Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure aiton-amon, aittitte-amama bat baino gehiago akordatzen omen dira iragan San Markos egunez nola prozesio egiten zuten elizbiran, kyrieleisonak abestuz-eta. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 165. orr.
Goio astiro sartu zen eta aittitte aulki txikian eserita burua behiaren iztaian pausatuta topatu zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 104. orr.
Aittitte mahaiburuan jarri zen afarirako, ama ere han zegoen, eta osabaizebak, eta lehengusu txikiak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 257. orr.
Afalondoan aittittek zigarroa bildu, piztu eta astiro erreko zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 257. orr.
Noizbait konprenitu dut aittittek antolatu zuen azken antzerki hark bazeukala beretzat trajedia tanta bat. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 279. orr.
Allikeneko guztiekin joaten nintzen, guraso eta aitona-amonekin (garai hartan lauetatik hiru bizirik, aittitta Iker salbu), baita Atxetako osaba Karmelo, izeko Primi, eta Paulo eta Gaxuxa lehengusuekin ere. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 133. orr.
-Gure aittitta Lepantokoan hil zenaren legezkoak! Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 163. orr.
Murelagara autobusa hartu eta joan beharko zuen aittitte eta amama bizi ziren baserri hartara. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 79. orr.
Aittitteren baserritik bistaz ikusten ziren ibarretan eta Kalaportu inguruko kostan imajinatzen zuen Goiok hitz egiten zela euskaraz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 175. orr.
Burua makur, aitarenka, Jaungoiko on bat imajinatzeko ahalegin itzela egiten nuen, aittitte on bat izango zelakoan bizar zuriarekin. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 107. orr.