Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitama (ETCn 1.411 agerraldi) 1 iz pl batez ere ipar aita eta ama, gurasoak. ik aitetama.

Goresmen beroenak aitama horieri eta bizi zoriontsu bat bi ñiñi ttipieri!  Herria   2002-09-12

Gure goresmen eta agurrik beroenak aitama eta etxekoeri eta Maider haundi dadiela ahalik eta hobekiena David anaiarekin jostatzeko.  Herria   2001-04-12

Mutiko piloa zegoen aurrean, aitamak ere ugari.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 125. orr.

Noiz, non sortua, aitamak, anai-arrebak, soldadogoa, apezgoa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 22. orr.

Horregatik, gizasemeak bere aitamak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio.  Elizen arteko biblia   Ef 5,31

Ohoratu aitamak, Jaunak zeure Jainkoak agindu bezala, luzaro bizi eta zoriontsu izan zaitezen, Jaunak zeure Jainkoak ematen dizun lurraldean.  Elizen arteko biblia   Dt 5,16

Soldado bat hiltzen denean, ez da bakarrik bera hiltzen: aitamak, haurrak, ahaideak, ere bai, gisa batez.  Herria   2001-08-09

Duela 70 urte utzi zuen Salaberriko bere sor etxea, aitama, haurride eta lagunak, Uztaritzeko serora komentuan sartzeko.  Herria   2002-09-05

Mesedez, utzi ene aitamei zuen artean bizitzen, Jainkoak zer egin nahi didan jakin dezadan arte.  Elizen arteko biblia   1 Sm 22,3

Aitamek hasi lana nahi du segitu.  Herria   2003-01-28

Gaurko egunean, jendartea gisa guzietarat ari baita kanbiatzen, aldaketa hau ere heldu zauku, Urtatsetik harat legezkoa izanen dena: haur sortu berriari, orai arte beti aitaren deitura emaiten baitzen, amarena emaiten ahalko zaio, aitamek berek hautatu behar.  Herria   2004-12-23

Jin da auzia eta denboraren buruan delako aitamek aitortu dute beste auziperatu guziak gezurrez zituztela salatuak, mendekio hutsez eta tzarkeriaz.  Herria   2004-05-27

Maitatu ezin izan zuten aitamen oroitzapena.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 62. orr.

Aitamen etxera eraman dut.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 22. orr.

Batzuentzat erremedio bilakatzen da moralki biluztea, hala nola idazle emaztea, jadanik ikusia Pivot-en emankizunean, salatzen dituela bere aitamen eta anai baten gaixtakeriak.  Herria   2001-02-01

Etorriko den urte berriak eman dezola haurtxoari zorion eta goxotasun aitamen gerizan.  Herria   2004-01-01

Ene aitamen sendimenduez deus guti nekien, haien fedea aldiz etxeko ele eta elizarako urratsetan idatzia zen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 21. orr.

Gehienetan ez dute gozatu familia baten goxotasuna ez eta aitamen amodioa.  Herria   2002-10-10

Beraz gure goraintzirik hoberenak eskaintzen ditugu bi aldetako aitatxi-amatxieri bai eta aitameri.  Herria   2004-06-24

Guztiz ezinezkoa dela haur bat egoera zeharo naturalean egon daitekeenik pentsatzea; hain zuzen ere, jaio den unetik aurrera bizia eman diotenen boterearen eta agindupean dagoelako (aitamenen pean, noski) edo jaten ematen diotenen pean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 69. orr.

2 (izenondoekin)

Goresmenak aitama uroseri eta familiako guzieri eta osagarrizko handitze bat Florian ttipiari.  Herria   2002-09-12

Beren aitama presoneren alde.  Herria   2005-03-10

Aitama zaharrak haurrek lortu situazioneez harro ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 70. orr.

Bainan hor daude ikastolak eta bertze, hor aitama gazteak, hor idazleak, hor ere euskaldun gazteen oldarra.  Herria   2002-08-01

Xabier nafarra zela badakigü: aitama nafarretarik sortürik Nafarroan, eta hor hazirik, horko erresuma beregain zagoalarik.  Herria   2005-08-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus