Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

alaen (orobat alen; Euskaltzaindiaren Hiztegian alaen agertzen da) 1 izond gaitzespenezko adjektibo baten ondoren, azpimarkagarri gisa, ezartzen den izenondoa. ik halako 9.

-Hi, astakirten alaena!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 155. orr.

-Alfer alaena, jaiki hadi! ez duk lanik, ala?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 175. orr.

"Ume zikin alaena!", entzun nuen bizkarrean etxe-lantegiko emakumearen ahotsa, nire atzetik lasterka zetorrela.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 92. orr.

-Eta Foro Ermukoa da: espainolista alenaIban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 33. orr.

Gasteizko Fakultatean batzarra, alias asanblada; zu hizketan ari, plastikozko zigarroa eskuan, eta hor atera naiz ni jende-artetik oihuz: "Mitxelena jauna, atzerakoi alena"Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.

Zer esan nahi duk, nazkagarri alaena!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 56. orr.

Txepel alaena! Zer ikusiko zuen beregan, itxuraz aparte?     «Bizia lo», 2003 - 25. orr.

-Gizajo alaena: ez diat kalterik egin, ez diat ezer esan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 133. orr.

Zorritsu alaena!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 182. orr.

Beldurrak al hago, zorrizaku alaena?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 135. orr.

Nonzeberri alaena, faborea eskatu nionean, nire jakin gosearen etorkia azaldu behar izana nion, argibideen ordain.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 92. orr.

Eta diruz josita dago alu alaena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 190. orr.

Ez zaitez nitaz errukitu, alproja alaena!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 190. orr.

"-Gezurti alaena! -neskak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 141. orr.

-Ez diat aitaren ganbaran sartzen utziko, zoro alaena!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 357. orr.

-Kabroi alaena! -egin nion garrasi petrikiloari indar guztiekin, eta kordea galdu nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.

-Temati alena ni, nirekoi halakoa. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 151. orr.

Zerri alena! - esan zion belarrira -.     - 181. orr.Jo ni, koldar alaena! 05IgJK01¬181

Nik ez nuela eskurik egoera malerus horretan -bai, "malerus" erran zuen-, nire andre ohiak baizik, ematxar alaena, senar gaixoa -bai, "gaixoa" erran zuen- aski ez, eta semea ere abandonatzeko birikak zituena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 227. orr.

Putakume alaena!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 121. orr.

Hirekin ez zegon ondo etortzerik, administratzailearekin berarekin ere liskartuko hintzateke huskeria batengatik, zikoitza alaena! -oihukatzen zion Grigorik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 367. orr.

-Nazkantea alaena!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 496. orr.

Txolina alaena, zu ere bai.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 100. orr.

2 (artikulurik gabe)

Alaen alua, orain zoroarena jotzen du aditasuna erakartzeko!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 31. orr.

Burutik jota dago tentel alaen hori!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 407. orr.

Babalore alaen horrek.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 15. orr.

Ez dut ikusi ere egin nahi, zerri alaen hori...  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 163. orr.

3 kaiku alaen

Polleti leporatu berri diotena adibide: kaiku alaena, ez hago hire herriñoan, hire moldeko laborari ezjakinez inguraturik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 46. orr.

Dirua maite du haren gainetik iraulkatzeko, eta, gero, leihotik kanpora botatzen du, kaiku alaena...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 229. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ergel alaenak (3); ero alaena (3); kabroi alaena (4); koldar alaena (5); putakume alaenak (3); zerri alaena (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus