Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aldaezin izond ezin aldatuzkoa.

Hirugarren belaunaldiko zibilizazio bat eliz gorputzetik irteten denean, bigarren belaunaldiko zibilizazio "gurasoa" berriro jaiotzea al da bide aldaezin eta ezinbestekoa hura gauzatzeko?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 133. orr.

Jaungoikoa Ongi Aldaezin eta Gorentzat hartzen da; Beragandik datoz ondasun guztiak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 22. orr.

Nire uste izugarri hauek ez direla eldarnioak erakustearren, eta orain ere beti bidaialagun aldaezin izan dudan zuhurtziari eskua emanik, hitz bi soil-soilik: [...].  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 190. orr.

Egin beharrekoak nola behar zuen zehatz-mehatz finkatuta zegoen, arau aldaezin batzuen bidez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 74. orr.

Objektu batek ezin dio besteari kalte egin, edozeinek ikusten duelako bertute politiko hutsak zenbateraino utzi behar dion leku Jainkoarengandik eratortzen den bertute aldaezinari.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 26. orr.

Neure buruarengatik egin dut zin, promes sendoa, hitz aldaezina eman dut: Belaun oro nire aurrean makurtuko da, eta mihi orok nire izenean zin egingo.  Elizen arteko biblia   Is 45,23

Badira, jakina, egia-balio aldaezinak dituzten perpausak; matematikakoak dira berezienak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 135. orr.

"Zure hitza, Jauna, betierekoa da, zerua bera bezalakoa" (Sal 119, 89), esan balu bezala 'aldaezina da, iraunkorra'.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 60. orr.

Zuk jakin behar duzu Jainkoa (ohoratua eta goretsia izan bedi!) ez dela inola ere gorputz bat, eta aldaezina dela, gelditasunak aldean aldaketa dakarrelako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 95. orr.

Ezinbestean onartu beharko duzue zuen sistemaren kontrako ondorio hau, alegia, onartu ez ezik aitortu ere egiten duzuen natura hau, ongi gorena, aldaezina, barneraezina, ustelezina, bortxaezina dela, hala ez balitz ezin izango baitzen ongi gorena, hobezina; natura honek ezin du kalterik jasan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 95. orr.

Erroak aldaezinak direla esatea da erro horiek ez dutela aldaketa fonetikorik jasan; eta inork ezin esan dezake erro horietan ez dela inoiz aldaketarik izango.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 280. orr.

Estoikoentzat Inperioko legeak ez dira giza konbentzioak, Logos eternalaren azalpena den, Lege eternal unibertsoa arautzen duenaren adierazpenak baizik, aldaezinak berak ere, denboragabekoak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 103. orr.

Lurralde hau, ordea, uharte bat da eta izadiak berak muga aldaezinetan itxi du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 123. orr.

Jaungoikoa, esentzia soil, aldaezina.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 298. orr.

· Jaunak, Israelen Jainkoak, aldaezineko ituna egin zuela, Davidi eta beronen ondorengoei Israelgo erregetza betiko emanez.  Elizen arteko biblia   2 Kro 13,5

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus