Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akabatu, akaba(tu), akabatzen (orobat akabau g.er. eta akaatu g.er. eta akatu g.er.) 1 da/du ad amaitu, bukatu.

-Akabatuko nintzela uste nian -esan zidan, dardara joan zitzaionean-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 169. orr.

Lana akabatu baino bizpahiru egun lehenagokoa izan zen ustekabekoa!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 629. orr.

Bide honetarik mundua laster akabatuko da.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 192. orr.

Baina ez, kontua ez da hor akabatzen: [...]. bere ukabila goratzen zuela, baita boza ere, akabatu zuen-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 148. orr.

Don Frantziskok goizetik emaiten zigun eskola, eta eskola haiek eguerdiko angelusarekin akabatzen zituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 38. orr.

Bai bukaera xelebrea Jacques Kohnena, poloniar Otelo batek akabatua.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 57. orr.

2 (adizlagun eta kidekoekin)

Irri-karkaraka akabatu genuen biok.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 111. orr.

3 du ad adkor hil. (pertsonak)

Erreketeek akabatu baitzuten hura, 36ko gerra zibilean, Donibanen sartu bezain laster.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 21. orr.

Maese Peppo, bigarren borreroa, Porta Castelon akabatu zuten labankadaz Cencitarren heriotzatik hilabetera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 42. orr.

Hori entzunik, aitak bertan behera utzi du semea akabatzeko asmoa.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 36. orr.

Aitaren aurka ibili zen denbora batean, hura boteretik nola botako, anaia bat akabatu zuen -agintea eskuratzeko estorbu egiten ziolako, itxuraz-, eta ama kartzelara bidali zuen Kristo aurreko 111. urtean agintera iristeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 158. orr.

Jonatanek jo eta bota egiten zituen filistearrak, eta, atzetik, ezkutariak akabatzen zituen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 14,13

Alemanek lurraldeko judu guztiak akabatzen dituzte, haurrak eta adinekoak barkatzeke.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 22. orr.

Honezkero, jakin beharko zenuke thrilleretan ez dela arrazoi handirik behar jendea akabatzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 11. orr.

Espainiar bandera harro altxatu, eta moroak akabatzera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 61. orr.

Gu hartan ari ginelarik, Klausek Dabiden izar handi bat margotu zuen betun marroiaz, eta, azpian, Juduak akabatu! idatzi zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 51. orr.

Neuk akabatuko dut telegrafista aliatuzale hori.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 86. orr.

-Beren ama ere akabatuko liketek lau sosen truke.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 314. orr.

-Zergatik akabatu zuten odol hotzean?  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 142. orr.

-Gizotso batek akaba ditzake adarbakoitzak? -galdetu zion Harryk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 227. orr.

Beren herriko ero batzuek ez dutela bakerik izango polizia, epaile eta politikari guztiak akabatu arte? ez nuen filmetan atso bat akabatu nahian agertu ohi diren asasino patetiko horiek bezalakoa izan nahi.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 67. orr.

-Ipurdian hortzak haziko zaizkidak -esan zidan- errege-erreginak eurak gudara doazela eta halako batean elkar akabatu dutela aditu orduko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 68. orr.

-Aldapa honek akabatu egingo nau.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 196. orr.

Eta ez dakin noiz eta zein bazterretan akabatuko duten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 87. orr.

Erasorik jasanez gero, ikasitakoaren arabera norberaren burua defendatu, eta aurrera; suertea izanez gero, erasotzailea akabatzea eta puntuak -eta, beraz, euroak- eskuratzea suposatzen zuen horrek.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 148. orr.

Gizonak banan-banan akabatzen ditu, tiro baten eta hurrengoaren artean behar beste denbora hartuz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 126. orr.

Alferrik otoiztu nituen akaba nintzaten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 118. orr.

Litekeena zen, bada, gauzak okertzea eta ni jipoitzea, edota zakur zehatu mixerable bat bezala jo-eta akabatzea.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 36. orr.

Egin dezakezuen hoberena da lehenbailehen akabatzea, gorpua erre, hondakinak komuneko zulotik behera bota, eta kateari eman.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 183. orr.

Nire haserrea piztuko da haien aurka, eta denak akabatuko ditut.-Non da etsaia mailuka akabatzen duen Mailu hori?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 189. orr.

Zakur errabiatua bailitzan, akabatua.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 79. orr.

-Baioneta-ukaldika akabatu genituen denak -esan zuen gizonak irribarrez.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Handik segundo batzuetara, ziplo akabatzen dute animalia aire-pistolaz garunean sartzen zaion iltze batez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.

Basamortura bazterturik, sarritan errudunei albo egin eta errugabeak bidegabeki akabatzen dituen gezi hori astinduz sumintzeko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 157. orr.

-Eusten ez badidazue, akatu egingo dut!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 120. orr.

4 (animaliak)

Lehoiak eta hartzak akabatu ditu zure morroi honek; Krimena ote da ausiki hiltzaileko narrastia akabatzea?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 50. orr.

Ezin du katua basamortuan utzi, koioteak akabatuko du bestela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 104. orr.

-Hartz bat akabatuko dut! zeren erran baitzuten ezen zezen haietarik bat edo bertze ikusleen esku utzi eta beraiek sastatu eta akabatu beharko zutela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 159. orr.

Sukaldeko burdina eskuan hartu, eta kolpe batez akabatu zuen katua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 166. orr.

Saguak akabatzeko pozoia bota zuen jaki-gordailuko harraskaren azpian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.

Arratoiak akabatzeko neurri latzak hartu behar direla.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 23. orr.

Goiztar ibiltzeak zuen kalte hemen: agudo akabatuko zuten armiarma.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.

Akabatu egingo haut.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 269. orr.

Honetan, akabatu egin zuten laugarren piztitzarra; haren gorpua txikitu eta sutara bota zuten.  Elizen arteko biblia   Dn 7,11

Europar eta amerikar askori zakur okela jateko zakur akabatzea ankerkeria iruditzen zaio.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 39. orr.

Orain oinaztua nola sortzen da eta halako bultaz, ezen zartako batean dorreak arraila baititzake, etxeak eraits, habeak eta zutabeak erauz, heroien monumentuak loka eta uzkail, gizakiak hil, aziendak aldran akaba?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 407. orr.

Izan dira, noski, beste hainbat hilketa: epaileak garbitzen jo eta ke dabilen hiltzaileak beste bat akabatu du, adibidez.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 64. orr.

Animaliari bizia kendu beharra dagoenean, gizakiak akabatu egiten du animalia hura.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 110. orr.

Baztertuak genituen ordurako hainbat tona esmalte beltz, zeinak, saiaturiko zuzenketa guztien despit, eman ondoren likatsu irauten baitzuen eperik gabe, euli-akabatzeko paper goibel baten gisa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.

5 irud

Esan liteke kasik, olagarro bat edo oroitzapen andana bat akabatzea baino askoz errazagoa dela gizon bat akabatzea, Isabelle.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

Orain, Basauriko presondegitik pasa ondoren, ez zaio, ez, orduko harrotasunaren arrastorik sumatzen, akabatuta dago gizona.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 15. orr.

Nekeak akabatzen nengoen, eta nahiz eta jakin hura izango zela nire ohean lo egingo nuen azkeneko eguna, berehalaxe loak hartu nuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 33. orr.

Ikusleek hezlea odola zeriola ikusi zuten, eta beldurrak akabatzen altxatu ziren, ihes egiteko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.

Donostian, liberalak beldurrak akabatzen; gu indarrean noiz sartuko zain.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 109. orr.

Bestaldetik, jendeak barrez eta begiak zabal-zabalik begiratzen zion, bera, goseak akabatzen eta ahulduta, lasto gainean zetzan bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 26. orr.

Tira, ni goseak akabatzen nago.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 191. orr.

-Harry gosez akabatzen ari ziren, ama! -esan zion Georgek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 35. orr.

Ellen hotzak akabatuta zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 171. orr.

-Aurpegia zikindu duzu, akabatuko zaitut -esan zion Patriciak oharkabean ia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 56. orr.

Eskua gora eta behera zerabilkion aluan, eta neskak oihu egin zuen, kiribilo bat eginda: "Akabatu egingo nauzu!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 129. orr.

Akabatu egingo nauzu!".  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.

Eskua gora eta behera zerabilkion aluan, eta neskak oihu egin zuen, kiribilo bat eginda: "Akabatu egingo nauzu!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 129. orr.

Akabatu egingo nauzu!".  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.

Basamortura bazterturik, sarritan errudunei albo egin eta errugabeak bidegabeki akabatzen dituen gezi hori astinduz sumintzeko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 157. orr.

-Baioneta-ukaldika akabatu genituen denak -esan zuen gizonak irribarrez.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Handik segundo batzuetara, ziplo akabatzen dute animalia aire-pistolaz garunean sartzen zaion iltze batez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.

6 arkakusoak akabatu

Bordelen, ene leihoak horma handi batera ematen zuen; Baionan, zuhaitzak zeuzkan karrika batera; Donostian, arkakusoak akabatzen zituen atso batengana.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 119. orr.

7 goseak akabatzen egon

Gainera, gehitu zuen, Lucy hain zen jatun handia, ezen ordurako, ziur asko, goseak akabatzen egongo baitzen nolanahi ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 164. orr.

Goseak akabatzen egon behar duzu, gajoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 307. orr.

8 gosez akabatzen egon

"Gosez akabatzen egongo zara", esan zuen Tomek azkenean, eta, orduan, atea guztiz ireki eta gelatzat zuen hilkutxa hits hartara sartzen utzi zion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 154. orr.

9 hotzak akabatzen egon

Denaz gain hotzak akabatzen nagon.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 172. orr.

Hotzak akabatzen nago, eta katakume bat bezain ahul.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 176. orr.

Xirri hotzak akabatzen zegoen, eta Belarri eta Agirrerekin joan zen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 244. orr.

Hotzak akabatzen nengoen banku batean, han nonbait bildutako egunkariak irakurtzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

akabatu arte (10); akabatu baino (7); akabatu baino lehen (5); akabatu behar (17); akabatu beharrean (4); akabatu berria (4); akabatu bezain (4); akabatu da (4); akabatu ditu (4); akabatu dituzte (6); akabatu du (6); akabatu egin (34); akabatu egin behar (8); akabatu egin zuten (6); akabatu egingo (38); akabatu egingo haut (7); akabatu egiten (13); akabatu eta (21); akabatu ez (6); akabatu gabe (5); akabatu izan (5); akabatu nahi (22); akabatu nahi izan (4); akabatu nuen (10); akabatu ondoren (7); akabatu orduko (4); akabatu zela (4); akabatu zituen (9); akabatu zituztela (5); akabatu zituzten (9); akabatu zuela (6); akabatu zuen (43); akabatu zuenean (4); akabatu zuten (32); akabatuko diat (4); akabatuko dut (4); akabatuko zaitut (5); akabatuko zuela (4); akabatzen ari (7); akabatzen diren (4); akabatzen dituzte (4); akabatzen duen (4); akabatzen dute (4); akabatzen eta (4); akabatzen nago (12); akabatzen nengoen (5); akabatzen zituen (5); akabatzen zuen (5); arratoiak akabatzeko (6); arre emea akabatu (4); bat akabatu (20); bat akabatzeko (6); bat akabatzen (4); batean akabatu (4); batek akabatu (6); beldurrak akabatzen (19); beldurrez akabatzen (5); berean akabatu (4); bertan akabatu (13); bertan akabatuko (12); bertan akabatzeko (4); denak akabatu (5); emea akabatu (4); ere akabatu (6); eskola akabatu (5); eta akabatu (30); eta akabatu egin (5); eta akabatu egingo (4); eta akabatzeko (4); eta akabatzen (4); eta bertan akabatu (6); eta hala akabatu (4); gehiago akabatu (4); gizon bat akabatu (4); goseak akabatuko (4); goseak akabatzen (21); goseak akabatzen nago (7); gosez akabatzen (4); guztiak akabatu (4); hala akabatu (5); hantxe akabatu (5); hartan akabatu (5); hegazti akabatu (7); hegaztiak akabatzeko (5); hotzak akabatzen (9); hotzez akabatzen (4); ia akabatu (4); nola akabatu (8); tiroz akabatu (7); tiroz akabatu zuten (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus