Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Makur horiek ez ziren arratsalde osoan desagertu; eta gaur goizeko albisteak jakinarazi dit gaua orobat izan dela ekaitztsua. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 477. orr.
Gure herri txiki urrunetik heldutako albisteak, aduanetatik pasatu gabe, kontrabandoaren ustekabe eta xamurtasunarekin ailegatuak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 91. orr.
Albisteak zuzeneko ekintza-telefilm bilakatu dira. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 19. orr.
Frances maiz joaten zen Parisera eta handik moda kontuetako azken albisteak ekartzen zituen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 22. orr.
Kutz doktoreak begiratu bat egin zion egunkariko albistearekin batera zetozen bi argazkietako bati: Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 202. orr.
Jipoiaren ostean, emazteak barkamena eskatu zion senarrari eta senideak biziki poztu ziren albistearekin. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 24. orr.
Albisteak zapore mikatza utzi zion. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 75. orr.
Albistea ikasteak ez du ez oihurik ez madarikaziorik ekarri. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 23. orr.
Amak ez du kezkaraziko duen ezer behar, aski kezkaturik egonen baita gerlatik heldu albisteak aditurik. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 76. orr.
Albistea jakin bezain azkar gosaltzeari utzi eta aztoraturik heldu zenion ibaian gorako bideari. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 13. orr.
Albisteak entzun nahi bagenituen, pantailaren inguruan eseri eta entzutera jarri behar izaten genuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 30. orr.
Irensten diren eta irensten ez diren albisteen artean bereizten ikasi behar diat... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 249. orr.
Irudika dezakezu nolako albisteak izango genituzkeen gaur egun orduan bezala egingo balute irratiek? Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 59. orr.
Solomon jauna albisteen editorea zen, eta metodista. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 177. orr.
Bat-bateko bertsoak ikertzeko, ordea, ez da aski aldian behingo albisteak izatea. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 20. orr.
Bera ere urduri zegoen enkarguetako mutikoak ekarritako albistearekin, baina ez zion bere buruari kezkak aldarrikatzeko eskubiderik aitortzen, eta ez zuen besteen aurrean itxurak egiten ibili nahi. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 12. orr.
Albisteak ahoz belarri zabaltzen dira espetxe batean, baina harrigarri arin. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 273. orr.
Herrian berehala jakin zuten kontu hura, eta albistea Pepponek berak eraman zuen ezohiko bilera batera. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 134. orr.
Kableak guztiz buxaturik daude eta bertatik albiste bat bera ere ezin da pasa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 320. orr.
Gauean eman zidan Gaizkak albistea, bileraren batetik etxerakoan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 114. orr.
Ahoz aho entzun ditudan albisteen arabera, artzainen artean ere izan dira horrelako gertakariak. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 213. orr.
Unibertsitateko korridore luzeetan, Condrenek, Sorbonako doktore eta predikatzailerik suharrenak irri egin zion sasi albisteari: Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.
Haurrek orduan lapurtutako egunkariak saldu nahi zizkieten tranbiako bidaiariei eta oihu egiten zuten: Carmen Mirandaren gaineko azkeneko albisteak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 115. orr.
Hemen beratzen zituan albisteak, baba lehorrak iturriko uretan bezala, bigundu eta digeritzeko moduan egon arte. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 99. orr.
Hainbat gauza esan daitezke orain berari buruz; beste hainbeste, aldiz, esateke geratuko dira; baina ni kazetari hutsa naiz, eta albisteak kontatzera mugatzen da kazetariaren lana. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 78. orr.
Hori dio albisteak, banpiroak eta lobizonak edo otso-gizonak nahastuz. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 48. orr.
Nik kiroletatik hasten nuen egunkaria, arraunari buruzko albisteak irakurtzeko. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 35. orr.
Une horretan telebistan kirol-berriak ari dira ematen, futbolari bati buruzko albisteak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 151. orr.
Pozgarria izan zen albistea, eta Egunkariaren ibilia ikusita, itxaropentsu egotekoa. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 120. orr.
Berehalaxe zabaldu zen albiste hau hiri guztian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 983. orr.
Baina Wendyk, albiste pozgarria modu goxoagoan eman behar zutela iritzita, plan hobea zeukan. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 206. orr.
Eta nire historia irakurtzen segitzen duzuen horiek, oraindik ere esna bazaudete, orain ikasiko dituzue albiste interesgarri batzuk. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 108. orr.
Albiste garrantzitsu bakarra hirugarren egunaren bukaera aldera iritsi zitzaion, Gipelli zenaren emazteak eramanda. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 235. orr.
Gauzak horrela - ez genuen nahi baina -, beste albiste txar baten atarian geundela zirudien, egoerak eztanda egingo zuela nondik edo handik. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 127. orr.
Burtsak, epe luzeko tituluentzat eskaturiko etekinen goraldiak desorekaturik, munduko ekonomiari buruzko albiste pesimistek zoratuta, behera eta behera joan ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.
Horregatik, gogoz kontra, etxera itzuli naiz, etxean albiste txarren bat, gutun edo gaztigu txarren bat izango nuen susmoz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 325. orr.
Fionarengana hurbildu zara, eskuineko zutabeko albiste txikia hobeto irakurtzeko asmotan. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 40. orr.
Ebanjelari, izø Albiste onak eramaten dituena, bereziki (zentzu erlijiosoan) gure salbazioa eta gure auzoen kondenazioa ziurtatzea, esate baterako. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 79. orr.
Albiste kezkagarriak puztu egiten zituen egunero. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 361. orr.
Horrelakoak ikusi eta entzunen dituzu, beraz, espantu eta laudorio gehiagorekin, Francisco Franco gure herrian ageri den albiste dokumentala ikusteko parada baldin badaukazu. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 267. orr.
Hor goiko nire zalantza eta dudak argitzen lagundu zidalako (halere, ez dut esana eta idatzia zuzendu nahi izan) eta albiste pozgarriari zor diodan eskerrona azaleratu nahi dudalako, hementxe, bere horretan, utzi nahi nuke Andoaingo Udalak, bere seme kutun Rikardo Arregitarraren omenetan ematen dituen sarien oroimenezko agiria. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 24. orr.
Albiste entzungarria, inondik ere. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 146. orr.
Harryk erdi esana zidan ezusteko bat izango zela, baina ehun aukera eman izan balizkit ere zer zen asmatzeko, ez niokeen sekula igarriko ahotik lasai-lasai jaulki zuen albiste harrigarriari. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 143. orr.
Haizeak harea mortutik ekarri eta zokoetara hedatzen duen molde bertsuan hedatzen dituzte lotsa eta izua albiste odoltsuek zuen artean. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 101. orr.
Baten batek irratian entzun duela, sukaldari bati senarrak telefonoz aipatu diola, albiste zuzena inor gutxik jakin arren azkar asko zabaldu da udalekuan, ahoz aho, mailaz maila, zaharrenetatik hasita gazteenetaraino. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 94. orr.
Albiste onak zituen emateko, eta irrikan zegoen noiz emango. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 159. orr.
Yumimoto konpainiako kide bakar batek ere ez zuen bertsio hori onez irentsiko: nire kastako langileengandik espero zen albiste hoberena zen, hain zuzen ere, enpresa utzi nahia. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 161. orr.
Biharamunean, alderdiaren egoitza aurretik pasatzean, On Camillok Anconako istorioari buruzko albiste-ebakina eta arrautzaren argazkia ikusi zituen horma-egunkarira josita. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 127. orr.
Baina legezko galdeketa batek jaun hori erabat errugabe aitortu baitu, eta gure albiste emaileen argudioek, sakonak baino areago, kartsutasunez beteak diruditenez gero, ez deritzogu egoki argudio horiek publiko egiteari. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 167. orr.
Eguneroko albistegian ale berriak goizero sortzen dizkiguten bezalaxe, gaur egun bakoitzak albiste ale berriak ekartzen dizkigun bezala, batzuk hobexegoak eta pozgarriak, besteak txarrago eta kaxkalagoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 161. orr.
Jaiki, irratia piztu eta eguneko albiste niagara entzunez egon naiz ia ordu betez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 28. orr.
Ez zen, ordea, Baiona kinka horretan zegoen hiri bakarra: han-hemendik tarteka heltzen zitzaizkien albiste-soinu nahasien esanetan, gainezkaturik zeuden Ebrotik Lorenara bitarteko ia ibai guztiak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 175. orr.
Hala iragarri zuen astelehenean Efe albiste agentziak, ikastetxeetako iturriak aipatuz. Berria - Euskal Herria 2006-03-23
Bosniako Tanjug albiste agentziak ere zabaldu zuen atxiloketaren berria. Berria - Mundua 2006-02-22
Jimenezen arabera, albiste agentzia zenbaitek frantsesezko bertsioa hartu zuten aintzat gaztelerara itzultzeko. Berria - Ekonomia 2004-05-13
Baina Bulgariako albiste agentziak atzo jakinarazi zuenez, Zdravko Georgiev Bulgariako medikuari lau urteko kartzela zigorra ezartzea erabaki zuen epaileak. Berria - Gaiak 2004-05-07
Albiste-agentziak apartak dira euren saski-naskian horrelako "albisteak" biltzeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 48. orr.
Ez dakigu, baina albiste agentziaren arabera, ez dirudi hala ez denik. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 87. orr.
Memorietan homosexualitatea, drogak eta alkohola zirela kausa izandako arazoen albiste eman zigun. Berria - Kultura 2006-01-17
Albiste eman nahi dizuet atzo, 9: 35etan, motozikletatik oso modu txarrean erortzen hasi nintzelarik, gogoratu nintzela ezen errealitatea ez dela existitzen. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 23. orr.
Zer janik eta zer edanik ez daukan 20 milioi pertsonari buruz aritu zitzaidan eta, gutxi barru, nazioartean piztuko den gerra itzel baten albiste eman zidan. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 65. orr.
Rodela bat eskuratu zuen era berean bere lagun bati zorretan eskatuta eta bere zelata hautsia ahalik ongiena konpondu ondorean, albiste eman zion bere ezkutari Santxori zein egun eta zein ordu erabakiak zeuzkan, bidean abiatzeko. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 34. orr.
Baina hara non, liburua argitaratzeko puntuan zelarik, neu izan ninduan, neu!, Gianni Rodari izeneko idazle italiarrak argitaratu berri zuen Grammatica della fantasia izeneko liburuaren albiste eman niona. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 282. orr.
Istant bat lehenago desagertutako paisaiaren albiste eman zizun Leonek harrapatutako argi hark. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 30. orr.
Triestera iritsi berri den James Joyce izeneko idazle irlandar luze argal baten albiste eman du sandiak... Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 52. orr.
Otorduan, bulego-geletan zerbitu baitzidaten bazkaria salbuespen gisa, irratiak albiste eman zuen japoniarrek Pearl Harbor-i eraso ziotela eta Japoniak gerra-aldarrikapena egin zuela Estatu Batuen aurka. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 93. orr.
Lehenengoan, baina, artikuluen erdia albiste laburrak izan dira; bestean, aldiz, %27 ziren laburrak. Berria - Gaiak 2004-07-18
Era guztietako testuak azaltzen dira, hilabeteroko maiztasun laxoan emanak: poesia eta narratiba testuak dira nabarmen ugarienak, artikulu eta albiste laburrak badira, inkestak, elkarrizketak, txisteak, iragarkiak... Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 136. orr.
Agiriaren berri Der Spiegel aldizkari alemaniarraren webguneak eta Elaph albiste zerbitzu arabiarrak eman zuten aurrena. Berria - Harian 2005-07-08
Nazioarteko albiste zerbitzu nagusiek hiru egunean egin diote jarraipena gaiari, eta hauen oihartzuna heldu zen, asteleheneko edizioetan batez ere, munduko egunkari ugarietara. Berria - Euskal Herria 2004-10-06
albiste agentzia (3); albiste agentziak (20); albiste agentziako (3); albiste agentziaren (4); albiste agentziaren arabera (4); albiste agentziari (4); albiste agentziei (3); albiste agentziek (3); albiste argitaratu (6); albiste asko (3); albiste baikorra (4); albiste baikorra da (3); albiste bakarra (5); albiste bat (32); albiste bat entzun (3); albiste bat ere (4); albiste batean (4); albiste batek (6); albiste baten (5); albiste bati (3); albiste batzuk (9); albiste beltzak (3); albiste berriak (4); albiste bihurtu (5); albiste bikaina (9); albiste bikaina da (3); albiste da (6); albiste edo (4); albiste eman (12); albiste ematen (3); albiste eta (10); albiste ez (4); albiste garrantzitsua (3); albiste gehiago (5); albiste guztiak (7); albiste handia (5); albiste hau (23); albiste hau eman (3); albiste hau zabaldu (3); albiste honek (4); albiste honekin (3); albiste hori (20); albiste horiek (9); albiste horrek (7); albiste horren (6); albiste horren arabera (3); albiste hura (4); albiste iturri (5); albiste izan (11); albiste izaten (4); albiste labur (3); albiste nagusi (5); albiste nagusia (3); albiste on (15); albiste on bakarra (3); albiste on bat (6); albiste ona (109); albiste ona da (43); albiste ona dela (17); albiste ona izan (3); albiste ona izango (3); albiste ona jaso (6); albiste ona litzateke (3); albiste ona ote (3); albiste ona zen (6); albiste onak (25); albiste onen (4); albiste onena (3); albiste onik (4); albiste ontzat (3); albiste ontzat jo (3); albiste oso (4); albiste oso ona (3); albiste pozgarri (3); albiste pozgarria (17); albiste pozgarria dela (5); albiste pozgarria litzateke (3); albiste txar (8); albiste txar bat (4); albiste txarra (25); albiste txarra da (5); albiste txarra dela (5); albiste txarrak (15); albiste txarren (4); albiste txarrik (3); albiste zehatzik (3); azken albiste (6); azken orduko albiste (3); baina albiste (4); batean albiste (3); bateko albiste (3); baten albiste (11); baten albiste eman (3); beste albiste (14); beste albiste bat (5); bi albiste (3); buruzko albiste (8); da albiste (34); da albiste ona (8); dela albiste (3); den albiste (3); dira albiste (12); dira albiste txarrak (3); diren albiste (9); ditu albiste (3); du albiste (7); duen albiste (5); dute albiste (3); duten albiste (3); edozein albiste (3); efe albiste (12); efe albiste agentziak (7); efe albiste agentziari (4); eguneko albiste (3); egunkariko albiste (3); erabakia albiste (4); ere albiste (9); ere albiste ona (3); eta albiste (23); eta hori albiste (5); etena albiste (3); etena albiste ona (3); ez da albiste (17); ez dira albiste (5); futbol albiste (3); gaineko albiste (5); hain albiste (3); hainbat albiste (4); hori albiste (9); hori albiste ona (7); hori oso albiste (3); horren gaineko albiste (3); inguruko albiste (8); izan da albiste (4); izana albiste (8); izana albiste ona (4); izana albiste pozgarria (3); izatea albiste (7); izatea albiste ona (5); lehen albiste (3); orduko albiste (4); osasunarentzat albiste (4); osasunarentzat albiste ona (3); oso albiste (17); oso albiste ona (13); su etena albiste (3); vilaweb albiste (3); zen albiste (12); zer albiste (3); zientzia albiste (4); zientzia albiste argitaratu (3); ziren albiste (3); zuen albiste (16)
albistea baieztatu (6); albistea baino (3); albistea berretsi (4); albistea berria (3); albistea bolo (4); albistea bolo bolo (4); albistea da (10); albistea ekarri (3); albistea eman (15); albistea emateko (4); albistea ematen (3); albistea entzun (5); albistea eta (7); albistea ez (11); albistea ez da (3); albistea ez zen (3); albistea ezagutu (3); albistea gezurtatu (3); albistea irakurri (3); albistea iritsi (5); albistea izan (8); albistea izan zen (3); albistea jakin (22); albistea jakin bezain (5); albistea jakin nuenean (3); albistea jakin ostean (3); albistea jakin zutenean (3); albistea jakinda (3); albistea jaso (4); albistea jasotzean (3); albistea ona (3); albistea pozgarria (4); albistea zabaldu (7); albisteak ekartzen (4); albisteak ematea (3); albisteak ematen (5); albisteak entzun (6); albisteak entzutean (3); albisteak entzuteko (5); albisteak ere (6); albisteak eta (7); albisteak ez (17); albisteak ez du (3); albisteak ez zuen (4); albisteak jakiteko (3); argitaratu zuen albistea (5); argitaratutako albistea (3); argitaratutako albisteak (3); atzo albistea (6); azken albisteak (11); baina albistea (3); baina albisteak (4); baten albistea (3); buruzko albistea (5); buruzko albisteak (16); da albistea (8); den albistea (5); diren albisteak (6); ditu albisteak (3); du albistea (17); duen albistea (8); dut albistea (5); dute albistea (14); duzue albistea (3); eman du albistea (3); eman zuen albistea (7); emandako albistea (5); eta albistea (6); eta albisteak (18); eten iraunkorraren albistea (3); ez da albistea (3); ez zuen albistea (4); gabeko albisteak (3); halako albistea (3); hartu du albistea (3); hartu dute albistea (7); hartu zuten albistea (4); heriotzaren albistea (8); horrelako albisteak (6); inguruko albisteak (3); iraunkorraren albistea (4); izan zen albistea (3); jaso dute albistea (3); jaso zuten albistea (4); lehen albistea (5); lehen albisteak (4); lehenengo albisteak (3); nuen albistea (5); zabaldu zen albistea (4); zen albistea (20); zenuen albistea (3); zituen albisteak (3); zuen albistea (36); zuen albisteak (4); zuen atzo albistea (5); zuten albistea (21)
albistearekin batera (4); albistearen arabera (6); albistearen berri (16); albistearen berri eman (5); albistearen berri emateko (3); albistearen trataeran (3); albisteek ez (6); albisteek ez dute (4); albisteen arabera (10); albisteen artean (4); albisteen berri (9); albisteen inguruan (3); albisteen zain (10); azken albisteen (7); azken albisteen arabera (3); azken orduko albisteekin (3); buruzko albisteek (4); diren albisteen (4); eta albisteen (6); nazioarteko albisteen (3); orduko albisteekin (3); ziren albisteen (3)
albisteren bat (5); albisterik ez (9); albisterik ezean (3); albisterik izan (5); albisterik onena (6); albisterik pozgarriena (4); beste albisterik (3); buruzko albisterik (6); buruzko albisterik ez (3); da albisterik (3); haren albisterik (3); honen albisterik (3)