Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitzinamendu 1 iz aurrerapena, aurrerabidea. ik progreso.

Diputatu batzuek salatu zuten patois deitu basa hizkuntzek eragozten zutela aitzinamendua eta fagoratzen "fanatismoa".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 65. orr.

Horixe defendatzen ari gara: askatasuna, demokrazia, zibilizazioa eta aitzinamendua.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 70. orr.

Heiek ez dute beren herria maite, heiek beren moltsa zuten maite eta heiek beren orgulua eta beren aitzinamendua zuten maite.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 135. orr.

Hizkuntzalaritzak mende honetan egin dituen aitzinamenduen ondotik, eta haien ondorioz, beste zientzia batzuk ere baliatu dira haren emaitzez.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 176. orr.

Ternezia apur batez hurbildu nintzen teknikaren aitzinamenduak hain bidegabeki zokoratutako tramankulura  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.

Joseph Louis Lagrange (1749-1827), matematikari frantsesa, mekanika teorikoan eta analitikoan aitzinamendu handiak ekarri zituena.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.

Aitzinamendu ohargarriak egin dira iragan mende erdian, hala nola, Nazio Batuen Erakundeak onartu dituelarik 1966ko bi Hitzarmenak, edo aurten 2003ko uztailean lanean hasiko delarik Nazioarteko Gorte Penala.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 144. orr.

Gure hiriak egin du aitzinamendu azken hogei urteetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

Mendeak eta mendeak gerlan ari izanik ere, sekulako aitzinamenduak gerla tekniketan eskuraturik ere, gizona ez zen sekulan hein horretako itsuskeriaraino heldu izan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 110. orr.

2 aurrerakina.

Hemen behean ere Jainkoak askatzen ditu atsekabe guztitik, eta betierean izango duten gozamenaren aitzinamendu bat hartzen dute.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitzinamendu bat (7); aitzinamendu handia (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus