Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiri nagusietako komandanturreko ordezkariak hor zeuden, besta-garaietan Kanttu akordeoilari eta Pitxi txistulariek hornitzen zuten tauladaren gainean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.
Enrike Zelaia akordeoilariak kontzertua emango du gaur 21: 00etan Zarauzko Zinema frontoian, Akordeoiaren Nazioarteko Kongresuaren barruan. Berria - Kultura 2004-07-01
Gaur 48 kide dauzka koroak, denak gizonak, salbu emazte akordeoilari bat. Herria 2003-08-07
Lau neskato akordeoilarik egin digute ongi-etorria herri hortako arrabot estalian gure herriko doiñu eta aireekin. Herria 2003-03-17
Akordeoilari bat epaitzeko zer zen nahikoa eta zer ez ongi zekiela juradoak, erantzun zioten Bergaratik. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 36. orr.
Izan ere, "arlo guztietan aitzindari izan den euskal akordeoilarien belaunaldiari omenaldia" egingo diote. Berria - Kultura 2004-06-25
Une hunkigarriak oraino, Beñat Urdangarinentzat, Itsasu Esteben Bordako gure akordeoilari aitzindariarentzat, bere lehengusuak eta izeba bat aurkitu baititu. Herria 2005-06-30
Karia hortarat, ortzirale aratseko 8ak eterditan, izanen da Luhusoko salan kontzertu handi bat: Ezpela taldea, Magali Zubillaga, Kattalin Indaburu, Perruketak, Argitxu Garat, Evelyne Massonde eta Akordeoilari multxo bat. Herria 2004-12-02
Ortzirale aratsaldetik hasia baitzen besta ortzirale aratsean akordeonalarien besta berezia zen, euskaldun akordeonalari andana bat alderdi askotarik bildurik arizan dira gaitzeko trenpuan, jendea arras gustarazten zutela. Herria 2004-06-24