Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akordeonista (orobat akordenixta g.er. eta akordenizta g.er.) iz akordeoi jotzailea, akordeoilaria.

Akordeonista gehiago baziren, Pepito Yantzi, Enrike Zelaia, Isidro Larrañaga, baina haien piezek bariazio gehiago edukitzen zituzten, ez ziren trikitirako modukoak.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 18. orr.

1942an sartu zen Olaeta taldean, akordeonista eta dantzari bezala, geroxago dantza-erakasle eta kantari Pariseko euskaldun ixtudiantek muntatu multxoan, azkenik, bakea etorriz geroz, Oldarraren buruzagi 8 urtez.  Herria   2003-02-06

Orai berriz partitzearekin nahi izan dugu musikaren aldetik arranjamendu zenbait ekarri, gomitatu ditugu bi gazte, akordeonista bat eta gitarra apala jotzen duen mutil gazte bat, horiek dira Laurent eta Cédric.  Herria   2003-11-27

Teodoro Etxeberri, gure akordeonista.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 208. orr.

Egun guziz gure karrikan alaitasuna emanen dute zenbait taldeek horiekin izanen ditugularik Pierre Lacabe, Sebastien Zamora eta Pantxika Lacarra gure herritar akordeonista gazteak.  Herria   2003-06-26

Gero Ave Maria deitzen diren akordeonista taldeak alaitu daute karrika.  Herria   2001-08-09

Eskoletako haurrak, Zirikolatzeko dantzari gazteak, akordeonistak, kantari gazteak, EMAK HOR eko musikariak, SPUC kirola batasunekoak.  Herria   2002-12-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gure akordeonista (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus