Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitaorde (orobat aitaordeko g.er. eta aitaordezko g.er.) iz aitatzakoa, aitatzat hartzen den gizonezkoa.

Sorayaren besoetan, lipar batez, haien aita bihurtzen da: aitatzako, aitaorde, itzaletako aita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 14. orr.

Ez zen halako hitzik aterako Migelen aitatxiren ahotik, ezta haren aitaorde Tomas Atondorenetik ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 33. orr.

-Hori ez dut aita, aitaordea baizik -une batez lurrera begira gelditu zen Angela, muturturik-.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 64. orr.

Nire aitaordea baino aise ere gazteagoa zen, dena den.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 162. orr.

Bere lehengusina Hadasaren, hau da, Esterren aitaordea zen.  Elizen arteko biblia   Est 2,7

Pentsatzekoa denez, ustekabe ederra hartu nuen Angelak italiar bizardun hura aitaordea zuela jakinik, sinesgaitz samarra egiten baitzitzaidan tipo bitxi hura halako aingeru baten aita (edo aitaordea behinik behin) izatea.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 44. orr.

Aitatxiri inoiz gutitan aditu nion aitaordearen alabantzarik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 32. orr.

Nire aitaorde dirudunak bere alabatzat hartu ninduen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 28. orr.

Poliziak egingo zituen joan-etorriek eta ikerketek ez ote zizkioten aitaordezkoarekiko harreman beroak hoztuko?  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 36. orr.

Hura ez zen pozten amaren eta aitaordekoaren arteko konponezinekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 152. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus