Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Han bada haurtzaindegi bat, eta bertan utz dezake alabatxoa, hilabete gutxiko umetxo bat. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 49. orr.
-Pozten naun, alabatxo -erantzun nion. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 263. orr.
-Zu al zara, alabatxo? Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 5. orr.
Zure idealaren arabera bizi ahal izango zara aurrerantzean, alabatxo: parasito baten antzera alegia, senarraren kontura. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 167. orr.
Modu onez, arren eta arren, alabatxoa ongi hartzeko eskatu nion. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 31. orr.
Malkuddi, Lakshmiren auzoko emakume batek bere hiru alabatxo salbatu zituen senarraren eta familiaren eskuetatik. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 77. orr.
Bere bi urteko alabatxoa hartu eta bere burua eta haurra erre zituen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 92. orr.
Eta ondo egin nahi du, txukun, bere alabatxoa izango denarentzat bailarako sehaskarik politena nahi du, eta berak egingo dio. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 156. orr.
Egia da handitu zaiola alabatxoa. Herria 2003-01-14
Alabatxoak hitz labur-laburrez erantzuten dio, zotinka. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 125. orr.
Nire alabatxoak Ellen izango du izena, nire amak bezala. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 28. orr.
Alabatxoaren erruz aldendu zitzaion Camilla ospitaleko linbo usaintsu hartara, alabatxoaren erruz egon ohi zen orain egun osoan bere satinezko etzaulki abrikot-kolorean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 200. orr.
Zilan ipini zioten izena alabatxoari. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 37. orr.
Beriainen etxeko dobermanak bost urteko alabatxoari koska egin zion. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 80. orr.
Egun batean alabatxo gazteena eztarriko minez itzuli zen eskolatik. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 33. orr.
Eta orain, Madrilera etortzen utzi behar al diogu hazitarako zezenko honi, gure lur sakratuaren bihotzera, beste ehun edo beste mila seme-alabatxo izan ditzan, nazionalismo baztertzailearen pozoia orotara zabaltzeko, "de tal Josu Ternera, tal torete semental"? Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 225. orr.
Zuei, seme-alabatxooi, diotsuet: Barkatu zaizkizue bekatuak Jesusen bitartez. Elizen arteko biblia 1 J 2,12
Merkatariek beren seme-alabatxoentzat erosten dizkiote. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 132. orr.
Eta haurraren bazterketa eskatzen zuten, beren seme-alabatxoak izurriak jota gerta zitezkeelakoan. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 252. orr.
PFR: Eta zure seme-alabatxoak? Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 59. orr.
alabatxoaren erruz (3); bere alabatxoarekin (3); eta alabatxo (3); nire alabatxoa (4); seme alabatxoak (3); seme alabatxook (5)