Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aktibo 1 izond egiten duena, aritzen dena, ekintzari dagokiona; aktibitatea erakusten duena.

Ona da burmuina lantzea, pertsona aktiboa izatea.  Berria - Gaiak   2006-03-16

Baina entzule aktibo hori interesatzen zait.  Berria - Kultura   2006-03-02

Adierazpen hau sinatzen dugunok, Egunkaria-ren itxiera basatiaren aurka Euskal Herrian oldartutako gizarte aktibo anitza dugu gogo hurbilean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Loialistek egoera aztertu eta bake prozesuaren parte aktibo izan behar dute, orain arte ez bezala.  Berria - Mundua   2006-02-12

Oso bizitza politiko aktiboa izan dut, eta, horretarako, uko egin behar izan diet nire idazle bizitzako hamar urteri.  Berria - Mundua   2004-07-18

Jendeak rol aktiboagoa jokatu zuen; 80ko hamarkadako erresistentzia militarretik bestelakoa.  Berria - Mundua   2004-08-08

Gurasoek lan aktiboa izan behar dute, baina oso litekeena da jazarpen kasuei buruz ezertxo ere ez jakitea.  Berria - Harian   2005-05-24

Euskal Herriaren hitza eta erabakia errespetatua izan dadin, ezinbestekoa da aipagai dugun prozesuan herritar guztiok parte hartze aktiborako aukera izatea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Halere, nik uste dut badagoela abstentzio aktibo bat ere.  Berria - Harian   2005-02-22

Erakusketa azken hilabeteotan eginiko lan handiaren emaitza dela azaldu zuten Massimiliano Gioni eta Marta Kuzma komisarioek, eta 2002ko maiatzetik, euskal erakundeen eta International Foundation Manifestaren arteko protokoloa sinatu zenetik, "negoziazio aktibo bat" izan dela gaineratu: [...].  Berria - Kultura   2004-06-12

"Guk, zerbait gisaz, euskalgintzan ari garen uztariztarrek, aspaldi galdatzen dugu gure herrian, hizkuntza politika aktiboa bultzatua izan dadin.  Herria   2003-12-25

Lege proiektuaren kontra daudenetako askok talde kristauak dira gehienak uste dute lege honek gaixoei eutanasia aktiboa egiteko aukera emango duela.  Berria - Gaiak   2004-12-15

Metodo komünikatibo eta aktibo bati esker, ürratsez ürrats, berdin txostakatüz, ikasten da.  Herria   2002-09-19

Delphine Lubet, "Santiagoko bidearen lagunen elkarteko" kide aktiboa da.  Herria   2004-03-18

Egoera aldatzeko emakumeak kirol munduan partaide aktiboa izan behar duela nabarmendu zuten.  Berria - Kirola   2004-12-12

Hizkuntzalarien artean, logikoa denez, Chomskyren lanean parte-hartzerik aktiboena izan zutenak beren doktoretza-tesiak prestatzean Chomskyrekin materialari buruz zuzenean eztabaidatzeko aukera zutenak izan ziren, hala nola Lees eta Eduard Klima.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 10. orr.

Arantzazun, Gandiaga kulturgune berria estreinatu den egunean, Joan Maria Uriarte Donostiako apezpikuak" pazientzia aktiboa" gomendatu du.  Herria   2005-09-22

Hegazti gripearen giza kasuak tratatzeko erabiltzen den botikaren osagai aktiboa laborategian egiteko modua topatu dute Japonian.  Berria - Gaiak   2006-02-26

Planeta aktiboa izan da, bai ikuspuntu bolkanikotik eta bai ikuspuntu hidrologikotik ere.  Berria - Gaiak   2004-08-28

Gainera, orrialde aktiboa da, egunero sartzen dugu informazioa.  Berria - Kultura   2006-01-12

Demokratentzat egun tristea da 54 hautagaiei boto eskubide aktiboa eta pasiboa urratu zaielako.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

"Enplegu politika aktiboak eta pasiboak berreskuratzeko apustua egiten dugu", adierazi zuen.  Berria - Ekonomia   2004-07-23

Europako Batzordeak eskaera zuzena egin zien Europako Batasuneko herrialdeei: aktiboagoak izan daitezela eta ez daitezela abstenitu transgenikoei buruzko erabakiak hartu behar direnean.  Berria - Harian   2005-03-23

Printzipio aktibo hori dute Clamoxil, Fluobiotic eta Ardinek.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

· Halaber, abstentzioa aktiboa izan zela azpimarratu du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketak hezkuntza sistemako ikasleak, aktiboan lanean ari direnak nahiz denbora luze edo motzean langabezian daudenak har ditzake.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

2 lana duena.

Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, banaz beste, herritar aktiboen artean %9,6 daude langabezian.  Berria - Harian   2006-01-08

Uhartearen populazio aktiboa 160.000 pertsonetakoa da eta horietatik 27.000 gutxieneko soldatarekin bizi dira.  Berria - Mundua   2004-05-21

Aldi baterako kontratu kopuruen erdiak 30 urte baino gutxiago dituzten gazteen esku dau-de, haiek EAEko langileria aktiboaren %25 baino ez diren arren.  Berria - Ekonomia   2004-01-16

Hego Euskal Herriko biztanleria aktiboaren %8,62 lanik gabe zeuden iazko azken hiruhilabetekoan, atzo INEk Espainiako Estatistika Institutua kaleratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Emakumeen egoera are okerragoa da adin tarte horretan: lau emakume aktibotik bat lanik gabe dago.  Berria - Ekonomia   2004-12-28

3 (adizlagun gisa)

Telebistan, egunkarietako orrietan eta begien aurrean ikusitako "Srebrenicako amen" irudietan pentsatu nuen, "antolatuta eta aktibo" munduaren aurrean, diktaduraren garaian galdutako seme-alaben bila dabiltzan Buenos Airesko ametan.  Berria - Harian   2005-07-12

Errepublikanoek nabarmendu zuten RUC Poliziaren Adar Berezia, soldadu britainiarrak eta paramilitar loialistak oraindik ere arrunt aktibo zebiltzala; ez zieten kasurik egin.  Berria - Mundua   2004-09-01

Antzezleak beti daude ikusleen aurrean, alboetako aulkietan jesartzen baitira aktibo ez dauden bitartean.  Berria - Kultura   2004-03-30

Aktiboago jokatzen du, bai, egoerak moztu behar dituelako edo bertsolaria desbideratu delako tramagileak buruan zuen ideiatik.  Berria - Kultura   2006-02-25

4 (izen gisa) pertsona edo entitate baten ondasunen multzoa.

Diru laguntzekin 300 langile kanporatuta, 120 milioi euroko aktiboak izango ditu.  Berria - Ekonomia   2004-01-27

Zalantzazko aktiboen bolumenak %1,3 gora egin zuen, 53 milioi eurora helduz.  Berria - Gaiak   2004-11-20

Saldu beharreko aktibo horiek erosteko borondatea jada azaldu zion Enelek Gas Naturali gutun batez bidez.  Berria - Ekonomia   2006-02-23

Eroslea ING Herbehereetako taldearen barruan dagoen inbertsio funts eta higiezinen aktiboak darabilen erakunde bat da: ING Investment Management.  Berria - Ekonomia   2004-02-22

BellSouthen aktiboak erosita, Hego Amerikako konpainia nagusi bilakatu da.  Berria - Ekonomia   2004-03-09

Azken bost urteotan puztu den etxebizitza burbuilaren erantzuleetako bat dela uste dute: "Gutako batzuk uste dugu aktiboen burbuila batzuk sortzen lagundu zuela", zioen atzo Paul Kasriel Northern Trusteko ekonomista buruak.  Berria - Ekonomia   2006-02-01

Planaren arabera, Alstomek bere aktiboen %10 saldu beharko ditu epe motzean.  Berria - Ekonomia   2004-07-08

Aktiboen salmenta dago kopuru izugarri horren atzean, baina iazko datu konparagarriekin ere, 1.841 milioiko mozkina atera du Pizarro buru duen argindar enpresak: %60ko hazkundea eta mozkin marka berria.  Berria - Ekonomia   2006-01-19

Ekonomisten arabera, erreserba horietatik %70 dolar aktiboetan inbertitu ditu Txinak.  Berria - Ekonomia   2006-01-07

Alstomen aktiboetatik 1.500 milioi euro saltzera ere behartu du Bruselak.  Berria - Ekonomia   2004-05-27

· Aljerko prozesuak utzitako beste aktibo garrantzitsua ETAren aitortza politikoa da.  Berria - Harian   2006-01-07

Arauak 2.500 milioi pezetako kopurua gainditzen zuten aktibo finko materialetarako inbertsioei %45eko murrizketa ahalbidetzen zien zerga kuotetan.  Berria - Ekonomia   2004-12-15

Adituen arabera, konpainiak 70.000 milioi dolar ditu aktibo likidoetan.  Berria - Ekonomia   2004-07-22

Kalte-ordainak eskatu dizkiote "gure aktibo nagusia gobernuaren esku geldituko delako ziurrenik".  Berria - Ekonomia   2004-11-21

Zalantzazko aktiboek eta berankortasun indizeak, aldiz, inoiz izandako mailarik apalenean jarraitzen dute.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

5 gramatikan, aditz formez eta kidekoez mintzatuz, esaldi baten subjektua agentea dela adierazten duena.

Argi dago perpaus pasiboei boz aktiboko perpausak dagozkiela sistematikoki, ezaugarri erabat espezifikoak dituztenak, hala nola aditza iragankor akusatiboa izatea eta beste.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 17. orr.

Perpaus aktiboa eta dagokion pasiboa sinonimoak dira.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 132. orr.

Aukera biak erkatzean, konplexutasun mailari dagokionean ez dago zalantzarik; aktiboak hartu behar ditugu muin-perpaustzat, eta ez pasiboak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 114. orr.

6 aktibo bihurgarri (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Kontabilitatean, aktibo bihurgarria eskudiru bihurtzea berezko helburu duten aktiboko kontuen multzoa da, hala nola salgaiak, kaudimendun bezeroen zorrak, letrak, eta saldu daitezkeen finantza tituluak (akzioak, esaterako). ETC-entziklopedia   Aktibo bihurgarri, Wikipedia

7 aktibo finantzarioen balorazio eredu (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Aktibo finantzarioen balorazio eredua (edo "CAPM"), area finantzarioan gehien erabiltzen den tresnetako bat da. ETC-entziklopedia   Aktibo finantzarioen balorazio eredu, Wikipedia

8 aktibo finko

Arauak 2.500 milioi pezetako kopurua gainditzen zuten aktibo finko materialetarako inbertsioei %45eko murrizketa ahalbidetzen zien zerga kuotetan.  Berria - Ekonomia   2004-12-15

Gehienez 15 urteko amortizazio epea pabiloietan inbertitzeko eta 7 urtekoa beste aktibo finkoetarako.  Berria - Ekonomia   2004-02-11

Nabarmen gainditu du urte hasieran iragarritako %8ko hazkundea, batez ere, aktibo finkoetan egindako inbertsio bortitzen eraginez (%27).  Berria - Ekonomia   2006-04-21

9 aktibo korronte (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

Kontabilitatean, aktibo zirkulatzailea edo aktibo korrontea eskudirutan aise eta epe laburrera (urtebetea baino lehen) bihur daitezkeen enpresaren ondasun eta eskubideek osatzen dute, aktiboaren beste osagaia den aktibo finkoko elementuak ez bezala. ETC-entziklopedia   Aktibo korronte, Wikipedia

10 aktibo ukiezin (corpusean ez dago; ETCn 89 agerraldi)

Edesa eta Aspesekin, esaterako, beste hainbeste gertatuko da, aktibo ukiezin guztiekin bezala. ETC-prentsa   Berria, 2014-03-19

Azken aktibo ukiezin horien truke 5,5 milioiko eskaintzak ez du oniritzia epailearen atzoko jakinarazpenean, baina bide zabalik uzten du Malagonek administratzaileek horiek saltzeko baimena eska dezaten. ETC-prentsa   Berria, 2014-07-30

Aktibo ukiezina da, ez dago formula ekonomiko batekin azaltzerik; klubak emaitza kaskarrak lortuta ere, balio horrek eutsi egingo dio. ETC-prentsa   Argia, 2014-06-22

Orain, geroari begira, lehenagoko horiek ahaztu gabe, beste arlo ezinbesteko batzuetan egin behar dugu lan: ondasun ukiezinak, zerbitzuak, markak, eskubideak, jakintzak, etengabeko prestakuntza, kultur aktibo ukiezinak, eta nola ez, marketina. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 157 zbk., 2006 - azaroa-abendua

Lidergoa, aktibo ukiezinak eta ezagutzaren kudeaketa antolakuntzetan ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 66 zbk., UEU, 2008 - uztaila-iraila

Konpainiok beren aktibo ukiezinen mende zeuden (merkataritza-funtsaren, ospearen, know-howaren mende), eta nahiago zuten produktuak zuzenean fabrikatu, beren markaren ospea tokiko kontratisten esku utzi beharrik ez izateko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren historia ekonomikoa, Askoren artean, EHU, 2013

Arazo nagusietako bat erositako aktiboen balioa zehatz ebaluatzea da, batez ere aktibo ukiezinak erosten direnean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zuzendaritza estragegikoa, Askoren artean, EHU, 2014

Aktibo ukiezin edo likido batek hurrengo ezaugarriak ditu: azkar saldu daiteke, balioaren diru-galtze txikiarekin, edozein momentuan. ETC-entziklopedia   Likidezia, Wikipedia

11 aktibo zirkulatzaile (corpusean ez dago; ETCn 22 agerraldi)

Kontabilitatean, aktibo zirkulatzailea edo aktibo korrontea eskudirutan aise eta epe laburrera (urtebetea baino lehen) bihur daitezkeen enpresaren ondasun eta eskubideek osatzen dute, aktiboaren beste osagaia den aktibo finkoko elementuak ez bezala. ETC-entziklopedia   Aktibo korronte, Wikipedia

Horrela, maniobra-fondoarekin lotura estua duen kontzeptua da: heltze-aroa luzea denean, heltze-aro osoko aktibo zirkulatzailea nolabait finantzatu beharreko maniobra-fondo handia beharko du enpresak. ETC-entziklopedia   Batez besteko heltze-aro, Wikipedia

Pasiboa osatzen duten kapital hauek ekoizpen-faktore aktibo finko (instalazioak, makinak, adibidez) zein aktibo zirkulatzaileak (behar den gutxieneko inbentarioaren balorazio inbentarioa) eskuratzeko erabiltzen dira. ETC-entziklopedia   Enpresa, Wikipedia

Bi helbururekin: barne kontsumoa bultzatzeko jarduerak martxan jartzeko eta enpresen aktibo zirkulatzaileari laguntzeko programak bizkortzeko. ETC-prentsa   Berria, 2012-07-21

Ahots Kooperatibistak Deloitte auditoretza-enpresaren balorazioak aipatzen ditu; horien arabera, "aktibo zirkulatzailea ez da pasibo zirkulatzailea estaltzeko gai". ETC-prentsa   Goienkaria, 2013-09-13

12 aktiboen errendimendu (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Aktiboen errendimendua edo errentagarritasuna ustiapenaren eraginkortasunaren neurria da, erabilitako finantza iturrien eragina kontuan izan gabe. ETC-entziklopedia   Aktiboen errendimendu, Wikipedia

13 aktiboen errotazio (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

2018tik 2020rako planak jasotako aktiboen errotazioaren barruan sartzen da salmenta. ETC-prentsa   Berria, 2019-01-03

Aktiboen errotazioa enpresa baten aktiboaren erabilerarekin salmentak egiteko duen efizientzia neurtzen duen finantza-ratio bat da. ETC-entziklopedia   Aktiboen errotazio, Wikipedia

14 biztanleria aktibo

Urteko bigarren hiruhilekoan Hego Euskal Herriko biztanleria aktiboaren %8,3 langabezian zela jakinarazi zuen atzo INE Espainiako Estatistika Institutuak.  Berria - Ekonomia   2004-07-24

INEk hiruhilean behin biztanleria aktiboari egiten dion galdeketaren emaitzak erabat ezkorrak dira oraingoan.  Berria - Ekonomia   2006-04-29

ELGEk jasotako datuen arabera, 1978 eta 1994 bitartean, Europar Batasuneko biztanleria aktiboaren hazkundearen erdia bakarrik dagokio lanpostuen sorrerari; gainerakoak langabeziaren estatistikak puztu ditu, urtero 700.000 langabe inguru erantsiz urtero.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 180. orr.

Hemezortzi hilabeteko epean, industria-ekoizpenaren indizea bi heren jaitsi zen, eta langabezia biztanleria aktiboaren heren batera iritsi zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 189. orr.

Lehen ikusi dugunaren arabera, oso epe laburrean, EAEn biderkatu baino gehiago egin da unibertsitarioen proportzioa biztanleria aktiboan (%12'5etik %26'5era), eta horietako gehienek maila garaiko lana egin dute, askok beren enpresak sortuz.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 47. orr.

Izan ere, langabezia neurtzeko erabiltzen den ohiko adierazlean jasotzen denez, gogoz kontra lanik ez duen biztanleria aktiboaren portzentaje gisa definitzen baita langabezia-tasa, eta beraz, biztanleriaren bilakaerak eragin itzela du auzian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 112. orr.

15 boz aktibo

Esaterako, argi dago perpaus pasiboei boz aktiboko perpausak dagozkiela sistematikoki, ezaugarri erabat espezifikoak dituztenak, hala nola aditza iragankor akusatiboa izatea eta beste (43. or.).  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 17. orr.

16 direktorio aktibo (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Windows 2000ko ezaugarri berrien elementu nagusia Direktorio Aktiboa (Active Directory) izan zen; hau da, objektu arbitrarioen izenak objektu horiei buruzko edozein motatako informaziorekin lotzeko gai den direktorio-zerbitzu banatua. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema eragileak, Askoren artean, EHU, 2008

Direktorio aktiboak (ingelesez "Active Directory") administratzaileei enpresa mailako politikak ezartzea, ordenagailu askotan programak zabaltzea eta erakunde oso bati eguneraketak aplikatzea ahalbidetzen die. ETC-entziklopedia   Direktorio aktibo, Wikipedia

17 finantza-aktibo

Hori guztia dela eta, Nazioarteko Erregulazioen Bankuak kredituaren arriskua (mailegu-hartzaileak huts egitea) kapitalizatzeko arauak merkatuaren arriskura (finantza-aktiboen prezioen aldaketak) zabaltzea proposatu du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 187. orr.

Petrolio konpainien kontu liburuetan, erreserbek beste gainontzeko finantza aktiboek adina garrantzi dute.  Berria - Ekonomia   2004-08-26

Niri inoiz ez litzaidake gogoratuko saio sadomasokista bat finantza-aktiboei buruzko araudi berri baten mozorropean aurkeztea.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 38. orr.

18 galaxia aktibo (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi)

Galaxia aktiboa bere erdigunetik gertuko puntu txiki batetik erradiazio elektromagnetiko energia handia igortzen duen galaxia da. ETC-entziklopedia   Galaxia aktibo, Wikipedia

Nire tesiaren aurreko ideia zen galaxia mota batek bakarrik zituela zulo beltzak: galaxia aktiboekETC-prentsa   Berria, 2016-07-21

19 garraio aktibo (corpusean ez dago; ETCn 190 agerraldi)

Garraio aktiboa zelula mintzean gertatzen den garraio mota bat da, hainbat ioi eta substantziak kontzentrazio-gradientearen aurka mugitzen dituena. ETC-entziklopedia   Garraio aktibo, Wikipedia

Uabaina, sodioaren garraio aktiboa inhibitzen duen glukosido kardiakoa. ETC-literatura, saiakera   Azken patriarka, Najat El Hachmi (Jexuxmari Zalakain), Txalaparta, 2016

Bapo gosaldu ostean, hor arituko dira urdaileko proteinak jandako croissant hori are gehiago birrintzen, ondoren hesteetako zelulek difusio edo garraio aktibo deituriko prozesuen bidez xurgatu ahal izateko. ETC-prentsa   Berria, 2018-08-30

Zenbait xurgapen-mekanismo ditu, esate baterako: barreiadura sinplea eta erraztua, garraio aktiboa eta akoplatua, eta endozitosia. ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007

Epitelioan zeharreko sodio-garraio aktiboak osmosi-gradiente bat sortzen du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008

Sareari lotutako kostu garrantzitsu bakarrak instalazioen inbertsio- eta mantentze-kostuak dira, eta horietako bakarra ere ez dago praktikan garraio-aktiboen erabilera elektrikoarekin lotuta. ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa, Askoren artean, EHU, 2010

Adibide horietan zelularen oinaldeko tolesturen artean, garraio aktiborako energiaiturria diren mitokondriak metatzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia orokorra, Iker Badiola / Edurne Alonso, UEU, 2015

Zelula perineuralek beren mintz plasmatikoan substantzien garraio aktiborako beharrezkoak diren hartzaileak, entzimak eta proteina garraiatzaileak dituzte. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018

20 hiztegi aktibo (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Adibidez, gaztelania eta ingelesa ikasten hasi berriak ziren haur elebidunak (zortzi hilabetetik bi urte eta erdira bitartekoak) ikertu zituzten ikerlariek, eta korrelazio nabarmena ikusi zuten elkarrekintzan oinarritutako esposizio-mailaren eta haurrek hizkuntza bakoitzean zuten hiztegi aktiboaren tamainaren artean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntza eta hizkuntzalaritza: hastapenak, Askoren artean, EHU, 2010

Hau da, lehen haurtzaroan zehar, hiztegi pasiboak nabarmen gainditzen du hiztegi aktiboaETC-zientzia, zuzenbidea   Garapen biologikoa eta kognitiboa bizi-zikloan, Izarne Lizaso Elgarresta, UEU, 2014

21 ikaskuntza aktibo (corpusean ez dago; ETCn 26 agerraldi)

Ikaskuntza aktiboa ikasleak berak bere ikaskuntza-prozesua zuzendu eta aurrera eramatea bultzatzen duena da, ikasleari bilaketa eta ikerketa eskatzen dituzten ebazkizunak planteatuz. ETC-entziklopedia   Ikaskuntza aktibo, Wikipedia

Tresna interesgarria da, beraz, presentziazko irakaskuntzari laguntzeko eta ikasleen ikaskuntza aktiboa sustatzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 59 zbk., UEU, 2006 - urria-abendua

Ikaskuntza aktiboa bultzatzen da eta ikasleak du prozesuaren pisu guztia; irakaslea orientabide eta gida moduan dago. ETC-zientzia, zuzenbidea   Gorputz adierazpena Lehen HezkuntzanVizcarra MT, Askoren artean, EHU, 2014

Bizitza osoko prestakuntza eta ikaskuntza aktiboa, eskuragarria eta malgua sustatuko dituen eta campus birtualaren bidez zein informazio eta komunikazio teknologien bidez urrutiko ikaskuntza erraztuko duen graduondoko eskaintza bultzatzea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Graduondoko ikasketen plan estrategikoa, Askoren artean, EHU, 2014

Erronketan oinarritutako ikaskuntza aktibo kolaboratiboa oinarri, ETHAZI5 eredua zabaltzen hasten da, zeharkako gaitasunak gaitasun teknikoekin batera eraginkorki garatzea delarik helburua. ETC-zientzia, zuzenbidea   IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, Askoren artean, UEU, 2019

Irakaslearen azalpenak entzutean soilik oinarritzen den tradizio pasiboa baztertu eta ikasleek beraiek gauzak egitean ikastea, ikaskuntza aktiboa, alegia, da Cognitive Artsek proposatzen duen metodoaren funtsa. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-05-10

Helburua da ikaskuntza aktiboa bultzatzea, eta errespetua eta ezberdintasunarekiko tolerantzia eta sexistak ez diren balioak sustatzea. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2015-12-18

22 metodo aktibo (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi)

Bestetik, metodo aktibo delakoei lotuta egon daiteke, non problema ikaskuntzaren bitarteko gisa erabiltzen baita. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lehen Hezkuntzako matematikaren didaktika, Askoren artean, EHU, 2010

Metodo aktibo eta parte-hartzailea izango da. ETC-prentsa   Berria, 2006-02-22

Horiek guztiak pertsona heldu, haur, normal, karakterial, neurotiko edo psikotiko baten bizipena aztertzeko metodo aktiboak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Psikoanalisia eta zenbait psikoterapia, Mikel Plazaola (arg.), UEU, 2000

Maria Montessori eta Decroly (baita Claparede eta beste batzuk ere) metodo aktiboaren lehen bultzatzaileak izan ziren, haurraren ezagutzaren asimilazioaz, pentsamendu-teknikez eta soziabilizazioaz jabetu zirenak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan, Inaki Karrera, UEU, 2003

23 osagai aktibo

Kalamuaren osagai aktibo nagusia Tetrahidrocannabinola edo TCHa da.  Berria - Harian   2005-04-17

Hegazti gripearen giza kasuak tratatzeko erabiltzen den botikaren osagai aktiboa laborategian egiteko modua topatu dute Japonian.  Berria - Gaiak   2006-02-26

24 potentzia aktibo (corpusean ez dago; ETCn 221 agerraldi)

Alabaina, naturan ez dago egintzan bihur dezakeen potentzia aktibo batek erantzuten ez dion potentzia pasiborik; bestela, potentzia hura alferrik legoke. ETC-literatura, saiakera   Tomas Akinokoaren lan hautatuak I, Tomas Akinokoa (Julen Kalzada), Pentsamenduaren Klasikoak, 2004

Lehenengoari buruz, bada, esan behar da ezen potentzia aktibo ordenatuetan sarri gertatzen dela azken helburura eroatea gorengo potentziari egokitu ohi zaiola. ETC-literatura, saiakera   Tomas Akinokoaren lan hautatuak II, Tomas Akinokoa (Julen Kalzada), Pentsamenduaren Klasikoak, 2004

Nahia, adibidez, potentzia aktibo bat da. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 183/184 zbk., 2011 - martxoa-ekaina

Horren ondorioz, potentzia-faktorea izango dugu (hots, kontsumitutako potentzia aktiboaren eta itxurazko potentziaren arteko erlazioa), eta kontsumoek penalizazioak izango dituzte tarifetan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa, Askoren artean, EHU, 2010

Lan bihurtzen den potentzia erabilgarria potentzia aktiboa da; Kondentsadore eta solenoideetan metatzen den energia ez da erabilgarria, potentzia erreaktiboa da. ETC-entziklopedia   Energia elektriko, Wikipedia

25 printzipio aktibo sendagai baten osagietako gaia, hari ezaugarri sendagarriak ematen dizkiona.

Honela bada, guztira 65 printzipio aktibo ezberdinez egindako 2.070 sendagai dira.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Gehien jaitsi diren botiken artean simvastatina eta fluoxetina dutenak daude, eta printzipio aktibo hori duten sendagai ezagunenak Zocor eta Prozac dira, hurrenez hurren., Horixe dela kasik gure kabitu-ezinen ustezko sendagarrien printzipio aktibo bakarra.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abstentzio aktiboa (3); agente aktibo (3); aktibo bat (8); aktibo bihurtzen (3); aktibo eta (16); aktibo gisa (3); aktibo hori (7); aktibo horiek (3); aktibo izan (13); aktibo izan behar (6); aktibo izan nahi (3); aktibo izango (4); aktibo izango den (3); aktibo izateko (8); aktibo nagusia (3); aktibo pasibo (4); aktiboa da (14); aktiboa egin (3); aktiboa eta (19); aktiboa eta pasiboa (5); aktiboa izan (37); aktiboa izan behar (11); aktiboa izan da (3); aktiboa izan zen (3); aktiboa izango (4); aktiboa izatea (6); aktiboa izateko (8); aktiboak eta (6); aktiboak eta pasiboak (4); aktiboak izan (5); aktiboan parte (7); aktiboan parte hartzeko (3); aktiboaren inkestaren (4); aktiboaren inkestaren arabera (3); aurkako jarrera aktiboa (3); biztanle aktiboak (3); biztanle aktiboen (4); biztanleria aktiboa (3); biztanleria aktiboaren (15); biztanleria aktiboaren inkestaren (3); bortxakeriarik eza aktiboaren (5); enplegu politika aktiboak (3); enpleguaren politika aktiboak (3); era aktiboan (4); era aktiboan parte (3); eragile aktibo (10); eragile aktibo izan (5); eragile aktibo izateko (3); eragile aktiboa (18); eragile aktiboa izan (6); eragile aktiboa izango (3); eragile aktiboa izateko (4); eragile aktiboak (3); eta aktibo (10); eta aktiboa (4); eutanasia aktiboa (3); eza aktiboaren (5); hainbat aktibo (6); hartze aktibo (3); hartze aktiboa (12); hartze aktiboa izan (3); jarrera aktiboa (19); jarrera aktiboa eta (3); jarrera aktiboa izan (4); kide aktiboa (3); konpromiso aktiboa (5); laguntza aktiboa (3); militante aktibo (3); modu aktiboan (9); modu aktiboan parte (4); partaide aktiboa (3); parte aktibo (3); parte aktiboa (3); parte hartze aktibo (3); parte hartze aktiboa (11); politika aktibo (3); politika aktiboak (15); politiko aktiboak (3); populazio aktiboaren (5); printzipio aktibo (7); rol aktiboa (5); subjektu aktibo (9); subjektu aktiboa (3); zerbitzu aktiboan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus