Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Guk aitzakia gutxiago ibiltzen genian: ti-ta, gero eliza pasa eta segidan dozena bat ume! " Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 112. orr.
Sarritan aipatu izan dizut planen bat edo beste iganderako, eta zuk beti bilatu izan duzu aitzakiaren bat. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 220. orr.
Aitzakia bat bestearen atzetik topatzen zuen ni zirikatzeko eta gero zigortzeko. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 118. orr.
Ez dakit aitzakia hutsa ez ote den; ez dakit benetan zenbateko ahaleginak egin dituen Ismetek nire bisa lortzeko. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 74. orr.
Ez dugu inongo aitzakiarik. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 65. orr.
Bitarteko bat da objektua, aitzakia bat, segurtasuna ematen du, segurantza, konfiantza. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 90. orr.
Ardo zaharrak aitzakiarik behar ez duen bezala. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 29. orr.
Ingelesaren erasoari aurre egitea zen aitzakia, baina isiltzen zen arren, Estatu frantseseko gainerako hizkuntzen lehiari ere jarri nahi zitzaion oztopoa eta muga. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 14. orr.
Ama, alabak bere kabuz ez ziola esango etsita, joan da behin mutilaren baserrira - mandaturen bat aitzakia zuela edo - eta harrapatu du mutila bakar antza eta hasi zaio alabaren alabantzatan: J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 73. orr.
Aita amarekin gogaituta egongo zen, eta nirekin ere bai, eta alde egiteko aitzakiaren bat beharko zuen igual. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 15. orr.
Eta Peñagarikanok berriz, jakin du aitzakiak aski topatzen arrazoiketa horren pisuari eusteko. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 129. orr.
Aitzakia bat behar huen beraz mendekatzeko. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 112. orr.
Egurrezko mendi errusiarrera igotzeko, esate baterako, ilara luzeegia zegoen, artean bero handia egiten zuen (beti behar da aitzakiaren bat), eta Rubenek eta biok txalupetara jo dugu. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 102. orr.
Zer gertatuko litzateke azala bukatutakoan, aitzakiarik ezean? Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 52. orr.
Egutxi agureak itxuraz haren eskua ukitzeko aitzakia bila galdetu zuen, ahurren artean hartu zion eskua, eta arinki astindu zuen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 29. orr.
Gauez ehun aldiz, edozein aitzakia hartuta, kalera jaisten nintzen zein gelatan zeneukan argia piztuta ikusteko, hartara zure ikusezinezko presentzia ziurtasun handiagoz sentitzeko. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 20. orr.
Jimmy bezala... berak aitzakia hori ere ez zaukak... porrotetik porrotera, hasieratik deskalabrua. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 517. orr.
Aitzakia bezala: "Ez dugu sekula behartu, berak aukeratu du bere bidea". Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 56. orr.
Badakizu aitzakia bila dabilzkizula - Luisak ohetik, dena entzun ondoren. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 117. orr.
Aitzakia ona da, pentsatu dut, filologiakeriak ahazteko. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 40. orr.
Honela heldu zen Askatzaileen Kopako finala, non huts egindako penaltia izan baitzen aitzakia perfektua. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 135. orr.
Aitzakia hutsal baten laguntzaz dantza klaseak egun pare batez ahantzi eta, goizean goiz, Baionarako TGV-a hartu dut Montparnassen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 167. orr.
Eta aldaketa horiek, batzuetan, badirudi aitzakia nagusia direla munduko herritargoari baldintzak ezartzen dizkioten botere esferentzat, naturarekin eta pertsonekin aseezin eta errukigabe ageri den merkatu global bat asetzeko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 77. orr.
Zekor betizuaren kontu hori aitzakia hutsa izan da. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 82. orr.
Nik, erretzen ez dudanez, ez dut hitzik egiten, nehoiz ez dut izaten solas baten aitzakia ematen duen hori, puru baten azkena. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 104. orr.
Basamortu jendetsu hartan ibili ondoren, egonean eta jolasean, bere etsipenaren aitzakia bila, lagunen bila ibili ondoren nahiz eta lagunak ukatu, minutu erdi beldurgarri eta trakets batean aurkitu eta galdu zuen benetako zoriona, gizonezkoen komunen eta lorezko erlojuaren ondoan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 210. orr.
Haren aitzakiaz salatu eta gainera oldartuko zaizkigu; gu esklabo egin eta astoak beretzat hartuko dituzte. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 122. orr.
Bestetan, ez da egokitasun ezaren kausa ikusten; hainbat bitxikerik etimologiaren aitzakia ere ez dute. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 56. orr.
Saio askoren ondoren, bere etxean asteburu bat egiteko konbentzitu ninduen bezero batek, eta ikastaro baten aitzakia erabili nuen Honoréren aurrean, deus esan ez zezan. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 18. orr.
Sinkroniaren aitzakian, lan diakronikoetatik jakina zenari ez zaio ahal adina etekinik atera. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 140. orr.
Eta ez zegoen eguraldiaren aitzakiarik: arratsaldea ederra zen. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 106. orr.
Eskolan egon behar zuen baina, elurraren aitzakiarekin... Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 136. orr.
Eta orduan, ai ene, txoratzeko moduko pentsamendu-zurrunbiloak etortzen zitzaizkidan: ama, turkiarrarekin moztu eta gero, ni lana bilatzera eramateko aitzakiatan beste zerbait nahiko ote zukeen nigandik. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 121. orr.
Pentsatzen jarriz gero, ikaragarria dun: gaur egun herrialde boteretsuenak egundoko sarraskiak egiten ditizten Afganistanen edo Somalian bakea jartzeko aitzakiarekin eta gero gu gaitun gainera terroristak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 127. orr.
Inor mintzo ez den bitartean horrela jarraitzeko aitzakia duelakoan dago. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 83. orr.
Egoera hartan mendi lerroa zeharkatzen hasteko arrazoi handiak behar ziren, duda-mudarako edo geroratzeko aitzakiarik ematen ez duten horietakoak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.
Eta egun batzuen buruan zainduz gero, ez duela Gaiarrek bezala abesteko aitzakiarik izango. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 43. orr.
Ur-tupina desagertu delako aitzakiaz, axolagabean baldekada bat ur botatzen duzu sutara, eta, egoskor, zure aldrebeskeria aitortu beharrean, besteei egozten diezu errua, baita neuri ere. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 62. orr.
Paraje basotsua da, mendi artekoa, baina errepide inguruan ehunka langilek eta makinak dihardute birjintasun hori hondatzen, urtegi eskerga egiteko aitzakiaz. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 35. orr.
Nire senarrak erraten duen bezala iganderoko mezarik ez bagenu guk ez genuke geure burua garbitzeko aitzakiarik izanen. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 59. orr.
Hori izan zen mendebaldeko lurraldeetan beren buruak ezkertiartzat zutenek liburua erdeinatzeko aitzakia. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 74. orr.
-2ren erroaren irrazionaltasuna frogatzea erraza zelako aitzakian, isilpean gorde zigun demostrazioa Ruche jaunak, bart arratsean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 138. orr.
Mezetarako aitzakiarekin azaltzen ziren igandero, soinua jotzera aitarekin. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 17. orr.
Elkarrekin afaldutakoan, lapurren buruzagia mandoak ikusteko aitzakiarekin irten zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 107. orr.
Azterketa erraz gaindituko duela, eta udara horretan oporretara joan ahal izango dela, koadrilakoekin, Santio bidea bizikletaz egitera, amak ez duela baimena ukatzeko aitzakiarik izango, ez dituela arratsaldeak liburuen aurrean pasatuko etxean entzerraturik. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 34. orr.
Kolpatua adore-emaile, mintzakideak kontsolatzen entzuten nion neure buruari; neure bihurtzen nuen haien tristura, egoera goxatzen saiatuz, kontsolamendurako aitzakiak bilatuz. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 28. orr.
Castets-en gero, gasolina hartzeko aitzakian. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 76. orr.
Komunera joateko aitzakian, ziegatik irten eta hitz batzuk egin ditut grisekin. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 67. orr.
Protesi horrekin agertzen zaizkigu hitz bikoitz asko: aiko-maiko, aitzaki-maitzaki, akuilu-makuilu, angula-mangula, arteka-marteka, autu-mautu, auzi-mauzi, ele-mele, erdi-merdi, erran-merran, ika-mika, inguru-minguru, intziri-mintziri, iritzi-miritzi, irri eta mirri, isil-misil, itsu-mitsuka, itzuli-mitzuli, [...]. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 32. orr.
Ronald Reagan-en Gobernua aitzaki-maitzaki ibili zen orduan. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 32. orr.
Salhaketaren irudiko, Langraizko espetxeko segurtasun arduraduna izandako Mariano Merino "aitzaki-maitzaki» dabil epailearen aurreko deklarazioetan. Berria - Harian 2005-09-16
Batean, zenbait paperen aitzaki-maitzakian Townsvillera joatekoa zen goiz berean, Concettina, alaba gazteena gaixotu eta bertan behera utzi behar izan zituen Angelak lagunarenganako asmo guztiak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 193. orr.
Ez hasi aitzaki-maitzaki bila, ezjakintasuna dela, aurreiritziak direla, gaitasun-eza..., ez dago aitzakiarik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 61. orr.
Horrela, espirituzko lozorro eta epelkerian jausiko zarete, eta aitzaki-maitzakiak atereaz esango duzue: "Ezin dezakegu hasierako ausardi hura izan; hauek beste garai batzuk dira". Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 933. orr.
Unda I.ari pala apurtu zitzaion lanerdietan, baina ez da aitzakia egin zuen partida kaskarra egiteko. Berria - Kirola 2004-04-30
Polizia bat haserretu, zinemara eramango zuela aitzakia egin eta zubitik behera ibaira bota zuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 204. orr.
Orain ez dago zurezko aterik inon, hezetasunaren aitzakia eginda aluminiozkoak eta PVCko leiho-ateak ezarri dituzte etxe guztietan, min ematen dute begian hare-harriaren gaineko modernia merkeok. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 8. orr.
Gure semea ez genuen bataiatu; ez Aloña ez ni ez ginen sinestunak, eta geure uste eta iritziekin zintzo eta konsekuente jokatzen saiatzen ginen, ez guraso zahar fededunen aitzakia egiten duten hainbeste bikote hipokritaren moduan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 105. orr.
Dantzatokietan, dantzari oso txarra zela aitzakia eginez, Onintze inbitatzen zuen dantzara. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 132. orr.
Ez, ez nago neure onenean, baina hori ez da aitzakia egin dudana egiteko. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 92. orr.
Kolonbon herenegun gertatutako atentatuak Sri Lankako gobernuko sektore gogorrenei aitzakia ematen diete orain arte bultzatutako bake prozesua krikikatzeko. Berria - Mundua 2004-07-09
Alderdi politiko batek, helburua delarik bizi politikoa arautzea, zer aitzakia ematen ahal luke, holako prozesu bati bizkar emateko?. Berria - Euskal Herria 2006-04-01
Hasieratik nabarmendu dute Herri Batasuna izan zela bere garaian urtegiaren kontra nabarmendu zen alderdia, eta horrek, urtegiaren aldeko kanpaina ETAren kontrako kanpainatzat aurkezteko aitzakia eman die. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 149. orr.
Bulego pribatua beteta zegoela aitzakia emanez, Miepek gora eraman zuen Dussel jauna; apalategi birakaria zabaldu, eta begietan harridura zuela gure Atzeko Etxean sartu zen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 76. orr.
Arauak dira, azken finean, eta jolaserako aitzakia eman ahal digute edo, helburuak aldatuta, sormena bideratzeko mekanismoa darabilte. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 90. orr.
Oroimenaren kapritxoak ostera nire aurrean jarri zuenean, burutazio hark ipuin bat idazteko aitzakia ematen zidala pentsatu nuen, liburuari falta zitzaion umore ukitua haren inguruan antola nezakeela. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 146. orr.
Baina gauza honek badu bere akatsa, hauxe: borroka honen kondaira idatzi zuenak, une honetan bertan moztu eta zintzilik utzi zuela, aitzakia emanez, alegia, ez zuela ezer aurkitu paperetan Don Kijoteren ekintza hauetaz, berak idatzirik uzten dituan horietaz beste. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 41. orr.
Agustin ere ezin zuten harrapatu, hau ezkutatu ez eta presoak hainbat bider libratu zituen arren, eta borroka horretan jardun zuten harik eta euri zaparradak jokoa uzteko aitzakia eman zien arte. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 74. orr.
Eta, era berean, globalizazioaren mitoak indartu egiten du ideologia neoliberala, gizarte politika bazter uzteko aitzakia ematen baitio, lehiakortasunaren izenean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 217. orr.
Gero, logelak txukuntzeko aitzakia emanik, sukaldetik irten, eta eskaileretan gora alde egin zuen, eskailera-maila bakoitza kementsu oinkaturik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 195. orr.
Baina hori baino gehiago ere bada: mundu osoan bizi dugunaren isla ikus dezakegu, alegia, etsaiaren kontrako gorroto eta beldurraren paranoia, eta hori aitzakia hartuta edozer gauza egiteko legitimitatea. Berria - Kultura 2006-02-15
Hori aitzakia hartuta aurtengo binakako erremonte txapeldunei, Patxi Zeberio elduaindarrari eta Joseba Auzmendi segurarrari omenaldia egingo zaie. Berria - Kirola 2004-05-15
Mila hildako baino gehiago eraginez, gehienak haurrak, emakumeak eta zaharrak, eta ezin konta ahalako kalte materialak sortuz, herria gerrilla maoistaren eskuetan zegoela aitzakia harturik. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 21. orr.
Parranda itzela, bidaia aitzakia hartuta, lagunok egindakoa, baina Idoia azaldu ez. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 56. orr.
Hasiera batean, hamalau bikotek hitz emana zuten lehiaketarako, baina lana aitzakia hartuta, lau bakarrik bildu ziren Trinidadekora. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 68. orr.
Uztaritzeko merkatari familia aberats batekoa izaki, negozioak aitzakia hartuta, Baionara ihes egiten zuen ahal zuen guztietan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 46. orr.
Zer istorio liluragarri, zer pasadizo eder, zer jazoera bitxi ez zigukeen kontatuko hark, gure aitona karlisten ibili herrenak aitzakia hartuta! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 282. orr.
Era berean, urte aldaketa aitzakia hartuta, preso politiko sahararrei zuzendu zitzaien Abdelaziz, "askatasunaren eta independentziaren aldeko borroka zilegia jarraitzeko zina» berretsita. Berria - Mundua 2006-01-03
"Iritzi publikoaren presioa egin nahi digute lan itunak guregan ez eze beste langile batzuengan ere eragina duela aitzakia hartuta. Berria - Ekonomia 2006-03-17
Berak nagikeria moduko baten aitzakia jarri zidan, partiturak idazteko orduan. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 59. orr.
Horren ordez, desenkusatu egin nintzaion auskalo zein aitzakia jarriz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 318. orr.
-Baina aitzakia jarri behar diat -esan zuen Éomerrek. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 315. orr.
Urdai saltzaile ederrak, atsegin zintzo harengatik bere buruari aitzakia jarri nahian, horrela hegaztien sotoan jo zion ukabilkada berdintzen zuela zioen bere artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 359. orr.
Zer aitzakia jarriko dio oraingoan? «Kuskue tanden», 2004 - 180. orr.
Gerra prebentiboetan eta terrorismoaren aurkako borroketan AEBen estrategiak, ohi bezala, Hego Konoko eremu horretan Al Kaedako kideak atzeman izanaren aitzakia jartzen dute AEBek. Berria - Mundua 2006-01-29
Ez neukan aitzakiarik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 303. orr.
Eta aitzakiarik ez zeukan argudio horren aurrean, men egin zuen Tomek, bururatu ez zitzaion kitzikagarria zen, benetako abenturek lehen unetik sortu behar dute ikara gozo hori. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 127. orr.
Bakarrik dago eskultura, inguruan ez du beste ezer, ez neukan ez kontzentratzeko aitzakiarik. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 82. orr.
Ikuskari honek ez du aitzakiarik. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 129. orr.
Albertek egindako lanek ez zuten aitzakiarik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 161. orr.
Ez dugu inongo aitzakiarik. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 65. orr.
Biharamunean bertan irtenaldi luze bat egingo dute; dagoeneko txango bat egina badute ere, inork ez du aitzakiarik izango Gamarrako igerilekuetara egun-pasa joateko. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 140. orr.
De Lancre Lapurditik lekuturik, Sarara itzultzeko trabarik ez aitzakiarik ez zuen gehiago. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 21. orr.
>04AraO01¬55<- Ez dut aitzakiarik.
Arratoi tzarren hozkadak kenduta -zeruak daki nolako nazka diedan-, lan hark ez zuen aitzakiarik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 300. orr.
Gaur, ordea, ez dugu aitzakiarik izan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 307. orr.
Arrisku hori du aurtengo sasoiak, herenegun Renault taldeak aitzakiarik gabe lortu baitzuen bere historiako bigarren bat-bikoa. Berria - Kirola 2006-03-21
Erabat eta aitzakiarik gabe bereganatua zuen duke handiaren uste ona. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 432. orr.
Meritu handiagoa du zure diziplinak, aitzakiarik gabe onartzen duzulako atsegin ez duzun zerbait. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 134. orr.
Aitzakiarik gabeko gidaria zen, baina nahiko gorabeheratsua gertatu zitzaigun hala ere bidaia. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 169. orr.
Ikusi ez duzuenok aitzakiarik gabeko zita duzue, eta seguru nago ikusita duten batzuek errepikatu egingo dutela. Berria - Kultura 2006-03-31
Izan ere, aitzakiarik gabeko norgehiagoka da gaurkoa. Berria - Kirola 2006-04-01
Aitzakiarik gabeko eguraldiak ere ez daki hiltzeko arrazoirik ematen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 294. orr.
Nobedadea: aitzakiarik gabeko sexua; hau da, nire karrerari kalte baino on gehiago ekarri zion tentsiorik gabeko trenpe espirituala. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 37. orr.
Dena den, jarraian, Espainiako eta Frantziako gobernuei zuzendu zien kritika, haiek, ETA aitzakiatzat hartuta, herritarren hitza onartu nahi ez dutela esanez. Berria - Euskal Herria 2004-02-13
Luzaroan eta samurki negar egin ohi zuen berripaperetako pasadizoak aitzakiatzat hartuta: haur bahituak, emazte zapuztuak, gizaseme langabetuak, katu herratuak, txakur adoretsuak, edo zirenak zirelakoak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 151. orr.
Ez ba: nahiago dute oraingo fanatizanteek, hizkuntza aitzakiatzat harturik, Mapa Xuxena egin, osatu eta eraiki; ez da besterik, horretara biltzen da dena, zoko-usain autozentratu batera. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 241. orr.
Normalena elkarri diosal egin eta nork bere bidean aurrera jarraitzea izango zen, baina Lauaxeta, bide zuzenaren inguruko zalantzak aitzakiatzat hartuta, haiekin solasean lotu zen. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 108. orr.
Segidan lanera joan eta nagusiari gezur bat sakatu, elurra aitzakiatzat hartuz? Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 173. orr.
Apaiza, Tabor mendiko kontakizuna aitzakiatzat harturik, jardunari jardun ari zen sermoian. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 238. orr.
Bat-batean, jirafakumea amorratzen hasi da, aldameneko piztiatxoren bat apatxak zapaltzen ari zitzaiola aitzakiatzat jarriz. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 231. orr.
Europako Arteztaraua (1999/31/CE) "aitzakiatzat" jartzen dutela nabarmendu zuen: "Bertan esaten da materia organikoa aurrez tratatu gabe ezin dela zabortegietara bota". Berria - Euskal Herria 2004-09-23
Zer esan denborarik eza aitzakiatzat jarri eta eskuz idatzitako gutun luzeari erantzunez e-posta triste bat bidaltzen dutenei buruz. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 150. orr.
ahal izateko aitzakia (3); aitzakia asmatu (6); aitzakia asmatu zuen (3); aitzakia baino (17); aitzakia baino ez (17); aitzakia baizik (3); aitzakia bat (58); aitzakia bat baino (3); aitzakia bat besterik (5); aitzakia bat gehiago (3); aitzakia bat izan (3); aitzakia batekin (3); aitzakia behar (3); aitzakia bera (6); aitzakia besterik (22); aitzakia besterik ez (17); aitzakia bezala (9); aitzakia bezala erabili (3); aitzakia bihurtu (4); aitzakia bihurtzen (3); aitzakia bila (23); aitzakia bilatzen (3); aitzakia da (33); aitzakia dela (12); aitzakia ederra (10); aitzakia edo (5); aitzakia egin (4); aitzakia eginda (3); aitzakia eginez (3); aitzakia egiten (3); aitzakia egokia (4); aitzakia eman (8); aitzakia emango (3); aitzakia ematen (11); aitzakia erabili (6); aitzakia erabiliz (6); aitzakia erabiltzen (5); aitzakia erabiltzen dute (3); aitzakia ere (16); aitzakia ere izan (7); aitzakia eta (11); aitzakia ez (4); aitzakia ezin (3); aitzakia gisa (34); aitzakia gisa erabili (6); aitzakia gutxi (3); aitzakia gutxiago (3); aitzakia guztiak (5); aitzakia handirik (3); aitzakia hartuta (22); aitzakia hori (16); aitzakia horrekin (15); aitzakia hutsa (29); aitzakia hutsa da (4); aitzakia hutsa izan (3); aitzakia hutsa zen (3); aitzakia izan (39); aitzakia izan zen (7); aitzakia izango (21); aitzakia izaten (7); aitzakia jarri (6); aitzakia merke (3); aitzakia merkea (4); aitzakia moduan (14); aitzakia moduan erabiltzen (3); aitzakia modura (3); aitzakia nagusia (4); aitzakia nahikoa (7); aitzakia on (4); aitzakia ona (14); aitzakia perfektua (3); aitzakia polita (5); aitzakia polita izan (3); aitzakia zela (3); aitzakia zen (7); aitzakia zerbait (3); aitzakia zuen (5); aitzakia zuten (3); armak aitzakia (3); ateratzeko aitzakia (3); baina aitzakia (8); bat aitzakia (3); baten aitzakia (7); batzuetan aitzakia (3); beste aitzakia (5); beste aitzakia bat (4); beste edozein aitzakia (3); beti aitzakia (4); betiko aitzakia (4); da aitzakia (28); da aitzakia izango (4); dela aitzakia (5); dira aitzakia (8); dira aitzakia izango (6); direla aitzakia (3); duela aitzakia (3); duen aitzakia (3); duten aitzakia (5); duten aitzakia da (3); edo aitzakia (11); edozein aitzakia (35); edozein aitzakia dela (4); egiteko aitzakia (24); egiteko aitzakia ere (3); emateko aitzakia (4); ere aitzakia (3); eta aitzakia (33); eta aitzakia horrekin (5); eta edozein aitzakia (3); ez aitzakia (3); ez da aitzakia (18); ez dira aitzakia (7); ez egiteko aitzakia (3); ez zen aitzakia (6); ezin da aitzakia (5); ezkutatzeko aitzakia (3); gogoeta egiteko aitzakia (3); hartzeko aitzakia (3); hau aitzakia (3); honen aitzakia (3); hori aitzakia (13); hori aitzakia hartuta (4); horretarako aitzakia (5); itzultzeko aitzakia (3); izan zen aitzakia (3); izateko aitzakia (3); jarraitzeko aitzakia (4); jarraitzeko aitzakia baino (3); jartzeko aitzakia (5); lasaitzeko aitzakia (3); nion aitzakia (3); nuen aitzakia (4); sartzeko aitzakia (3); zein aitzakia (3); zela aitzakia (5); zen aitzakia (13); zer aitzakia (5); zuen aitzakia (9); zuten aitzakia (3)
aitzakiak asmatu (5); aitzakiak ateratzen (3); aitzakiak baino (8); aitzakiak baino ez (8); aitzakiak besterik (5); aitzakiak besterik ez (5); aitzakiak bilatzen (6); aitzakiak dira (5); aitzakiak direla (4); aitzakiak eta (5); aitzakiak ez (5); aitzakiak jartzen (11); aitzakiak jartzen hasi (5); aitzakiak ziren (3); aitzakian edo (3); aitzakian ez (4); aitzakiarekin eta (3); aitzakiaren bat (49); aitzakiaren bat asmatu (3); aitzakiaren bat asmatzen (3); aitzakiaren bat eman (3); aitzakiaren batekin (6); aitzakiaren baten (7); aitzakiaren baten bila (7); aitzakiaren beharrik (3); aitzakiaren bila (3); aurkako borrokaren aitzakian (4); aurkitzen zuen aitzakiaren (3); babesteko aitzakian (3); baina aitzakiak (3); bakearen aitzakiarekin (3); baten aitzakian (18); batzuen aitzakian (3); beste aitzakiaren (3); beste aitzakiaren bat (3); betiko aitzakiak (3); borrokaren aitzakian (6); du aitzakiaren (4); du aitzakiaren bat (3); duzu aitzakiaren (3); duzu aitzakiaren bat (3); edo aitzakiak (3); edozein aitzakiarekin (14); edozein aitzakiaren (4); edozer aitzakiarekin (3); egiteko aitzakian (6); egiteko aitzakiarekin (6); egunaren aitzakian (3); era guztietako aitzakiak (3); erosteko aitzakian (3); eta aitzakiak (14); eta aitzakiaren (3); gerraren aitzakiapean (3); guztietako aitzakiak (4); hartzeko aitzakian (3); horiek aitzakiak (4); horren aitzakian (11); segurtasunaren aitzakian (3); zelako aitzakian (3); zuen aitzakiaren (6); zuen aitzakiaren bat (4)
aitzakiarik behar (3); aitzakiarik eduki (4); aitzakiarik eduki ez (4); aitzakiarik ematen (4); aitzakiarik euskal (3); aitzakiarik ez (51); aitzakiarik ez dago (4); aitzakiarik ez dagoela (13); aitzakiarik ez du (4); aitzakiarik ez dute (4); aitzakiarik ez zuen (3); aitzakiarik gabe (30); aitzakiarik gabea (3); aitzakiarik gabeko (8); aitzakiarik izan (18); aitzakiarik izan ez (7); aitzakiarik izango (7); aitzakiarik jar (3); aitzakiarik jarri (15); aitzakiarik jarri gabe (5); aitzakiarik onartu (5); aitzakiarik txikiena (6); atzeratzeko aitzakiarik (3); aurrean aitzakiarik (6); aurrean aitzakiarik eduki (4); batere aitzakiarik (3); dago aitzakiarik (22); dagoela aitzakiarik (3); daukat aitzakiarik (4); du aitzakiarik (11); duela aitzakiarik (4); dut aitzakiarik (9); dute aitzakiarik (8); edo aitzakiarik (3); egiteko aitzakiarik (4); eratzeko aitzakiarik (3); eratzeko aitzakiarik ez (3); ere aitzakiarik (4); eta aitzakiarik (11); eta aitzakiarik gabe (3); ez dago aitzakiarik (22); ez dagoela aitzakiarik (3); ez daukat aitzakiarik (4); ez du aitzakiarik (9); ez duela aitzakiarik (4); ez dut aitzakiarik (9); ez dute aitzakiarik (8); ez zen aitzakiarik (3); ez zion aitzakiarik (4); ez zuen aitzakiarik (8); ez zuten aitzakiarik (7); inolako aitzakiarik (15); inolako aitzakiarik ez (3); jainkoaren aurrean aitzakiarik (4); piloten aitzakiarik (3); piloten aitzakiarik ez (3); zegoen aitzakiarik (3); zen aitzakiarik (3); zion aitzakiarik (4); zion aitzakiarik jarri (3); zuen aitzakiarik (9); zuten aitzakiarik (8); zuten aitzakiarik izan (3); zuten aitzakiarik jarri (3)