Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitatxo (orobat aitatto g.er.) iz adkor aita.

Hiru langile horien aitatxo, 1898 etan hasia zen lukinka eta tripotxak egiten.  Herria   2001-08-09

-Baina aitatxo, amatxok dio ez zaiola jaramonik egin behar hitz egitera datorren kaleko jendeari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 100. orr.

Baina orain, aitatxo, aholkua erregutzen dizut.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 160. orr.

Jamaikan autoritate bat da, DJ guztiek Daddy Roy (Aitatxo Roy) deitzen diote, berak hasitako estiloarengatik.  Berria - Kultura   2006-04-29

Hori besterik, aitatxo, ez al duzu kontatzeko?  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 108. orr.

-Aitatxo ez al da etorriko niri ondo lo egin esatera eta musu ematera?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 73. orr.

-Ez dut ezer ikusten, aitatxo.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 204. orr.

Aitatxok esaten du isiltasunak arima garbitzen laguntzen duela, Jainkoaren hitza entzuteko prestatzen gaituela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 217. orr.

Eman al dio aitatxok pastillaren bat?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 104. orr.

Haren aitatxok, alderdikidea izaki, auzoetako aldizkari haren zuzendari izendatu berri zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 38. orr.

Goxo-goxo zoaz aitatxorekin, ez da hala?  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 17. orr.

Baina Mariak esan zien gauza berezi bat ekarri zuela aitatxorentzat eta amatxorentzat, seguru asko oso gogoko izango zuten zerbait, eta bere fruitu lehorrezko tartaren bila hasi zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 150. orr.

-Laztana, ez egin hori, aitatxok oraindik ez du osorik irakurri.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 39. orr.

Irriño ttipi bat egizu aitattori!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 26. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitari aitatxo maitea (4); aitatxo eta (6); aitatxo maitea (13); axenariok aitari aitatxo (4); baina aitatxo (5); baina aitatxok (3); eta aitatxo (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus