Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ETAk Katalunian agindutako su-etena aldebakarrekoa izan zen eta ez da itun baten ondorio, ezta elkarrizketa haren ondorio zuzena ere. Berria - Euskal Herria 2004-12-16
Badira, halere, sinplistegia eta aldebakarrekoa dirudien ikuspegi hori baino askoz ere ekarpen kritiko interesgarriagoak eztabaida horren gainean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 186. orr.
Era berean, Israelen behin betiko mugak finkatzeko tenorean aldebakarreko erabakiak hartuz gero palestinarren bakearekiko konpromisoa arriskuan jarriko zuela ohartarazi zion Olmerti. Berria - Mundua 2006-04-01
Sabeth (edo beste edonor) Venusen Jaiotzaren aldamenean egonik, itzala sortzen baitzen, eta itzal horrek Erinia lokartuaren aurpegia ukitu eta, aldebakarreko argi-errainuaren ondorioz, hura erneago, biziago, ia basati, bihurtzen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 167. orr.
Aurkeztu berri duten proposamena aldebakarrekoa da eta, gainera, espedienteak ez du errespetatzen joan zen abenduan sinatu genuen malgutasun akordioa. Berria - Ekonomia 2004-03-16
Aldebakarreko Independentzia Aldarrikapena (AIA) menpeko lurralde batek, estatu berri bat eratzeko asmoz, estatu jabearen oniritzik gabe egiten duen independentzia aldarrikapena da. Terminoa 1965ean erabili zen aurreneko aldiz, Rhodesiak Erresuma Batuarekiko independentzia aldarrikatu zuenean. ETC-entziklopedia Aldebakarreko independentzia aldarrikapen, Wikipedia
Kosovok aldebakarreko independentzia aldarrikapena egin eta egun gutxira eskatu zuten euren independentzia nahiak ere aintzat hartu zitzaten. ETC-prentsa Berria, 2008-08-12
Errusiak ere ez du onartu Kosovok egindako aldebakarreko independentzia aldarrikapena. ETC-prentsa Berria, 2008-08-19
Baina besterik ez denean, esanda dauka Hagak: Aldebakarreko Independentzia Aldarrikapenak ez daude debekatuta nazioarteko legedian. ETC-prentsa Berria, 2012-11-25
Erakunde propio bat sortu behar dugu, aldebakarreko independentzia aldarrikapena egingo duena. ETC-prentsa Berria, 2012-01-19
Ez da nahi luketen bidea, baina behar bada hori baino ez zaie geldituko: Espainiako erasoaren aurrean, UDIa, aldebakarreko independentzia aldarrikapena. ETC-prentsa Berria, 2013-07-21
Juan Jose Ibarretxek ere aipatu du: "Erabakitzeko eskubidea onartu ezean, aldebakarreko independentzia aldarrikapenak izango dira Euskal Herrian eta Katalunian". ETC-prentsa Berria, 2015-06-05
Halere, XX. eta XXI. mendeko historian ohikoena aldebakarreko independentzia aldarrikapena izan da (parlamentu ez demokratikoek ere bai). ETC-prentsa Argia, 2014-04-20
Uneren batean Kataluniako Legebiltzarrean aldebakarreko independentzia aldarrikapena botatzen bada, litekeena da oraingo 72 diputatuen gehiengoa baino zabalago batek ematea sostengua. ETC-prentsa Argia, 2015-10-25
Horrek bultzatu zuen 155. artikuluaren ezarpena bizkortzera: baita urriaren 27ko aldebakarreko independentzia aldarrikapenak ere. ETC-prentsa Berria, 2019-02-28