Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldarazi, aldaraz(i), aldarazten (orobat aldaarazi g.er., aldaerazi g.er. eta aldatuarazi g.er.) 1 aldatzera behartu.

Hik heuk aldatzen ez baduk, geuk aldaraziko diagu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 356. orr.

Nola gainditu gizartearen iritzia aldaraz edo manipula dezaketen jarrera irrazionalak?  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 99. orr.

-Ez egin nigana so, ez dezazun errukizko ekintza horrekin aldaraz ene burubide zorrotza.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 153. orr.

Zerk aldarazi du taldea?  Berria - Kirola   2004-12-29

Frankismoak zein neurritan aldarazi zuen homosexualen bizimodua?  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Aitzitik, bada berarengandik kanpoan bera aldarazi duen zerbait.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 220. orr.

Ez dago Batasunaren eta ezker abertzalearen ildoa aldaraziko duen kanpo eragilerik.  Berria - Harian   2005-05-27

Testu honek XVI. mendeko gizartearen inguruan dugun ikuspegia aldaraziko du.  Berria - Kultura   2004-02-19

Eskakizun nazionalek beti aldaraziko dituzte lurraldeen mapak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Eta are gutxiago nahi luke, gaineratuko dut, inoren pentsamodurik aldarazi.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 10. orr.

Beharrezko Izakia, kausarik gabea, bere esentziari erants lekiokeen ezerk ezin aldaraz dezakeena, betegina.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 145. orr.

Hortako izan zen bozkatzailegoa bitan zatitzearen aurka -Dalitena berexiz-; Ambedkarren ideia hau Britainiarrek segitu zuten bainan Gandhik, gose greba eginez, ideiaz aldarazi zuen Ambedkar.  Herria   2004-11-25

Ni, berriz, ziur nengoen; gertatua gertatu zen-eta, ezin ezerk iragandakoa aldaraz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 75. orr.

Orain zailena dator; hots, indar korrelazioa aldatzea, soilik horrela aldaraziko ditugulako politika neoliberalak.  Berria - Ekonomia   2004-07-10

Banako kontu horiek guztiok ez dute baliorik gertaerak aldarazi dituztelako edo gertaeron segida desbidera zezaketelako baino.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 15. orr.

Gero Karlen aurrean gelditu zen bakarrik, kruasana esku artean, maite ere ez zuen baina bizitza aldarazi zion gizonari zer esan ez zekiela.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 46. orr.

Patriciak barrura sarrarazi zuen mutikoa, eta beraren aurrean aldarazi zizkion arropak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 58. orr.

Berak motzarazi al zizun ilea eta aldarazi janzteko modua?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 91. orr.

Jendea hiri handietara aldarazi zuen lurraldearen ertz batetik bestera.  Elizen arteko biblia   Has 47,21

Uste dut alferrik dela; ez zuk ez inork ez dio iritzia aldaraziko.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 17. orr.

Amodioak bere usteak aldarazi baino gehiago, bere usteetan sendotu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 300. orr.

Hala nola Frantziako eta Nafarroako Filipe Ederrak buru egin zion, lehenik, Bonifazio VIII.ari eta, gero, bere egoitza Erromatik Avignonera aldarazi zion Klemente V.a aita saindu frantsesari.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 59. orr.

Orobat aldarazi digute gizakiaren eta beste espezieen arteko erlazioei buruz genuen ustea, eta eboluzioa brikolaje gisa irudikarazi.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 147. orr.

Ezuste desatsegin hark erro-errotik aldarazi zidan gertakizunen ikuspuntua.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 26. orr.

Egoki iritzi diogu hiriaren aldaketaren erritmoaren berri ematen duten datu horiek aipatzeari, adierazteko turismoak handitu egin zuela Donostia, baina ez zuela aldarazi.  Askoren artean   «Rataplan» - 61. orr.

Ezerk ezin zuen, baina, berak erabaki eta hautatua aldarazi: asmo sendo hura bere baitaren baitan hartua zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 257. orr.

Eta horrek ez dio asmoa aldaraziko?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 261. orr.

Hitzek ere esaldi batean hartzen duten lekua alda dezakete, esaldiari esanahia aldaraziz.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 112. orr.

Genetikoki aldarazitako elementuez osaturiko jangai baliagarri asko izango ditugu salgai ohiko dendan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 83. orr.

Bazter guzietarik ateratzen dira zoin ederragoak, bainan beti helburu berarekin, diru poxi baten sakelaz aldaaraztea.  Herria   2004-11-04

Estrategia hori aldarazteko gakoa, ordea, egotekotan euskal indar politiko eta sozialen ekimen bateratuan dago.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Beste kasu batzuetan, ordenagailuaren konfigurazioak aldarazten dituzte eta, hortaz, sarera konektatzerakoan kostu altuko lotura baten bidez egiten du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Martxoan egingo diren bozek Korsikako Asanbleako ildo politikoa aldarazi dezakete.  Berria - Mundua   2004-02-21

"Zeruan dagoena", hau da, betikoa eta egonkorra, inolako aldaketa motarik ez duena, ez esentzia aldatzerik, ez eta bere esentziatik kanpoko egoerarekiko aldaketarik ere, eta beste edozein gauzarekiko erlazioan ere ez; Beraren eta gainerako gauzen artean ez baitago erlaziorik, erlazio hori aldaeraz dezakeenik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 57. orr.

2 iritziz aldarazi

Egoera ezaguna zitzaion eta behin baino gehiagotan saiatu zen Kirxa nagusia iritziz aldarazten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 24. orr.

Mutikoak kasurik ere egiten ez zionez, amari dei egin eta mutikoa iritziz aldarazteko eskatu zion erregeak, horrela salba zedin.  Elizen arteko biblia   2 M 7,25

Garai batean bera gure Euskal Herriaren eskubideen alde izan zela, baina Balkanetakoak iritziz aldarazi duela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 91. orr.

Nire ustez, bestela egin genitzakeen gauzak, baina ezin izan nuen iritziz aldarazi.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 183. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus