Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitzinsolas iz hitzaurrea.

La Nouvelle Héloïse-ko aitzinsolasa.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 26. orr.

AITZINSOLASA: NOLAKOA ZEN URBIAKO HERRIA XIX. MENDEAREN ATZENEKO HERENEAN.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 3. orr.

Berak egin du liburuaren aitzinsolasa, eta aukeratu ditu agertu diren artikuluak.  Berria - Kultura   2004-02-13

Hemen jarri dugun kapitulu hau hurrengoaren aitzinsolasa besterik ez da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 83. orr.

Carolus Hourcade-ren litografia-erakusketaren katalogorako aitzinsolas bat (Nîmes, 1914).  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 35. orr.

Nola gure Konfesoreen Eskuliburu guzian mintzo garen arimaz eta haren ekintza onez edo gaiztoez, haiek baitute hura salbatu edo kondenatu behar sekulakotz, lehen aitzinsolas honetan erraten eta frogatzen dut, hartaz hobeki baliatzeko, irakurleari dagokion zerbait xehetasun emanez.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 71. orr.

Konturatu al zarete aitzinsolas honek lau atal dituela (lau letrako izenburu banarekin), atal bakoitzak lau paragrafo, paragrafo bakoitzak lau esaldi?  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 14. orr.

Laclosek berak aitzinsolasean garbi adierazten du estiloari ematen dion garrantzia: gutunen estilo akatsak aipatzen ditu gaitzesgarriro, baina gutunon estilo aniztasunari merezimendu irizten dio.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 20. orr.

Bosgarren aitzinsolasean erraten da eta frogatzen bertutearen mugimendua edo sentsu gurarien ahalmena dela arimaren irrika edo pasioa, arima bultzatzen duena, berak asmatu ongiaren edo gaitzaren aldera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 86. orr.

Euskal Herriko hamasei lagunen aurka frankismoak egin zuen epaiketa handiaz liburua kaleratu zuen Gisele Halimi abokatuak, Jean Paul Sartreren aitzinsolasarekin.  Berria - Harian   2005-06-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitzinsolas honetan (4); aitzinsolasak erraten du (4); aitzinsolasean erran (4); aitzinsolasean erran bezala (3); aitzinsolasean erraten (4); aitzinsolasean erraten da (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus