Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Komando bat baino zerbait gehiago beharko da, alazankoa! Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 62. orr.
Alazankoa, baduk horretan zerbait naturaz gehiagokoa, filosofia xuxen atzemateko gauza balitz. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 936. orr.
Tira: baietz jasan nik, alazankoa, hori ere! Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 106. orr.
-Alazankoa! -egin nuen ene baitan banindoala-, horra hor gizon prestu bat. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.
Ez aspertzeko moduko ardura, alazankoa: alpha hizkia ezabatu zion lehen kantuari, beta bigarrenari, gamma hirugarrenari... eta horrela alfabetoko hogeita bost hizkiei akabua eman zion arte. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 45. orr.
-Ederra erbia Ehiztari Beltzari bidera atera zitzaiona, bai alazankoa! Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 162. orr.
Durduzazko mikrosegundo baten ondoren ("Alazankoa! Gizaseme bat -urde zerri alimale hura gizasemea bazen- emakumeen zerbitzuetan!"), betiereko izua. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 137. orr.