe, alderdikeririk gabe eta nehor baztertu gabe. Herria 2004-04-01
Norbanakoen artean sorturiko legeak, alderdikeriaren susmagarri izateaz kanpo, beti atzera-eragingarriak eta ez-zilegiak izango lirateke batzuentzat, baldin eta horien arteko gatazkak lege horien parte-hartzearen aurrekoak badira. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 51. orr.
ETAren indarkeria ez dezala alderdikeriaz erabili eskatu dio Luesmak PPri. Berria - Euskal Herria 2004-09-04
Ez du alderdikeriaz jokatzen, ez eroskeriarik onartzen. Elizen arteko biblia Dt 10,17
Ez duzue alderdikeriaz epaituko: entzun txikiei handiei bezala, eta ez izan inoren beldur, Jainkoa baita benetako epailea. Elizen arteko biblia Dt 1,17
Getxon egindako Biltzar Nagusian bilduriko 350 udal hautetsi inguruk Udalbiltza berrantolatzeko konpromisoa berretsi dute, eta "alderdikeria politikoak" alde batera uzteko eskatu dute. Berria - Euskal Herria 2004-06-27
18/98 auziaren epaiketak hiru egun bete dituenean, epaimahaia errefusatzea erabaki dute defentsako abokatuek, "alderdikeria nabarmenez" jokatzen ari delakoan. Berria - Harian 2005-11-29
Batasunaren zein Elkartzen-en ustez, "alderdikeria hutsean" oinarritu da PP eta PSE-EEren arteko ituna. Berria - Euskal Herria 2006-02-01
alderdikeria eta (6); alderdikeria salatu (4); alderdikeria salatu dute (3); alderdikeriak alde (15); alderdikeriak alde batera (15); alderdikeriak bazterrerat (4); alderdikeriak baztertu (3); alderdikeriarik gabe (6); alderdikeriaz erabili (3); alderdikeriaz erabiltzea (3); alderdikeriaz ez (3); alderdikeriaz jokatu (5); alderdikeriaz jokatzea (14); alderdikeriaz jokatzea egotzi (3); alderdikeriaz jokatzen (7); alderdikerien gainetik (13); du alderdikeriaz (3); eta alderdikeria (5); eta alderdikeriak (6)