Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aiuma eta aieneak entzuten diren gelako atea bultzatu, eta hantxe ikusten ditu ohe gainean etzanda, Xabi eta Ritxi, Txetxu erdian dutela, denak erdi biluzik, besarkada eta laztanetan bihurriturik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 194. orr.
Beharbada eszenografiarik gabeko heriotzak, aiuma eta tiro hotsik gabekoak, aztertzen hasi beharko zenukete zuek ere -bota nion. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 45. orr.
Pixka batera, errukia erakusten zuen aiuma negartia atera zuen, herrenka urruntzen ari zen txakurrari hanka bendatuta ikusi zionean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 151. orr.
San Jose inguruan jaio diren arkume jostarinak pendizean behera piririkan ikustea zerbait berria da arditzar geldien ondoan; haien ipursalto eroak eta aiuma ikarazkoak mugimendu berriak dira naturaren baitan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 147. orr.
Tiro bat nahikoa izan zen, azken aiuma ateratzeko denborarik ere eman gabe. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 134. orr.
Batzuetan mingain puntarekin han-hemenka kilimak egiten nizkion iratzar zedin baina alferrik izaten zen, kexu edo plazer aiuma txikiren batzuk egin eta lo jarraitzen zuen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 94. orr.
Kalean lo egitea bezala zen, eta aiumak, negarrak eta oihuak entzuten ziren nonahi, eta ni kalerantz begira nengoen, eta ezin nuen sinetsi paretarik ez egotea. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 34. orr.
Zerbait entzun ustean, geldi geratu zen Freddy Green, eta, ia une berean, txakurraren aiumak entzun zituen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 132. orr.