Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldagabe (orobat aldatu gabe eta aldatugabe) 1 izond aldaketarik ez duena. ik aldatu 2.

Halaxe izango zen, baldin eta neskaren ibilaldiak bereak bezalakoak balira, aldagabeak eta metodikoak, eta bereak bezala toki jakin batera mugatuak. Trena han zihoan zurezko etxez eta eliza pintatuz osatutako herri txiki-txikietan barrena, eta Tolstoiren garaiko mundu bat ekarri zidan niri gogora, ehun urtez batere aldatu gabea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 161. orr.

Arte obraren bizitza amaren oihu hartan adierazi behar den unean, beti entzungo litzateke oihu hori: aldatu gabea eta ezin aldatuzkoa bere formari dagokionez, baina ez errepika mekaniko bat bezala, ez kanpoko beharkizunek behartutako errepika bezala, bestela baizik, bizi eta berri bezala, beti-beti ustekabean sortua: bere forma ezin higatuzkoan baltsamaturik.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 157. orr.

Ez konkistak ez joputasunak ez die odola herri arrotzekin nahasi; beren mintzaira sortu zen lehen mendeetan bezain garbi eta aldatu gabea dute gorde; lanerako eta aisiarako tresnen sortzeak ez die ekarri antzinako azturen katea eten zezakeen neholako hondamenik.  Berria - Kultura   2006-03-30

Latinaren iturburutik edanda, gaurko gaztelaniak bikote ezaguna ageri du: aldaera bata (madera) latin arruntaren bilakaeraz sortua eta bestea (materia), aldiz, filosofia liburuetako kultismo aldatugabe modura heldua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 253. orr.

Gurasoen etxe aldatugabea.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 171. orr.

2 (adizlagun gisa)

Nire onetatik aterata, jauzi batez zutitu nintzen; Usherren kulunka neurtuak berriz aldagabe jarraitzen zuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 53. orr.

Halaxe gerora ere, turkiarrekiko mugei aldagabe eusten zien etxeari eman zitzaion Inperioa.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 345. orr.

Ikasleak, bitartean, hontzak soilik egiten duen antzera, aldagabe begira zeuden Ingurune arloko irakasleari.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 151. orr.

Badakizu, nik dena bizitzea nahi nuke, dena martxan hastea, ezer geldirik ez utzi, dena mugitzera bultzatu, gizonak, emakumeak, negozioak, makinak, meategiak, ezer ez geldirik, ezer ez aldagabe.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 217. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus