Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akuilu (ETCn 1823 agerraldi; orobat akulu 46 agerraldi eta akilu 3 agerraldi) 1 iz makila luze eta eztenduna, gurdi abereei eragiteko erabiltzen dena.

Gorpuez gain, armak, edalontzi bat, eho-uhal bat, akuiluak, gerriko bat eta eskumuturreko bat ere aurkitu dituzte arkeologoek.  Berria - Gaiak   2004-09-08

-Beste bat ere izan behar dik -esan nuen; akuilu bat hartuta, zerri kurrinkaria zirikatu nuen, ilea atzeraka igurtziz-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 24. orr.

Ehun ikusle-edo plazaratu ziren, eta honek akuilua, horrek haga, eta hark labana, jostunaren bastidore gaineko ehuna baino josiago eta zulatuago utzi zuten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.

Auskalo zenbat akuilu egin izan diren hurritz makila sendokotez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.

Guztiak festarako prestik eta iratzarririk, haietarik anitz makila edo akuiluren bat eskuan zutela, edo hagatxoren bat edo labana, zeren erran baitzuten ezen zezen haietarik bat edo bertze ikusleen esku utzi eta beraiek sastatu eta akabatu beharko zutela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 159. orr.

Ordurako gurdia bete bete eginda zihoan han aldats behera astiro eta kulunka, idiek aittitte akuiluaz eta aio aiomaka aldamenetik gidari zutela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 101. orr.

Zamari nagiak akuilua behar duela eta asto odolgabeak eztena duela zain.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 361. orr.

Era askotariko armak zekartzaten; aiztoak, segak, igitaiak, akuilu zorroztuak, baita arku bakan batzuk ere han-hemenka.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 159. orr.

Ehiza-lagunak albait hoberen armatuta zetozen, artzain eta arrantzale baketsuak zirela kontuan hartuta: batzuek akuilu luzeak zeramatzaten muturrean labanak lotuta.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 103. orr.

Horra zergatik maite dizun artzaiak hurritz makila, itzaiak hurritzezko akuilua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.

Orduan hasi nintzen auzoko saihesbideetan bakarrik edo ardien atzetik, irratia esku batean eta mizpirazko akuilua bestean, terrentaz, ibiltzen. Belaunetan jarri eta Maialenek mihia ahoan sakatu zidanan, akuilu kolpeaz hautsi eta bihurdikatzen zen sugea bezala ingurukari.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 191. orr.

Emaztea bizkarrean hartu, eta hor izango ditu Miepek bere akuilu-makuiluak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.

Seiehun filistear hil zituen itzain-akuilu batez.  Elizen arteko biblia   Epa 3,31

Eta zenbat makil eta bastoi klase, zenbat akuilu eta haga klase, zenbat kirten klase beti eskurako.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.

2 irud/hed

Baina izua nuen akuilu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 196. orr.

Sariak ere, azken finean, akuilu bat dira lanean jarraitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Zama den edo akuilu den, nork daki aurretik sekula kantxan bertan ikusi eta bizi gabekoaren aurrean nola erreakzionatuko duten Zearrak eta Eulatek.  Berria - Kirola   2006-03-19

Ulergaitza ematen badu ere, Umberto eragozpena nuen Parisa joateko, ez akuilu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 296. orr.

Baltzaren burutazioak hemen jasotzeko arrazoia ez da adiskideari omenaldia egitea, ezpada bere liburuko ideiak lagungarri eta akuilu zaizkidala nire hau taxutzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 116. orr.

Irudimena da atseginaren akuilua; era honetako gozamenetan irudimenak gobernatzen du dena, berak iziotzen du dena; ez al dugu ba berari esker gozatzen?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 126. orr.

Bizitzaren ibilbide malkartsu honetan, beraren presentzia makila gisa -edo akuilu, edo makulu- sentitzen dut: aurrera begiratzera behartzen nau eta badakit berarengan berma fida naitekeela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 240. orr.

Frantzisko utziezineko utopia bezala ageri zaigu, betiko Ebanjelioaren utopia, eta horregatik, hain zuzen, etengabe saiatu dira frantziskotar belaunaldiak haren memoria bizia berreskuratzen, indar eta akuilu delako bizitza aldi oro berritzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.

Venezian bizi zena, biolinak egiteko tailer bat sortu nahi baitzuen bertan, Veneziak Mediterraneoan zuen ospe eta itzala akuilu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.

Ibarretxek akuilu izan nahi du normalizazio prozesurako oinarriak hitzartzeko ahaleginean.  Berria - Harian   2006-04-23

Eragina, ekintza artistiko askoren ezten eta akuilu izan zelako; eta itzala, berriz, haren teoria estetikoek geure hainbat diskurtso artistiko oratu zituelako.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 136. orr.

Betiereko burutazio arin eta isil-gordekoa zuen akuilu, agian gau hartan gauzak onbideratzen has zitezkeelakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 157. orr.

Bekaitza, lehiakortasuna, aintzat hartua izateko gura, mundu arrunteko indarrak dira, haren parte, baina bultzagarri eta akuilu gertatzen dira mundu pribatuan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 100. orr.

Batzutan, borreroak, nostalgiaren akuiluak eraginda, urkatuak zabuka ibiltzen ditu, indarrez, gaztaroko oroigarri dizdizariak buruan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 80. orr.

Hitz muga ere izan daiteke hiztunaren arretaren akuilu. Beharraren akuilua.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 52. orr.

Tiralari bizkorra, eta, halaber, taldearen akuilua.  Berria - Kirola   2004-02-03

Ez dago zabarkeria edo alferkeriarako lekurik, maitasunaren akuiluak gero eta ekintza handiagoetara bultzatzen duenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 411. orr.

Ez nuen lortzen turkiarrarekiko historiaz pentsatzeari uztea, jakin-min likitsaren akuiluak nire burmuinean pizten baitzuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 92. orr.

Aleungarren zigarroa piztu nuen, ke-bafadaren akuiluaz oroimenaren gihar ikustezinak perlesiatik ateratzeko bertze ahalegin batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.

Boterearen ilusioa, horixe du akuilutzat. Premia akuilu hartuta, baina korrika eta presarik gabe jokatzen asmatu zuen Vila-realek atzo.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 515. orr.

3 (irud/hed izenondoekin eta hitz elkartuetan)

Ez al ziren horiek etorkizunean piztu zitekeen gerra zibil baten akuilurik handienak?     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 119. orr.

Arriskatzeko dena galdua edukitzea baino akuilu hoberik ez dagoenez, [...].  Berria - Kirola   2004-07-14

Zeren eta, gurasoek ohorearen eta bekaizkeriaren akuilu soilarekin akuilatzen ohi dituzte beren seme-alabak bertutera.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 335. orr.

Errentagarritasunaren irizpidea lege duen batek ez du onargarri inork liburu bat kultur akuilu soilez idaztea edo argitaratzea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 61. orr.

Langile haientzat zerbait prestatzea akuilu bikaina zen, bidenabar gauerako ere zerbait egiteko.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 61. orr.

Atzerritik etorritako hainbat ikerle entzutetsu geure hizkuntzaz arduratzen zela ikustea ez zen batere akuilu txarra gure identitateaz galdetzen hasi eta gure esaera zahar batek dioena -gizon apalenak ere itzala du- geure identitateari aplikatzeko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 157. orr.

· Aholkularitza eta akuilu funtzioa bete beharko ditu egituraketa berrian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Akuilu lan hori egin nahi dute, nagusiki, urte hauetako esperientziak agerian utzi dielako bertsolariek "sortzaile diren neurrian ideiak badituztela, baina, maiz, ez direla horiek gauzatzera iristen.  Berria - Kultura   2006-03-11

Duda hori pentsa-akuilu gisa balia dezakegu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 82. orr.

4 akuilu-ezten (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Nekatuta zirudien, baina jabeak akuilu-ezten zorrotza zerabilen lanean jarrai zezan. ETC-literatura, saiakera   Diamantezko miraria, Joxemari Urteaga, Elkar, 2006

Larrabehiak akuilu-eztena nola, hala sentitu zuen Andonik garrasi hura. ETC-literatura, saiakera   Sirena-hotsak, Xabier Etxaniz Rojo, Erein, 2013

Akuilua da makila mota bat, luzea, ezten zorrotz bat duena punta batean, eta gurdi abereak xaxatu eta gobernatzeko erabiltzen dena. Akuilu-eztena esaten zaio punta zorrotz horri. ETC-entziklopedia   Akuilu (makila) Wikipedia

5 akuilu-makuilu

-Nik akuilu-makuiluak erabiliko ditut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.

Emaztea bizkarrean hartu, eta hor izango ditu Miepek bere akuilu-makuiluak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.

6 akuilu-makulu iz pl zurezko zangoak, oinetan finkatzen direnak.

-Nik akuilu-makuiluak erabiliko ditut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.

Emaztea bizkarrean hartu, eta hor izango ditu Miepek bere akuilu-makuiluak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.

Bere hanka baldarrekin, kaleetan behera irristaka joaten zela ematen zuen, akuilu-makuluetan balebil bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akuilu bat (4); akuilu eta (6); akuilu gisa (6); akuilu izan (15); akuilu izan behar (3); akuilu izan daiteke (4); akuilu izan zen (3); akuilu lana (4); akuilua izan (7); akuiluetako bat (3); eta akuilu (13)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus