Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horren ondorioz, bira bakar baterainokoa baino ez daiteke izan errotazioa, eta alderantzikatu egin behar da gero. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 48. orr.
Elizaren eta zibilizazioaren paperak alderantzikatu egiten dira orain, eta elizak -lehenago, "sorraldian", bizitasuna zibilizazio zahar batetik lortuak eta, "ernaldian", interregnoko ekaitzen artean itsastatuak- bere sabelean sorturiko zibilizazio berriari ematen dio orain bizitasuna. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.
Mimesiaren joeraren norabidea aspaldidanik alderantzikatua zegoen, eta, barbaroaren begietara zibilizazioak bere ospeari eutsi ordez, barbaroa da orain ospea daukana zibilizazioaren ordezkariaren begietara. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 152. orr.
Hizkuntza eta literatura baten arimak heriotzatik altxatzen direnean, bien arteko erlazioa alderantzikatu egiten da. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 287. orr.
Gorputza modu honetara egokitzen eta gai egiten duena, nahitaez ona da edo onuragarria, (26. eta 27. Prop. arab.); zenbat eta gehiago Gorputza gai egin baitezake hartarako, hainbat eta onuragarriago; eta, alderantziz, (2. Zat., Prop. ber. arab., hau alderantzikaturik, eta Zat. hon. 26: eta 27. Prop. arab.) gauza bat kaltegarria da, hartarako Gorputzaren gaitasuna tipitzen baldin badu. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 453. orr.
Ibai delta alderantzikatua, delta maila berezi bat da, non, deltaren mutur estua, itsasertzean sortzen den, eta, zabalena, barnealderago, eta, beraz, gainontzeko deltekiko, mutur bietako tokiak alderantzikatu egiten dira. ETC-entziklopedia Ibai delta alderantzikatu, Wikipedia