Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

albahaka (orobat albaka g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian albaka agertzen da) iz belar landare abartsua, oso usaintsua, lore zuriak eta oso hosto berdeak ematen dituena. (Ocimun basiilicum).

"Belar motak biltzera joaten da!", esaten zuen beti gure amak, miresmenez beterik, berak ez zekielako margotzen, eta ez zuelako bereizten zer zen albahaka eta zer txikoria.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 65. orr.

Eta berak bezala, andre haiek bere herrian jaten zuten zerbait bilatzen zuten: mohama, txilarra, erromeroa, albahaka, sandia, olibak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 163. orr.

Gogoratzen naiz bereziki gose izan nintzela gau hartan, eta aitaren batean irentsi nituen atarikoak eta albahakaz ondu izkirak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 344. orr.

Ilunabarrean krabelin, geranio eta albahaka ontziak ureztatzen zituzten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 218. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus