Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitzinarazi, aitzinaraz(i), aitzinarazten (orobat aintzinarazi; eta ainzinarazi g.er.) 1 du ad aurrerarazi.

Siriako inperioak lehorretiko merkataritza hainbeste hedatzen zuen bitartean, Egiptok ez zuen asko aitzinarazi itsas merkataritza.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 54. orr.

Bestela, berriz, ozeano gehiengotarrean ez badu bere nortasun eta euskalduntasuna galdu eta urtu nahi, bere legearen arabera nahi izaten badu kultura (beti unibertsala noski!) bereganatu eta aitzinarazi, materialki marjinazioko lagunarte kultural txiroagoan kausituko da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 215. orr.

Bi bilkura egin dira zonbait aste barne afera horren aintzinarazteko.  Herria   2005-01-06

Nahimena ez da aski, dirua behar da ere holako lan baten aintzinarazteko.  Herria   2005-09-08

Bagoietatik salbaiki jautsarazi zituzten, besotik harturik lurrera botaz, azote eta makil ukaldika aitzinaraziz, ihizi arriskutsuak balira bezala.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 96. orr.

Denen zerbitzatzea orokorki eta HAZPARNE aitzinaraztea da gure helburua.  Herria   2001-03-08

Yachvilik berak aitzinarazi zuen lehen aldiz Miarritze, zigor kolpea gauzatuta.  Berria - Kirola   2004-01-11

Lan hori aitzinarazteko, Aholku Batzorde bat eraiki da, hiru sailtako jendez osaturik.  Herria   2005-03-03

Une batez, bere aho itxiaren indarraz aitzinarazten duela ontzidi osoa iruditu zaio: matrailezurra apur bat ezkerretara mugituz gero, hiru ontziak ere zentzu berean mugituko direla itsasoan.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 9. orr.

Elgarrekin eritasuna gibelarazi, bizia aintzinarazi.  Herria   2002-12-05

Horien emaitzari esker baita pilota biziarazten eta aintzinarazten.  Herria   2004-05-13

Ezen errepublikaren orga aitzinarazten zuten jende horiek guztiek, premia-premian, geriza eta aterpe izanen zuten prest, legoa batera, iruinsemearen ardurapeko murruen atzean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 66. orr.

Edo zure karro astuna lauhazka erraldoian aitzinarazten duen zaldi-bikotea?.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 132. orr.

Sariarena alderantziz ere irakurtzen ahal zen bistan dena: astoa aitzinarazten zuen zaldalea izan zitekeen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 10. orr.

Condillac, Diderot, etab.ekin ados egon behar ote dugu, beste hizkuntza guztien aldean perfektuena frantsesari deritzotenean, arrazoimenaren eta progresoaren hizkuntza, zientzia eta libertateak munduan aitzinarazten dituena, etab., [...]?.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 132. orr.

2

Orduan Arrazoimenak, maiuskulaz idatziak, oraingo erlatibismo mengelak gabe, garbi eta sendo zekien zer dagoen ongi eta zer gaizki (berak oinarritzen baitzuen!), zer den Egia -letra handikoa- eta zer Zuzena (bere produktuak zituen!), nola aitzinarazten den historia (bere eskuetan zeuzkan progresoaren uhalak!), nola fabrikatzen den Zuzenbideko Estatuan Askatasuna, Berdintasuna eta Anaitasuna.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 36. orr.

2 (corpusean aintzinarazi soilik) bultzatu, aurrera eginarazi.

Eskola publikoko euskal erakasleak Ikas-ekin eskuz-esku ari direlarik, harrigarri da nola Ikas-Bi-ko buruzagiak bertze bide batetik badoazin, "sasi-proiektu" bat aintzinaraziz, Ikas-en kalteetan.  Herria   2001-11-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus