Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitzinlari (orobat aintzinlari) iz errugbian, aurrelaria.

Aitzinlaria zaren aldetik, zertan datza ingelesen eta zuen arteko alde nagusia jokoan?.  Berria - Kirola   2004-10-29

8-32 (41 min): Manentek entsegua, aitzinlarien jokaldian.  Berria - Kirola   2004-06-13

Aitzinlarien joko gogorrean nagusitzen hasi ziren lapurtarrak, eta, hain justu, aitzinlariek hasitako jokaldian egin zuen Martin-Aranburuk lehen entsegua.  Berria - Kirola   2006-01-22

"Zehaztasun handiagoz jardun genuen Tolosaren kontra eta arreta galdu gabe", aipatu du Paco aitzinlarien entrenatzaileak.  Berria - Kirola   2004-01-10

Lan saio horren amaieran lehen aldiz bildu zineten aitzinlariok, biribilean elkar uztartuta solas egiteko.  Berria - Kirola   2006-03-04

Hiadlosky atezainaren inguruan ari zen jokatzen Hormadi, garaipena lortzeko presioa eginez, eta halako batean, Aubrik pasea egin zion Courallyri, eta aintzinlariak bizkarra emanda jaurti zuen, gol polita sartuz.  Berria - Kirola   2004-02-11

Xapelketan Titin errege aintzinlarietan, bai Retegi bai Olaizolaren kontra.  Herria   2001-02-15

Uztartze irekiak uztartze-laxo bihurtzea gustuko dute aitzinlariek, eta zigor kolpeak eragiten dituzte.  Berria - Kirola   2004-04-09

Ondorioz, aitzinlariek eta gibelekoek bina entsegu egin zituzten.  Berria - Kirola   2004-01-04

Eskasa irabazi, uztartze-laxoa osatu aitzinlariek, eta entsegu marraren gainean Yachvilik baloia pausatu zuen.  Berria - Kirola   2004-09-05

Miarriztarrak 22 metroko lerrotik hasi ziren erasoan, aitzinlariek metro ugari irabazi eta azken pasea Betsenek jaso zuen eskuinean korrikaldia burutzeko.  Berria - Kirola   2004-02-01

Ez zen norgehiagoka ikusgarria gertatu, baina orrokatua; batez ere, aitzinlarien uztartzeetan.  Berria - Kirola   2004-04-18

Dublinen gehiago izan ziren aitzinlari irlandarrak, baina zalearen aupadarekin, borrokarako gogoz ariko dira, zelaiaren egoerara egokituta.  Berria - Kirola   2004-01-31

"Amiensek aitzinlari onak ditu, horregatik, defentsan sendo eta kontraerasoan eraginkor jokatu behar diegu", aipatu du Lutaud entrenatzaileak.  Berria - Kirola   2004-01-17

UNANUE aintzinlari trebe eta indartsuak ereman du partida bere alde, Ruiz gazte zaintsuaren laguntzarekin.  Herria   2001-02-15

Aintzinlari zintzoa da Antzuolarra eta Etxaniz ez da engana errexa aintzinean.  Herria   2001-05-31

Baloiak irabazten eraginkor aritu ziren lapurtarrak eta berriro aitzina egiten duen aitzinlari multzoa duela erakutsi zuen.  Berria - Kirola   2004-01-03

Izan ere, Grenoblek aitzinlari apartak ditu: Podlaha, Bachelet, Meunier, Hamalainen...  Berria - Kirola   2004-11-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitzinlariek lan (3); miarritzeko aitzinlariek (4); miarritzeko aitzinlarien (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus