Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aire (ETCn 47.003 agerraldi; orobat aide g.er.) 1 iz atmosfera eratzen duen gas nahastura, batez ere oxigenoz eta nitrogenoz osatua; delako gas nahasturak lur gainean betetzen duen bitartea; antza, itxura.

Jendeak durduzaraziz eta gauaren isiltasuna xehekatuz, kazetarien laguntzeko izendatuek pistolak jalgi zituzten, airea deblauki tirokatzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 33. orr.

Eta emakume haiek airera botatako hasperen eta hitz erdiei erreparatuz gero, nabarmena zen gehienek hartuko luketela Joanes suhitzat, senartzat izan ezean, eta gutxi batzuek, izaeraz odolbero eta ameslari, maitaletzat.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 9. orr.

Hotsandiko adierazpen baten airea zuen; itxaropentsua zen, misteriotsua eta, aldi berean, nabarmen gezurtia! Nunuren bila irten nintzen lorategira, telegrama eskuan nuela arkupean gelditu eta ozenki esan nion:  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.

Ni nintzen lehen zure galderak erantzun gabe uzten zituena, baina zu gelditu zara orain, isiltasun horrekin, misterio aire batez inguratua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 49. orr.

Zabal leihoak, etxeko bazter denak argiz eta airez saneatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 19. orr.

Jaioterriko airea sentitzen genuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 54. orr.

Oroitzapeneko atea ireki nion: "Nekaneren airea nuen, Nekaneren antzera izugarri alaia nintzen...".  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 107. orr.

Baina han bazebilen zerbait, distiratzen, airean zilarrezko hego bat astintzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 25. orr.

Esate baterako, honela: eta lasaiturik pasatuko ditu orriak, ez baita itsasontzirik hondoratu, ez hegazkinik airean lehertu, ez odolik alferrik isuri.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 45. orr.

Estrategia sinple baina unibertsal horrek primeran funtzionatzen du: XIX. mende beltzak Pazko Igande baten airea hartzen dizu, Espainiaren modernizazioarena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.

Pare-parean daude orain, hogei zentimetro aire besterik ez bien artean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 175. orr.

AEBetako marineekin batera, Silicon Valleyko teknologien segurtasuna bermatzen duen ukabil ikusezina da lurreko, itsasoko eta aireko armada.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 31. orr.

-Hontzak ez dira ezer hor airean dabiltzan zurrumurruen aldean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 16. orr.

Sartzen zara, eta aitoren semeen etxe artean zaude; Inkisizioaren airea arnasten duzu; karrikaren beste muturrean ikusten duzu zutik Felipe IIøaren mamu zurbila.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 112. orr.

Zertarako irakurri, gainera, airean baitago haien izpiritua?  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 10. orr.

Gizakiaren premiak mugaezinak omen dira, eta baliabideak berriz - eta hori ondotxo dakigu -, mugatuak, baita arnasa hartzeko behar dugun airea ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.

Kontuak kontu, errazago eusten diegu, arnasa hartzen baina airea guk neurtuta.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 103. orr.

Morriconeren aria gisako aire bat.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 11. orr.

Jotzeari utzi zionean, andreak, gela bete zuen soinu bat eginda, bafada batez biriketan zuen aire guztia bota zuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 111. orr.

Pieza horiek badaukate aspaldiko aire bat, gaur entzuten ez diren hari melodiko harrigarriek osatutakoa.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 83. orr.

Izan ere, zerbait bazebilen airean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 34. orr.

Galdera airean geratu zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 23. orr.

Bizkaiko baiako airean barreaturik gelditzen ziren elementu guziak bildu beharrez ibili zen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 11. orr.

"Aireak baino pisu handiagoa duen zerbait ez duzu inoiz ere hegaz egiten ikusiko" zioen, zalantza izpirik gabe.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 52. orr.

Pilarrek hasperen sakona egin zuen, eta botatako airea kez nahasturik atera zitzaion.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 76. orr.

Lehenengo euri tanta lodiak kristalaren kontra hautsi ziren airez puztutako suizida potoloen gisan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 9. orr.

Marcosen ahoak aire gehien behar zuenean, ilegorri-moltsoa sartu zitzaion barrura.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 87. orr.

Bere inguruko guztiek oso argaltzat jotzen zutela jakin arren, bost axola zitzaizkion uste horiek guztiak Sveni, zeren eta, gutxi jate horri esker, luzaroago eutsiko baitzion airean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 31. orr.

Airean utzi ordez, erdibidea hautatuz besaburuan jarri zidan eskua, kamixetaren gainean, eta hantxe utzi zuen, beste edozein mugimendutarako herabe baina ukipen harekin miretsia bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 149. orr.

Uste baino gutxiago aldatu zara, baina gauzak, zenbait gauza, ikusiak dauzkanaren airea duzu.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 23. orr.

Aireak berak ez du kalekoaren antzik ere.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 17. orr.

Aire dena txupatu duk hamar minututan, e!?  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 134. orr.

Bularretako eta kulerotan geratu ginen eta germaniarrekin hasi ginen jolasten, batek baloi handi hura hartu eta hurrengoari airetik botatzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 19. orr.

Udaminaren garai hori zen, abuztuko airea bero-bero puzka dabilenekoa, saponarien usain ustelak pozoiturik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 22. orr.

Fragata bat, eta marinelak jartzietan belak biltzen, eta baupres luze bat, akula erraldoiaren ziria airean bide egiten, hegan hasi behar duen hegazti zuriaren moko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 9. orr.

Gizona indarge geratu zen, ile hilak arima ebaki zion, eta mototsa airera jaurti zuen, urrun.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 11. orr.

Lantxo bat eskatu didate eta berehala bete behar dugu - esan zion kartazala jaso eta airean mugituz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 35. orr.

Alias komandanteak, azken finean, bere zorroan sartzen zuen berriro errebolberra, errebolber horrek halako arrandiazko aire bat hartzen baitzion bat-batean bere begietarako, opera komikoko sable bat balitz bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 80. orr.

Niretzat bizitza, bere aldapa, zailtasun eta atsegin guztiekin, urpean gertatzen den kontua baita eta Rita da nire biriketara airea eramaten dakien bakarra munduan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 107. orr.

Eguna luzatzen hasten denean, airea epeltzen, edo arratsaldean lantxurda sartu baldin bada, gu bezalakook eragina haragiago sentitzen dugulakoan nago.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 60. orr.

Erpurutxo doktorea izandakoak begiak itxi zituen, burua atzerantz makurtu eta hatz erakuslea airerantz luzatu zuen, aspaldi ahaztutako zerbait oroitu nahian balebil bezala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 31. orr.

Errepidea ondo-ondora sartu dioten arren, badirudi landareek antzinagokoa den beste aire bat gorde dutela hemen, eta horrekin elikatzen dituztela euren kimu lerdenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.

Lehengo fabrika estua eta iluna zen, eta, ordu batzuen ostean, airea astuna bihurtzen zen barru hartan, arnastezina.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 29. orr.

Larruzko zigor baten klaska entzun da airean, bortitz eta firrindari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 13. orr.

Urpeko batean egotea bezalaxe da, airea agortzen ari denean, Miximak zioenez.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 14. orr.

2 interj alde!

Eta esan nion, "hi, aire hemendik! ".  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 33. orr.

Ardoa hustu ahala hustu zuen tabernan bete zuen espazioa, aire!, edozein Oteizazaleren estiloarekin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 200. orr.

3 (izenondoekin)

P.-R. andreak aire izoztuaz oihuka kexatuz sarrarazi ninduen berehala.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 59. orr.

Nire begiek edertasun ilun hura guztia xurgatu zuten, eta birikak aire ia ukigarri hartaz bete nituen, intsentsuak eta kandelen keak gozaturiko aire hotz hartaz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 73. orr.

Bretainiako aire malenkoniatsu ezin ederragoak, Korsikako polifonia txundigarriak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 92. orr.

Aire epelean kea eta izerdia, hosto berriak eta sustraiak dabiltzala esanen luke.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 38. orr.

Lurrazalera irten zenean aho betez hartu zuen aire hotza, dastatuz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 31. orr.

Batetik, aire basatia eta primitiboa dauka eta, bestetik, kantetan ohituta dagoanaren jasa eta jagitasuna.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 28. orr.

Aire grisean, bele-saldo bat zihoan hegan, armada zorigaizto hari segika, haren hondarrak amorruz jateko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 221. orr.

Imajinatzen nituen ondorioz, egunean bietan, olaren hegaspeko taula luzeko aire zorrotzean, gasna bakoitzaren inguratzen, gazitzen eta esku-ahur lerdenaz garbitzen, maiatz bukaerako haize karroindatuak lagun.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 41. orr.

Orkestrak, finean, munduko bazter guztietako musika eta aire ezberdinak joko zituela afari-festa haren partaide ororen gozamenerako.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 18. orr.

Barau egingo luke, aire hutsez bizi!  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 44. orr.

Eta nik ez nion deus esaten, debeku hura sortzetik beretik neureganatua banu bezala, hain zen nabaria, herriko giroan, gai haren inguruan zerbait esateko beldurra... debeku hura aire gaizto bat balitz bezala, ikusten ez zena baina beruna baino astunagoa zena, eta guztiok isiltzera behartzen gintuena.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 15. orr.

Euli-saldo baten burrunba ateratzen zuen aire beroak, eta airean jasotako aizkora-ahoaren moduko distirak egiten zituen argiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 23. orr.

Ikuskari hura ere, beste asko bezala, demokrata zen orain, magiaz, eta aire berrien bultzatzailea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 75. orr.

Birikak airez bete ditu Parisko aire kirastutik kanpora.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 23. orr.

Senekismoa arima espainolaren betidaniko eta berezkoa da: "xxxx" - kristautasunak ez zuen egin horri aire erlijioso moral bat eman baino.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 69. orr.

Egunkiariek berehala heldu zioten gaiari, eta, polizia ikerketak egiten hastekotan zela, han agertu zen ostera Marie, aste bete igaro ondoren, goiz eder batean, bere ohiko salmahaian, osasuntsu baina nolabaiteko aire tristeaz.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 131. orr.

Izan ere, haren proposamena mainstream kutsuko pop melodia itsaskorretara mugatzen zen, aire neogotikoz eta film futuristetako misterio kutsuaz inguratzen ederki asmatu zuten arren.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 33. orr.

Ostatuan sartzen ziren jendeen bapore eta aire hezeek gohaina sortzen zidaten, Fanch bere aldetik herritar adinduekin brezhoneg hizkuntzan eleka ibiltzen zela, gonbidatu bat bazuela arras ahantzirik.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 68. orr.

Momentu arraroak izan ziren, denboraren kontrakzio bat bezala, akorduan dut enarak zebiltzala uda hasierako aire gardenean gezien moduan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 12. orr.

Ez nuen aire akademikoaren aurrean amore ematen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 26. orr.

Aire elikagarria, salgai.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 110. orr.

Satanen sufre usaina susmatzen zuten, eromenaren aire kutsakorra...  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 65. orr.

-Et, et, baina nor dugu hemen? -agurtu zuen Golek betiko aire burlatiarekin.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 49. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lanbroak hartzen zuen dena, ez zen almidoi aire bat baino ikusten, flotatu egin behar zela bertan ematen zuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 120. orr.

Soldadu-patruilak dabiltza nonahi; agerikoa da bertakoen urduritasuna; aire sapak berak ere arriskua du albiste.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 28. orr.

-Aspaldian ez nituen eskuak lurretan sartu; aire ontzikada bat hartzen ari naizela iruditzen zait.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 43. orr.

Ez hain zuzen garagardo-edale batek aserik egotzi ohi duena, baizik eta digestio gaiztoaren durundi oinazetsu geldia oroitarazten zuen hots bat, baxuaren doinuko aire-jario bat bihotzerre sendaezinak jotako gizon baten eztarritik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 186. orr.

Clintonek Aruban eta Curaçaon baseak jarri nahi izan zituenean, Kolonbiako narkotrafikoaren aitzakiarekin, Chavezek baimena ukatu egin zion, eta esan zion Venezuelako aire-mugak zeharkatzen zituen hegazkin estatubatuar bakoitza eraitsi egingo zutela.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 118. orr.

Annamaria euren lagun egin da, nik ordea eskailburuko galerian eta aire-erasoen aterpean noiz edo noiz ikusi ditudalako soilik ezagutzen ditut.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 26. orr.

Arnasa estutu eta barrengoak amiltzen dizkizun aire-lasterra.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 37. orr.

Zigarroa piztu zuen eta, zelten kea gura beste eginez, aire hutsuneak betez egon zen itsasoko uhinei begira, ardi bildotsen moduan larru zuriz bazkatzen zirela zelai ilunean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 74. orr.

Arratsean ohartzen ginen istant batez ere ez ginela isilik egon egun guztian, ezta, haizeak nolako gustua sentitze aldera, aire-ahokada bat hartzeko ere.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 85. orr.

Haurrak ginelarik, eskolako aire-hartze denboran, aritzen ginen axkainka.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 16. orr.

Amorrua gainetik kentzeko hankapetik ere oihu egin nahi eta ezina, aire tragaderak faltan izate hura.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 51. orr.

Sagar txiki bat atera zuen sakelatik Mandik, argi pindarra begietan, irribarre luze batez, hura gora bota, aire joko bat egin zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 11. orr.

Aire erasoaldietan jotzen zuten deiadarra aditu genuen, eta hantxe ahaztu zitzaidan presaren zergatiaz galdetzea.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 21. orr.

Autoan aire-freskagarriak jartzen hasi zen, mota guztietakoak: pinu formakoak, limoi itxurakoak, itsasten diren kutxa beltz zirrikitudun horietakoak...  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 22. orr.

Handik aste batzuetara iritsi ziren lehenbiziko aldiz Estatu Batuetara aire bidaiariak LZ 127 Graf Zeppelin izeneko ontzian.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 65. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Geltokiek erakartzen naute, bereziki gauaren magiak ematen diolarik jendeari epopeia aire bat, baten aurpegi ximurtua zizelkatzen duelarik neon bortitzak edo gizon kurios eta begiluzea beha dagoelarik amorosen beraurkitzeari.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 113. orr.

galderari ere izenordain galdetzaileari jarraipena emanez erantzun liezaioke batek, iseka aire batez:  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 53. orr.

Kontrola pean zatxikan eremua, nahaspuloa areagotuz, gudarien pausa baratz gisa erabiltzen zuen ATEk gainera, azkenean Armadaren ekintzetaz ez batere kexu aire, eta, karia horretara, legez kanpo nehoiz ez ibili familia osoak arrastatzen zituen, beren etxeetan errefuxiatuak gordetzen zituztelako.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 37. orr.

Haien argiek amets aire bat damaiote kasernari, kolore zurbil bat inguruko etxe eta eraikinei.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 86. orr.

(Nabarmena zen elkarren arteko gangar usaina eta katxondeo airea nirekin ari zirenean, Txominek eta Prostatasek zirikadez zipriztintzen zituztenean bestearen hitzak, zirtolari).  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 17. orr.

-Zure ametsetako andrearen aldean, uste dut badudan halako xuhur eta ximur aire bat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 18. orr.

Itxurazale malapartatua, zintzo aire horrekin!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 120. orr.

Halaber, bizarra moztu gabe uzten zuen, iduriz guti artatzen zuen larruaren arrasean; horrek buhame aire bat ematen zion eta bitxi egiten zuen oihal ederrez eta frantses modari jarraikiz josiak zituen jantziak ikustean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.

Eta hona hemen eugenesia-aire bat duen esaldia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 47. orr.

Ahurra bilo-aire kizkurretan pasatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.

6 aire akrobazia

Baina gauza handirik ez: hainbat ezkontza, hainbat jaunartze, zirkua birritan (Circo Universal, Circo Ringling) eta aire-akrobaziak urte batean (1931n).  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 148. orr.

30 artistak aire akrobaziak eskainiko dituzte.  Berria - Kultura   2004-02-05

7 aire armada

Bigarren Mundu Gerra (1939-1945) amaitu eta ia 60 urtera, gatazka hartan RAF Erresuma Batuko Aire Armadak hegazkinetatik ateratako bost milioi argazkik argia ikusi zuten atzo.  Berria - Kultura   2004-01-20

Beste hegazkin alimaleko bat ere badator, Zanbiako aire armadakoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

"Armada, Itsas Armada eta Aire Armadak osatzen dituzten Indar Armatuen zeregina da Espainiaren burujabetasuna eta independentzia babestea, eta eskualde batasuna eta Konstituzioaren legedia defendatzea".  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 106. orr.

Agiriak dioenez, AEBetako Aire Armadak Saudi Arabia eta Kuwaiteko petrolio eraikinei eraso behar zien lehenik, eta ondoren, ziurrenik, Abu Dhabikoetara zuzenduko zen.  Berria - Mundua   2004-01-02

Espainiako Aire Armadako hegazkin batek 1.900 kiloko kaxa bat bota zuen herenegun 21: 42an Cascanten (Nafarroa).  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

8 aire base

Taktika ariketen zuzendaritza orokorra Torrejongo aire basetik egingo dute.  Berria - Euskal Herria   2004-09-25

Ondo bidean, gaur goizean eguerdia Euskal Herrian jaurtiko du NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak Delta II kohetea, Vanderbergeko aire basetik.  Berria - Gaiak   2004-07-11

9 aire berean (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Jatetxearen barnealdea aire berean aztertu ondoren, gure begirada leihoaren ondoan eserita dagoen neska batengan pausatzen da.  ETC-literatura, saiakera   Gauaren sakonean, Haruki Murakami (Ibon Uribarri), Erein, 2009

Errebeilla martxan jartzen zenean, marmariz koleraztatua heldu zitzaion ezpainetarat, eta aire berean itzuli erdia egin eta sartzen zen buru eta guzi tapaki azpian.  ETC-literatura, saiakera   Maitatua izandu banintz, Mailuix Legorburu, Maiatz, 2013

Aitonak agindu bat ematen zuenean, jasotzen zuen langileak ospa egiten zuen aire berean, eta noizean behin langile bat irteten zen saltokitik pakete bat eskuetan.  ETC-literatura, saiakera   Mihia aske, Elias Canetti (Ibon Uribarri), Erein / Igela, 2013

Begia gainean ezarri orduko igartzen ziotek nondik haizen makalena eta izengoiti bat eransten diate aire bereanETC-literatura, saiakera   Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak, Nikolas Kazantzakis (Luis Berrizbeitia), Elkar, 2017

10 aire bidezko

Martxan zebilen garraiobide bakarra aire bidezkoa zen, sektore pribatuaren esku dagoena.  Berria - Mundua   2004-08-25

Azken hiru asteetan, AEBetako Armadak aire bidezko erasoak ugaritu ditu Faluja eta Ramadi hirietan, Iad Alauik, Irakeko behin-behineko lehen ministroak, AEBei erasoak gelditzeko eskatuko ziela adierazi zuen arren.  Berria - Mundua   2004-09-03

Hala, merkantzien garraiorako beste bide batzuk bilatu nahi dituzte: aire bidezkoa eta itsasontzi bidezkoa.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

11 aire egokitu (ETCn 306 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian aire girotu agertzen da)

Bidaiari batek gidariari garrasi egin dio aire egokitua jar dezan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 73. orr.

Orain, ordea, egiten zuen beroagatik, ez zidan ezer erantzun Brezok etxean ez zegoela egoterik eta jatetxeko aire egokitua aipatu nionean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 24. orr.

Horrez gain, kopilotuak musikaz eta aire egokituaz ere arduratu behar izaten du.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 86. orr.

Ez dago autorik inon, ez telefonorik, ur edangarririk, komunik aire egokiturik edota garbitzeko urik.  Berria - Harian   2005-09-03

Lekuko jantokian bazkaldu dugu, bazkari goxo bat, barnean ere goxo aire egokituari esker.  Herria   2005-07-28

Harryren Manhattango lagunek nahiago izan zuten etxean geratu, beren apartamentu aire egokitudunetan, eta auzoko zenbait leialez osatutako talde txiki bat baizik ez ginen bildu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 260. orr.

Areto hartako aire egokituak ez zuen behar bezala funtzionatzen (omenik gabe, neu lekuko), interpretarien zerbitzuak are eta gutxiago (baina, interpretariekin, artean esan dezadan, gauza jakina da...).  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 28. orr.

Aire egokitua konpon ziezadatela eskatu nuen hotelean, kanpora irten nintzen eta Habanan barrena ibili nintzen paseatzen, betiere Malekoiaren bila.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 161. orr.

"Aire egokitua izorratuta dago -esan dio autostopistari gidakidearen eserlekuan eseri denerako-; beraz, beroa pasatzeko prest egon beharko duzu".  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 43. orr.

Aire egokitura egokitu zirenetik, itxuragabe itsusitu dira mamuak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 122. orr.

"Gurean aire egokitua jarri zigutek.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 17. orr.

12 aire-freskagarri

Ez erabili: Etxerako lurrinak eta aire-freskagarriak saihesteko edo ahalik eta gutxien erabiltzeko gomendatzen dute kontsumitzaileen elkarteek.  Berria - Gaiak   2004-11-23

Autoan aire-freskagarriak jartzen hasi zen, mota guztietakoak: pinu formakoak, limoi itxurakoak, itsasten diren kutxa beltz zirrikitudun horietakoak... merkatuan aurki daitezkeen guztiak probatu zituen taxistak, arrakastarik gabe.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 22. orr.

13 aire gaizto

Uxatu aire gaiztoa eta iluntasuna burdina distiratsuaz!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 130. orr.

Alta, nonbait neronen urguilu propio erraldoia kolpatzen eta urratzen zidan maitasun aire gaiztoa aipatu beharko nion.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 178. orr.

Baigorriko ene oroitzapen ederrak naturari lotuak dira, pentze, mendi, erreka, zeru: harkadia bat, beldurgarria izan zitekeena ere ortzantzak, ortotsak, ximixtak eta aire gaiztoak zirelarik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 126. orr.

Aita zenari aditua naiz aire-gaiztoak jo eta bere hartan fundi zedin desiratu niola arrotzari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.

Eta nik ez nion deus esaten, debeku hura sortzetik beretik neureganatua banu bezala, hain zen nabaria, herriko giroan, gai haren inguruan zerbait esateko beldurra... debeku hura aire gaizto bat balitz bezala, ikusten ez zena baina beruna baino astunagoa zena, eta guztiok isiltzera behartzen gintuena.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 15. orr.

Hainbertze edertasunez suntsiturik, Armeniako Printzea amorostu zen han berehala aire gaiztoak burutik beheiti jo izan balu bezala.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 65. orr.

Ez zaizkio gauzak behar bezala irten -dibortziatu zen, ez ditu seme-alabak ia ikusten-, eta bere aire abailduak ni abailtzen nau, bere porrotaren erantzulea ni naizela sentiarazterainoko aire gaiztoarekin uzten nau beti.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 83. orr.

Bestalde, aire gaiztoa deritza leku batzuetan tximistari, eta hargatik da Aidegaxto "un genio que forma y dirige las tormentas".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 61. orr.

14 aire-girogailu

Lorpen harrigarriak erdiesten ditu sudurreko aire-girogailuak tenperatura oso hotzetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.

15 aire girotu (ETCn 642 agerraldi)

Aire girotuaren zurrunbiloarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 80. orr.

Argizari urtuaren eta intsentsuaren usaina irteten hasi zen aire girotuaren hodietatik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 32. orr.

Tomasen autoko aire girotuak Josurenean baino freskoago sentiarazten ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 130. orr.

Gimnasia aretoak aire girotua du, eta ez dut uste eragin handia izango duenik.  Berria - Kirola   2004-08-11

Aire girotua ez zebilela ongi.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 25. orr.

Hoteleko aire girotuaren sistema hondatu egin da, eta gela bakoitzean jarri dituzten haizagailu zaharrek ez dute lortzen umeltasunaren partikulak apur bat dantzaraztea baino.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 112. orr.

16 aire girotze (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi)

Aire girotzea edo klimatizazioa airea kondizio onuragarrietara aldatzeko teknika eta gailuen multzoa da, bereziki airearen tenperaturaari, hezetasunari eta araztasunari dagokienean.  ETC-entziklopedia   Aire girotze, Wikipedia

Eguzki energiarekin dabiltzan aire-girotze gailuak ekoizten hasi da Rotartica.  ETC-prentsa   Berria, 2005-02-19

Berogailuak, aire girotzea eta beste, gai horrek interesatuak dituenek zenbait pista aurkitzen ahalko dituzte.  ETC-prentsa   Berria, 2009-03-26

Aire-girotze naturalari dagokionez, ikus E. eranskina. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hiri-formaren historia Industria Iraultza arte, Askoren artean, EHU, 2010

17 aire-gozagarri (corpusean ez dago; ETCn 14 agerraldi)

Arrosazko aire-gozagarri batek eguratsa astuntzen zuen.  ETC-literatura, saiakera   Ahaztuen mendekua, Alberto Ladron Arana, Elkar, 2009

1 Esprai aire-gozagarria, nagusiki etil kloruroz osatua.  ETC-literatura, saiakera   Zorion klandestinoa, Clarice Lispector (Iñigo Roque Eguzkitza), Erein/Igela, 2015

-Aire-gozagarri poltsakada bat hartu zuen, auto barruan esekitzen diren horietakoak, pinu itxura eta usainekoak.  ETC-literatura, saiakera   Sator lokatzak, Jon Arretxe, Erein, 2016

Sutegi-usain pixka bat zegoen, eta, harekin nahastuta, aireztatu gabeko oihal sendoek, izerdiak eta erretxinezko aire-gozagarriak zabaltzen zutena.  ETC-literatura, saiakera   Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak, Alice Munro (Isabel Etxeberria Ramirez), Erein-Igela, 2018

Mendazko aire-gozagarri batek ez zuen guztiz ezkutatzen zoko usaina. ETC-literatura, saiakera   Film zaharren kluba, Alberto Ladron Arana, Elkar, 2018

18 aire istripu (corpusean ez dago; ETCn 38 agerraldi)

Abiazio-istripua edo aire-istripua edozein aireontzirekin gertatzen den ustekabeko gertakaria da, lehorrean edo hegaldian.  ETC-entziklopedia   Abiazio-istripu, Wikipedia

Aire istripuz hil baitzen egun horretako 10: 00ak jota zeudela.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2012-06-01

Bestalde, gutxienez hamar militar hil ziren atzo Caracas hiriburutik gertu izandako aire istripuan.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-04-21

Ministroak adierazi duenez, Alemaniako aire istripuetako talde bat Nepalera bidaliko du, istripuaren zergatiak argitzen saiatzeko.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-08-23

Bestetik, kutxa beltzak Wa-shingtonera bidaliko dituzte, aire istripuen ikerketa bulegora, gertakaria analizatu eta interpreta dezaten.  ETC-prentsa   Berria, 2005-08-25

Aire istripu baten ondorioz irla mortu batera eroritako mutiko talde baten gorabeherak kontatzen ditu.  ETC-prentsa   Berria, 2011-10-02

Pakistango aire istripuan huts teknikoen eragina aztertzen ari dira.  ETC-prentsa   Berria, 2012-04-22

Atzokoa, esan bezala, herrialdeko aire istripurik larriena izan zen.  ETC-prentsa   Berria, 2018-04-12

Aire istripu baten ondorioz Artikoan geratzen den gizon baten istorioa du ardatz.  ETC-prentsa   Berria, 2019-05-04

Beste batzuetan, esteka batek egunkariaren hemerotekan dagoen fitxategi batera helbidera dezake irakurlea (aire-istripu bat dago zona batean eta bertan gertatutako aurreko aire-istripuaren informazioa esteka baten bidez eskain daiteke, adibidez). ETC-zientzia, zuzenbidea   Kazetari aditua unibertso digitalean, Txema Ramírez de la Piscina (arg.) UEU, 2009

19 aire kanpai

Laboratorioaren erdian bazen zur eta beirazko aire kanpai handi bat, harrobide eta gasek hiltzearen aurkako geriza bakar baikenuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.

Izkinetako batean aire kanpai bat bazen, eta kanpaiaren aurrean eseria Rita.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 56. orr.

Hurrengo egunerako utzi genuen egitekorik lazgarriena, aire kanpaiaren desmuntaketa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 250. orr.

20 aire-koltxoi (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Horixe da, bada, banakako sifoiek sifoi-potoen aldean duten abantailarik handiena, aire-koltxoi ugari sortzea.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008

Mathildek barre egin zuen istorio hura kontatu zion perutar marinel gaztea oroitzean; akordatu zen deskribatu ziola nola etzaten zen gomazko emakumearen gainean, aire koltxoia balitz bezala, eta nola, batzuetan, haren elastikotasun handia zela-eta, gizonari punpa eginarazten zion. ETC-literatura, saiakera   Venusen delta, Nin, Anaïs (Garazi Arrula Ruiz), Txalaparta, 2013

21 aire kondizionatu aire girotua.

Kotxearen barnean aldiz, aire kondizionatua pizturik zegoen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 161. orr.

Aire kondizionatuaren ufakada epel erregularrak baizik ez zituen aditzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 54. orr.

22 aire-konpainia

Iberia (- %1,95) aire konpainiak 2005etik aurrera fakturazioa aireratu baino 45 minutu lehenago egiteko exijituko die bezeroei.  Berria - Ekonomia   2004-12-28

Aire konpainiak asegaitzak direlako, beti gehiago eskatuko diotelako administrazioari, diru laguntzen gerrak gu denon poltsikoa hustuko duelako eta, diru laguntzak amaituz gero, konpainiek alde egingo dutelako.  Berria - Harian   2005-09-04

1974ko maiatzean TAP aire konpainiako jabegoaren erdia estatuarena zen langileek enpresako "faxistak kanporatzea» exijitu eta asteko lanaldia 44 ordutik 40ra jaistea eskatu zuten.  Berria - Mundua   2004-04-25

Kalapitan segitu zuten, eta haien txanda etorri zelarik, Aire Konpainiaren langileak euskaraz agurtu zituen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 31. orr.

Pixkanaka, denak atzartzen ziren eta langile xarmantek joan-jinak eginez, aire konpainiaren bezeroei gosariak ekartzen zizkieten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 49. orr.

Hori horrela, Karibe itsasoko U-ontzien ehizaldian ontzikide izan zuen Winston Guest aberatsaren aire-konpainian ziharduelakoa ere egia da, hura Aerolíneas Guest izenekoaren jabea izan baitzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 224. orr.

Esate baterako, inor gutxik oroitzen du argazkia atera zen garaitsu hartan, Cabo Jubyn, Antoine de Saint-Exupéry idazlea zegoela, orduan Latécoère aire konpainia frantseserako lanean.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 126. orr.

23 aire konprimatu

Aire konprimatua eta metanol/etanol nahastean oinarritutako sistemak, esaterako, erabiltzen dira etxeko elektrogailu txikietan eta erregai-pila txikietan.  Berria - Gaiak   2004-06-03

Gaur egun Pexgol-ez eginiko hodiak jariakin asko garraiatzeko erabiltzen dira, aire konprimatuko sistemetan, berotze kolektiboko sistemetan, birfindegietan eta erregaiak garraiatzeko,..  Berria - Gaiak   2006-01-12

24 aire konprimitu

Hotza latza, eta aire konprimituzko pistolarekin ari zirelarik, hatsaldi bakoitzean (gabe gehiago produzitzen zela eta, ez zieten maskarillarik eskaintzen) coke hauts pila irensten zuten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 167. orr.

25 aire kontinental (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Europako eta Ipar Amerikako toki ez-kontaminatuetan, 100-300 ppt-ko balioak hartzen ditu; eta aire kontinentalaren masa kontaminatuetan, zenbait ppb-tako balioetara irits daiteke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa, Juan E. Figueruelo / Martín Marino (Jacinto Iturbe), UEU, 2013

26 aire kontrolatzaile

Frantziako aire kontrolatzaileen greba, bertan behera.  Berria - Ekonomia   2004-03-07

Aire kontrolatzailea den Charley Paparen ezagun batek, Long Island parean abiadura handiz New Yorkeko kostatik urruntzen zen marina amerikarreko gerrauntzi bat detektatu zuela ziurtatu omen zion.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 47. orr.

Erevandik abiatu zen hegazkina Errusiako aire kontrolatzaileen pantailetatik desagertu zen 02: 15ak inguruan (00: 15 Euskal Herrian).  Berria - Mundua   2006-05-04

27 aire korronte aire-lasterra.

Guyanan, eguraldia ez da txarra berez, baina, atmosferan aire korronte bortitzak dabiltza.  Berria - Gaiak   2004-02-27

Eta haizea ez da haizea, makina batek sortzen duen aire-korrontea baizik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 163. orr.

Guyanan, eguraldia ez da txarra berez, baina, atmosferan aire korronte bortitzak dabiltza.  Berria - Gaiak   2004-02-27

Aire-korronte indartsuak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4030. orr.

28 aire-kutsadura

Aire-kutsaduraz gainera, desertizazioa ere ez da urruti izango.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.

29 aire kuxin (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Burua diskoaren azalean gora eta behera dabilenean, aire-kuxin batek eragotzi egiten du buruak diskoa zuzenean ukitzea -hala egin ezean, burua apurtu egingo litzateke, eta datuak galdu egingo lirateke-. ETC-zientzia, zuzenbidea   Telebista produkzioa, Askoren artean, EHU, 2006

30 aire lehor

Airoso eta airosa ibiltzen dira, hor goian hego haizezko aire lehor epelak iratzarriz gero, tximeletak eguerdi eguerdiondoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 43. orr.

Egun epel zoragarria, gardena eta argitsua; zuhaitzen artean armiarma sare ixpien modukoak zebiltzan hegan, aire lehor eta garbiari dirdaia zerion eta gauza guztiei esmalte fin eta leuna ematen zien aire hark, halako eran non ostertzean ageri zen guzti-guztiak akuarelaz edertua ematen baitzuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 29. orr.

Leku horietan, aire lehorra atmosferaren geruza altuetan mantentzen da euria egin ondoren.  Berria - Gaiak   2004-08-11

Udako arratsaldea zen, astuna, itogarria, aire lehor eta hautsez betekoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 191. orr.

31 aire-lore (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Aire-lore edo tillandsia Bromeliaceae familiako genero baten izen arrunta da. 730 espezie inguru ditu, hegoaldeko Estatu Batuetako, Ertamerikako eta Hego Amerikako baso, mendi eta basamortuetan bizi direnak. ETC-entziklopedia   Aire-lore, Wikipedia

32 aire masa

Ipar haizeak jatorria Ipar Poloan zuen aire masa hotza bultzatu zuen zuzenean atzo Euskal Herrira eta, ondorioz, hoztu egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

Alegia, tenperatura gradu ezberdinean dagoenez, aire-masak denak berdinean kokatzeko enpeinua dute, urak nibelatzeko egiten duen esfortzu berean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 367. orr.

Oraindik badago dardara handion beste kausa bat: haize eta aire masa handi bat, kanpotik edo lur barrutik sortua, lurpeko hutsu-neetan zehar oldartzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 425. orr.

33 aire masaje

Adrianok ez zien batere federik medikuei, eta ziatika izan zuen batean bulgariar batengana joan zen aire-masajeen bidez senda zezan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 106. orr.

34 aire nabigazio (corpusean ez dago; ETCn 74 agerraldi)

Baina aire-nabigaziorik gabe ere, aspaldikoa da Tarfayaren garrantzia, bide luzeen geltoki.  ETC-literatura, saiakera   Afrika Express, Urtzi Urrutikoetxea, Elkar, 2008

Eta Reimsera itzulia zela kontrolatzaile-ikastaro bat egitera Champagneko aire-nabigazioko zentroan.  ETC-literatura, saiakera   Bere aitaren alaba, Anne Berest (Jon Muñoz), Alberdania, 2011

Helikopteroek gehienezko altuera mugatuta dute, aire nabigazioarekin arazoak saihesteko.  ETC-prentsa   Berria, 2003-11-08

Hala, Ortigosaren arabera, "libre izango diren eta behar dituen frekuentziak Estatuari emango zaizkio, babes zibilerako edota aire nabigaziorako".  ETC-prentsa   Berria, 2009-06-30

Aipatzen dena da oso litekeena dela Aenak Erreniegan duen komunikazio zentrotik gertuen dauden bi antenek sortzea aire nabigazioa arriskuan jartzen duten interferentziak.  ETC-prentsa   Berria, 2009-07-01

Aire nabigazioko sistema martxan zebilen, eta eskifaiak, uneoro, eguraldiaren inguruko zein lurreratzeko aukera posibleen inguruko berri izan zuen.  ETC-prentsa   Berria, 2010-05-20

Hain zuzen ere, iragarri du hiruhileko honetan onartuko duela aire nabigazioaren kontrolatzaileen soldata murrizteko erreforma.  ETC-prentsa   Berria, 2010-01-20

Bi zatitan banatuko da AENA: alde batetik, aire nabigazioa, eta bestetik, aireportu zerbitzuak.  ETC-prentsa   Berria, 2011-02-26

Leku horietan telefonoaren uhinek interferentziak eragin ditzakete aparatu medikoetan baita aire nabigazioko sistemetan ere.  ETC-prentsa   Berria, 2012-11-20

Hori dela eta, erdi-latitude horietako aire-nabigaziorako, mapa topografikoetarako eta mapa metereologikoetarako erabiltzen da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007

Uhin-luzera txiki hau dela-eta, aire-nabigazioetan radar-sistemetan erabiltzen dira, baita materiaren ezaugarri atomiko eta molekularren azterketan ere.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Sukaldaritza-teknologia: sukaldaritza-prozesuen oinarri zientifikoak, Encarnación Goikoetxea, UEU, 2010

Aenak Espainiako aireportu guztiak kudeatzen ditu, bai eta aireportu pribatu batzuetako aire-nabigazioa eta base militar batzuk ere, azken hauek Espainiako Indar Armatuekin batera.  ETC-entziklopedia   Aena, Wikipedia

Aire nabigazio karten kasuan, non azimut magnetikoa erabiltzen den, norabide deritzo.  ETC-entziklopedia   Azimut, Wikipedia

Instrumentu hau oso garrantzitsua izan zen itsas nabigazioan eta aire nabigazioan, XX. mendearen amaierara arte, sistema berriek alboratu egin zuten arte.  ETC-entziklopedia   Sestante, Wikipedia

Aire nabigaziorako balio dituen lau prisma ditu. ETC-entziklopedia   Vidiuko itsasargia, Wikipedia

35 aire polar

Nolakoa zen amamak kantatzen zidan lo-kanta hura? Gizona aire polarraren inbasioko lurralderaino ere iritsi da.  Berria - Kultura   2004-10-23

36 aire poltsa

Eta, hegoak bultzatu ahala, honuntzaka pasatzean, bitxia zena, bertan desegiten eta ezabatzen zirela: Aibala! Fan dok! Lainoa ffiixxt! eta akabo! Aire-poltsa beroago eta lehorragoak suntsitu eta xurgatu egiten zion umeldura eta hezkura.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 171. orr.

Glotisa itxita, beste hersketa batekin aire poltsa itxia eratu eta, glotisa igo beharrean, jaitsi egiten bada, aire itxi horren presioa jaitsi egiten da, lekua handitu egiten zaiolako.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 36. orr.

37 aire posta

Mintzaldia ezin izan diat gaur arte jaso, baina honezkero aire postaz igorria duk.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 76. orr.

38 aire presio

Orduan, glotis gaineko hersketa irekitzen denean, airea sartuko da ahoan, aho barreneko aire presioa hiztunaren ingurukoa baino txikiagoa delako.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

39 aire sorgailu (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

Dena den, paisaiako eta kulturako osagai bereizgarria denez, oso gogorra izango litzateke bertan, goian, aire-sorgailuak daudela ikustea.  ETC-prentsa   Berria, 2005-06-15

Enpresak dio Altsasun aire sorgailuetarako ekoizten den pala mota ez dela bideragarria eta fabrikak ez duela nahikoa lekurik beste pala batzuk egiteko.  ETC-prentsa   Berria, 2010-03-04

Dena den, paisaiako eta kulturako osagai bereizgarria denez, oso gogorra izango litzateke bertan goian aire-sorgailuak daudela ikustea.  ETC-prentsa   Goienkaria, 2005-06-03

Zentral hidraulikoetarako sorgailuak eta aire sorgailuetarako prototipoak egiten ditu han.  ETC-prentsa   Berria, 2014-06-24

Gaur egun mendilerroaren zati handi batean aire sorgailu ugari daude, izan ere, Nafarroa Garaian iparraldeena dagoen aire sorgailu parkea osatzen dute.  ETC-entziklopedia   Kornieta, Wikipedia

Nahiz eta kotxeak garraiatzeko eraiki, noizbehinka bestelako zamak garraiatzeko ere erabiltzen dira, 2009an Bilboko portutik New Yorkera aire-sorgailuen makineria garraiatzeko esaterako. ETC-entziklopedia   Wallenius Lines, Wikipedia

40 aire txar

Zerraturik iragan zituen egunetan, eguerdi eta arrats aldera, auzoko apartamentuan aire txarrak buhatzen zuen: han zegoen bikoteak bazkaria elkar erasiatzen pasatzen zukeen, oihu eta garrasika.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 60. orr.

Aire txarrak ateratzen, hezueria eta hidropesia sendatzen, giltzurrun eta gibeleko harri eta gaitzen kontra ere oso ona omen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 498. orr.

41 aire zabal barruti estalietatik at dagoena. ik beherago 11.

-Hilobia aire zabalean dago ala estalia da?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 287. orr.

Iruditzen zait hirietan ere komeni dela aire zabalean eta eguzkitan pasealekuak egitea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2490. orr.

Dohakabeek, aterperik gabe, aire zabalean nozitu behar ekaitz zitala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 265. orr.

Aire zabalean biluzik egotea, horra egun hauetan Mikelek ahanzturatik erreskatatu duen bertze sentsazio bat.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 72. orr.

Portikoen tartean eta aire zabalean geratzen diren espazioak landare berdeekin apaindu behar dira, aire librean egindako paseoak oso osasungarriak izaten baitira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2490. orr.

Material merkea da, aire zabalean egonkorra, ez da herdoiltzen, isolatzaile termiko, elektriko eta akustikoa da eta erresistentzia mekaniko egokia du.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Gure artean, ordea, aire zabaleko pasealekuei deitzen diegu xysta, eta horiei grekoek paradromidas deitzen diete.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3010. orr.

Iluntzean Plaza Gorriaren inguruko aire zabaleko jatetxe horietako batean jaten duen italiar erako platerak asetzen du Carlsen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 274. orr.

Karrikara atera behar zenuke, aire zabalera, osasuna galduko ez baduzu.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 23. orr.

Konradek haurtzaroko eta gaztaroko zurbiltasun bera zeukan, eta etxetik atera gabe bizi zela ematen zuen, aire zabalera atera gabe.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 86. orr.

Kaleak baleude haizeen kontra zuzenean jarrita, haize zakar eta ugariak sartuko lirateke zeruko aire zabaletik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 790. orr.

42 aire zabalean

Han, bihurgunean, aire zabalean egoteak higaturiko haitz zahar batek mozten zuen, antzina mendiko labeek goitikaturikoak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 272. orr.

Dohakabeek, aterperik gabe, aire zabalean nozitu behar ekaitz zitala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 265. orr.

Hala ere, atsegin hartu nuen aire zabalean...  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 128. orr.

Jazzaldiaren ataria, iaz bezala, aire zabalean antolatutako ekitaldia izango da.  Berria - Kultura   2004-03-27

Estreinako aldiz, Olinpiar Jokoak telebistaz jarraitu ahal izan ziren, eta, patinaje artistikoko probak pabiloi batean jokatu ziren, eta ez aire zabalean.  Berria - Harian   2006-02-09

Material merkea da, aire zabalean egonkorra, ez da herdoiltzen, isolatzaile termiko, elektriko eta akustikoa da eta erresistentzia mekaniko egokia du.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Allahu akbar, Jainkoaren nagusitasun guztien gaineko nagusitasuna aire zabalean aldarrikatuz, eta estasizko kantuan errepikatu egiten du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 31. orr.

Zergatik zagoz dudan, beraz, gorputzetik kanpora jaurtitako arima ahulak, aire zabalean eta babesgabetuak, ezin duela, betiraun osoan ez ezik, denborarik laburrenean ere iraun?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 199. orr.

Denek oso oihu ozenak egiten zituzten eta aire zabalean esan nahi zituzten birao guztiak esaten zituzten, eta baten batek hitzetik hortzera zera botatzen zuen: gogortu egin zait.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 142. orr.

Aire zabalean biluzik egotea, horra egun hauetan Mikelek ahanzturatik erreskatatu duen bertze sentsazio bat, ezkondu eta egunero bulegora joateko lepo inguruan gorbata lotzen hasi zenetik sentitzen ez zuena.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 72. orr.

Burua goratzen zuten eta gaztaroko maitasun zirraragarrien historiez mintzatzen ziren, urtaro goxoan bide onetik doazen historiez, burua arin duzula aire zabalean ibil zaitezkeen denborako historiez.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 201. orr.

Aire zabalean egiten dituzte dantzaldi handi horiek, maitagarrien zirkulua deitutakoan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 263. orr.

43 aire zabaleko meategi (corpusean ez dago; ETCn 19 agerraldi)

Aire zabaleko meategia edo atari zabaleko meategia mineralak ustiatzeko metodo bat da, lurraren gainazalean egiten dena.  ETC-entziklopedia   Aire zabaleko meategi, Wikipedia

Baztanen Magnak Erdizeko herri-alhalekuan egin nahi duen aire zabaleko meategia edo Lekarozko Aroztegiko pelotazo urbanistikoa, adibidez: biak ere landa eremuaz kezka bizia hartzen duten gobernuek bultzaturik.  ETC-prentsa   Berria, 2019-08-07

Aire zabaleko meategiek, harrobiek eta legar-hobiek berriztatze-plan bat behar dute, besteak beste, ustiatze-jarduera amaitu eta gero lur-eremu berri bat eratzea bermatuko duena.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia praktikoa Askoren artean, EHU, 2009

Gehienak aire zabaleko meategiak dira, eta haien produktibitatea Europakoena halako bost da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

44 aire zubi

Aire-zubia.  Berria - Mundua   2004-10-05

Lampedusatik Tripolira doan aire-zubi bat ezarri dute etorkinak kanporatzeko.  Berria - Mundua   2004-10-05

45 airea girotzeko gailu (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Hain zuzen ere, galdarak, airea girotzeko gailuak, eta hozte sistemak egiten dira.  ETC-prentsa   Berria, 2010-04-17

Dorre honen tontorrean garabi-beso arrunta dago; beso horrek masa handiak altxa ditzake, hala nola labeak, airea girotzeko gailuak edo altzairuzko habeak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012

Hozketak aplikazio asko ditu, ondoren aipatzen direnez gain, badaude beste batzuk ere: etxeetarako hozkailuak, industriarako izozkailuak, kriogenikoak eta airea girotzeko gailuakETC-entziklopedia   Hozketa, Wikipedia

46 airean gora

Zuk ere gustura egingo zenuke txorien moduan hegan, haize olatu bat harrapatu eta harekin irristatzeko, eta gero ia itsasoraino jaitsiz, gero berriro ere airean gora igotzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 203. orr.

Hurbildu eta handiagoak eginen dira, eta ur zorrotadak jaurtiko dituzte noizean behin airean gora.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 236. orr.

Gauzarik atseginena, baina, Kupidoek pailazo-txano gorrotagarri haiek erantzi eta airean gora botatzen zituztela ikustea izan zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 285. orr.

Terrazetako mahai guztiak zilipurdika hasten ziren hantxe, eta aulkiak gazte eta ez hain gazte zenbaiten esku haserretuetan jarri eta airean gora abiatzen ziren, armatuta zeudenen aurka.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 123. orr.

Eta Lisarengandik, altzarietatik, inguratzen zuten gauza gozoetatik halako ongizate bat zetorren airean gora, zeinak arnasa apur bat estutzen baitzion era zoragarrian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 231. orr.

Arestian airean gora altxata bezala, aulkian hondoratzeko zorian sentitu nintzen kolpetik, ehun kilo erantsi balizkidate bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 160. orr.

Halaxe pasatzen baitzituzten arratsalde asko eta asko gure eskolako neskek, kurkuluxak -tabak- airean gora botaka, batazaka-biazaka eta antzeko formulak errepi-katzen zituztela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 23. orr.

Otoitzak airean gora egin zuen, basoan usapalak legez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 276. orr.

Poriomania hitza entzun dut, edo entzun uste izan dut, airean gora hegaldatzen, niganaino.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 103. orr.

Batzuetan, lehertu eta airean gora irtengo ginela iruditzen zitzaidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 128. orr.

Eta Barçaren aldeko kantuak eta Espainiako bandera errepublikanoak airean gora hasi ziren berehala.  Berria - Harian   2005-05-20

-Ba, harrapa ezazu, ahal baduzu! -oihu egin zion Malfoyk, eta beirazko bola airean gora bota zuen eta bera behera abiatu zen ziztu bizian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 136. orr.

47 airean gorantz

Jainkozko airean gorantz zihoan bide argi zabal batean zeudela zirudien.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 51. orr.

Alegia, pertsona bat ikusia zuela airean gorantz hegaldaka zihoala, hegazkina lurretik 8.500 metrora zebilenean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 32. orr.

48 airean goratu

Beste aldeko talkek erasotzen baitiete eta euren kabuz ez baitira airean goratzeko gauza.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 451. orr.

Zuen iturriko ura maite duzuen harritik sortzen denean, ez da airean goratu eta erortzen, belardian zehar isurtzen da, gozarazi egiten dizuete, artzainei ere gozarazten dielako.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 9. orr.

Peterrek hainbesteko beldurra sentitu zuen, ezkutatu egin zen; baina txoriek esan zioten kometa bat baino ez zela, eta kometa bat zer zen azaldu zioten, eta argitu zioten, seguruenik, kometaren sokak ume baten eskutik egin zuela ihes, airean goratuz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 246. orr.

49 airearen kalitate indize (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Herritarrek ezer gutxi egin dezakete oraingoz: itxaron, telefonoko aplikazioan une oro airearen kalitate indizeari erreparatu eta laino grisak berriz hiria hartzen duenean maskararen atzean ezkutatu. ETC-prentsa   Berria, 2017-01-04

50 airearen kutsadura

Sei urtez, airearen kutsaduraren jarraipena egingo du Aurak, egunero-egunero.  Berria - Gaiak   2004-07-11

Airearen kutsadura maila gainditu zuten 13 udalei diagnosia egin die Jaurlaritzak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Akitaniako airearen kutsadura kontrolatzen duen "Airaq" egiturak 2004 urteko bilanean hauxe dio.  Herria   2005-04-28

"Begiramenerako neurria da», azaldu zuen Walonia eskualdeko Ingurugiro ministro Benoit Lutgnek, "baina airearen kutsadura arriskurik ez dago», gaineratu zuen.  Berria - Mundua   2004-07-31

51 airetik eman (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Gero airosago doa konzertua: Argentinatik euskaldun musika egile batek egin opera baten zatia, "Tango des piétons" airetik emaiten dutena. ETC-prentsa   Herria, 2007-10-25

52 airez aire

Hala eraman zuten uso mezulariek agindua airez aire, zeruz zeru, lurralde batetik bestera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 42. orr.

-Hala behar luke - Santxok erantzun - baina ni, gorputz zati, izanik, mantajokoan erabili nindutenean, han zegoen burua hesi gainetik begira, ni airez aire eta batere oinazerik sentitzeke bera.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 106. orr.

Airez aire, alkate izan nintzen Mundaka gazi-gozo maitearen gainera hurbildu nintzen, baina indarrak aurrerago ninderaman.  Berria - Kultura   2004-01-06

Final-hamaseirenarentzat 9.600 tokiak airez aire bete baldin baziren, otsailaren 10ean edo 11n jokatuko den partidarako sarrerek oraindik arrakasta gehiago izanen dute.  Berria - Kirola   2004-01-27

Gehienak pausuan ziren anderetan, eta Kristelle Iriberri eta Miren Moueskak segitu dute oldar handian, airez aire irabazirik aldi huntan ere.  Herria   2004-03-18

Funtzionario bat mahaian eserita zegoen, oso lantsua: gelan euli asko zebiltzan airez-aire, zarataz, firrinda fingabe sarkorra eginaz, eta idazmahaian barreiatutako orri zurietan pausatzen ziren.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 66. orr.

Oiloak ere zoraturik dabiltza, Dupontengandik airez aire nola ihes egin asmatu ezinik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 111. orr.

Haatik, bazirudien euria ez zela inoiz lurrera iristen, haizeak zeramala airez aire zirimolan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 229. orr.

"Airez aire kanpora!", ekiten dio neskak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 47. orr.

Zertifikata airez aire eraman zuen!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 223. orr.

Haratago, etxe bat altzariz hus-ten ari; oheak, mahaiak eta kadirak airez aire zebiltzan leihoetatik beheiti.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 275. orr.

Matematika azterketak bereziki airez aire garaitzen zituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 32. orr.

Zure lana eginez geroztik, gero, airez-aire artzen dire denak, bainan lehenbizi behar duzu lan hori egin.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 188. orr.

53 airez eman

Garbi dauka partida nolakoa izango den: "Bost-sei koadroan jarriko gara eta airez emango diogu guztiari.  Berria - Kirola   2004-06-11

Txalo-zaparrada batez egin zioten abegi han bildutakoek sekula entzun-ikusi gabeko emanaldi hari: absurdoaren bidezko arrazoiketa baten ondorioa, reggae airez emana!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 140. orr.

54 airez jo (corpusean ez dago; ETCn 25 agerraldi)

Besoa tenkatu zuen, beregana zetorren pilotaren zain, airez jotzeko.  ETC-literatura, saiakera   Gizon gogorraren sekretua, Martin Etxeberria, Xabier Etxeberria, Elkar, 2015

Aresoko aurrelaria sakea luze ateratzen eta pilota airez jotzen saiatu zen, partidako erritmoa bizitzeko asmoz.  ETC-prentsa   Berria, 2005-12-21

Irujok airez jo nahiko du, partida bizitzeko; Barriola, berriz, bote joko luzea egiten saiatuko da.  ETC-prentsa   Berria, 2006-12-17

Airez jotzean sumatzen dut.  ETC-prentsa   Berria, 2008-01-24

Hamar tanto lortu zituen zuzenean; asko atzean, baina beste asko Pascualek airez jotzeko aurreratu zenean.  ETC-prentsa   Berria, 2008-04-08

Ez dugu hausteko adinako kolperik, beraz, airez jo beharko diogu".  ETC-prentsa   Berria, 2008-04-18

Halere, Sorhuet izan zen partidako onena -irudian pilota airez jotzen ageri da, Xala alboan duela-.  ETC-prentsa   Berria, 2009-08-04

Egunkariaren arabera, airez jo daitezkeen jomugak suntsituta, lurreko erasoa izango da beharbada Afganistanen kontrako hurrengo urratsa.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-10-11

NATOk zuzenduriko tropek Helmand probintzian airez jo zuten erreboltarien konboi baten kontra, eta zazpi lagun hil zituzten.  ETC-prentsa   Berria, 2006-08-27

Tel Avivek Hamasen buru militarraren aurkako "hilketa selektiboa" egin, Gaza airez jo eta infanteria prestatu du.  ETC-prentsa   Berria, 2012-11-15

Steerrek susmoa bazuen, ordurako, Alemania eta Italia gerra egiteko modu berriak probatzen ari zirela: populazio zibila airez jo eta txikitzea, adibidez. ETC-prentsa   Berria, 2012-04-26

55 airez sartu

Eta Bonetbeltx ainitz gustatu zaigu harekin, ernea, bipila, airez sartzen, sakatzen.  Herria   2005-10-20

Handik aurrera buruz buruko txapeldunordeak airez sartzeko izan zituen aukera guztiak baliatu zituen.  Berria - Kirola   2004-10-05

Entrenamendu ostean, Eugik bere sentsazioenn "balorazio positiboa» egin zuen, airez sartzea kostatzen bazaio ere.  Berria - Kirola   2004-09-09

56 airezko buelta (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

27 urteko etxebarritar bat eta 23 urteko bilbotar bat zauritu ziren atzo goizaldean N-637 errepidean, Sondika parean (Bizkaia), haiek zihoazen autoak errepidetik irten, airezko buelta eman eta malda jo zuen. ETC-prentsa   Berria, 2003-12-28

57 destaina-aire (orobat destainaire)

Lehorrean gertatzen zenari halako destaina aire batez eta erruki puntu batekin begiratzen zion.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 48. orr.

58 itsas aire

Edertasuna eta lasaitasuna elkarri besotik helduta zeuden logelan, eta zapiz bildutako pitxer eta izarez estalitako aulkietan zehar ez haize zelatariek eta ezta itsas aire umelen sudur eztiek ere, igurtzitzen, usnatzen, beren galderak berritzen eta arraberritzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 129. orr.

Eta gari helduen buru makurtuak ferekatzen nituen, bularra puzten zidan itsas airea edaten nuen, eguzkia aurpegian musuka sentitzen nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 236. orr.

59 jakintsu-aire (corpusean jakintsuaire soilik)

Akademiko eta politiko probintziano batzuen diskurtso jakintsuairea Estatuaren ezdeusaz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aebetako aire (6); ahul aire (5); aire ahizpak (37); aire ahizpak eta (4); aire apur (4); aire armadak (10); aire armadako (18); aire armadaren (9); aire asko (5); aire bafada (4); aire bat (112); aire bat ematen (6); aire bat ere (5); aire batean (14); aire batekin (38); aire baten (5); aire batez (21); aire batzu (6); aire bereziak (4); aire beroa (8); aire beroak (4); aire berri (13); aire berri bat (5); aire berria (6); aire berriak (6); aire bila (5); aire ederrak (4); aire edo (4); aire egokitua (17); aire eraso (11); aire eraso batean (7); aire erasoak (14); aire erasoak egin (5); aire erasoan (4); aire erasoen (6); aire ereman (6); aire eremua (4); aire espazioa (4); aire eta (35); aire etorri (6); aire etorriari (6); aire fresko (8); aire freskoa (25); aire freskoak (6); aire freskoaren (4); aire garbia (21); aire garbiaren (4); aire gardenean (5); aire garraioaren (10); aire gehiago (4); aire geruza (5); aire girotua (13); aire girotuaren (7); aire guztia (9); aire hemendik (5); aire heze (5); aire hori (15); aire hotz (7); aire hotza (8); aire hotzak (6); aire hura (8); aire irabazi (5); aire kolpe (4); aire konpainia (8); aire konpainiak (12); aire konpainiako (4); aire konpainien (6); aire korronte (5); aire kutsatua (4); aire lehor (8); aire librean (19); aire libreko (4); aire librera (4); aire masa (13); aire on (7); aire ona (23); aire pixka (10); aire pixka bat (9); aire poltsa (5); aire sur (6); aire sur adour (4); aire taldearekin (4); aire urdinean (4); aire xalbador (7); aire zabalean (32); aire zabaleko (11); aire zabalera (10); airez aire (118); airez aire ereman (6); airez aire irabazi (5); airez aire taldearekin (4); amaia aire (4); armadak aire (5); arrotz aire (5); arrotz aire bat (5); baina aire (9); baita aire (4); batuko aire (8); batuko aire armadak (4); berant aire (7); bere aire (17); beren aire (10); beren aire ederrak (4); beste aire (9); birikak aire (4); da aire (7); dagoen aire (7); datorren aire (4); david aire (9); den aire (8); dira aire (4); diren aire (5); ditu aire (4); du aire (7); duen aire (9); edo aire (6); el aire (6); ere aire (7); erresuma batuko aire (8); espainiako aire (4); eta aire (129); eta aire zabalean (4); eta airez aire (6); ez aire (4); ezti aire (4); frantziako aire (6); fresko aire (5); gaueko aire (7); gero aire (4); goizeko aire (6); haize eta aire (4); halako aire (21); halako aire bat (4); hango aire (4); haren aire (6); horrek aire (4); kanpoko aire (9); kostu txikiko aire (4); mixel aire (11); mixel aire xalbador (5); mottel aire (4); munduko aire (5); sartzen den aire (4); txikiko aire (4); uzkur aire (6); xole aire (5); xuhur aire (5); zen aire (13); ziren aire (4); zuen aire (17); zuten aire (4)

airea ari (4); airea arnastu (4); airea baino (6); airea behar (9); airea bera (17); airea bera ere (7); airea besterik (4); airea bezain (10); airea du (7); airea ebakitzen (4); airea edo (6); airea ere (17); airea eta (32); airea eta sua (6); airea eta ura (6); airea ez (11); airea ez da (5); airea falta (4); airea garbi (4); airea garbia (4); airea hartu (5); airea hartzeko (4); airea hartzen (10); airea kutsatzen (5); airea sudurretik (4); airea urratu (5); airea urratzen (7); airea usaindu (5); aireak berak (8); aireak eraman (5); aireak eta (10); aireak ez (9); arnasgorako aireak (4); baina airea (5); batek airea (8); baten airea (7); da airea (14); den airea (5); den aireak (8); du airea (8); du aireak (6); duen airea (5); dugun airea (6); ere airea (4); eta airea (73); eta aireak (12); gabeko airea (4); hango airea (5); hits airea (6); ura eta airea (6); zen airea (6); zuen airea (16); zuen aireak (8); zuten airea (5)

airean alde (5); airean altxatu (14); airean altxatu eta (4); airean altxatuz (5); airean astindu (12); airean astindu eta (4); airean astinduz (7); airean astintzen (4); airean atera (5); airean bezala (14); airean bidali (5); airean bota (10); airean da (4); airean dabilen (6); airean dago (9); airean dagoela (4); airean dagoen (6); airean dantzatuz (4); airean daude (6); airean dilindan (4); airean dira (5); airean egon (7); airean egoten (4); airean eragin (4); airean eraman (10); airean eskegita (5); airean eta (24); airean galdu (6); airean galtzen (5); airean geldi (8); airean geldia (5); airean geldirik (5); airean gelditu (11); airean gelditzen (4); airean geratu (13); airean geratu zen (5); airean geratzen (6); airean gora (34); airean gora altxatu (4); airean harrapatu (5); airean hartu (7); airean hartu eta (4); airean hedatu (4); airean hegaka (6); airean hegaka hasi (4); airean hegan (14); airean hegaz (4); airean ibili (6); airean ibiltzeko (5); airean ibiltzen (5); airean igeri (6); airean irten (7); airean irten zen (4); airean jarri (9); airean jartzen (10); airean jaso (9); airean jaso eta (4); airean jasorik (4); airean jasota (6); airean joan (10); airean joan zen (5); airean leherraraztea (4); airean mugituz (4); airean nengoen (5); airean pasatzen (4); airean salto (4); airean utzi (25); airean utzi zuen (20); airean uzten (9); airean zabaldu (7); airean zabaltzen (5); airean zebilen (12); airean zebiltzan (4); airean zegoen (17); airean zehar (6); airean zeuden (5); airean zintzilik (20); airean zintzilika (7); airean zituela (4); airean zuela (7); ari ziren airean (4); asko daude airean (4); astindu zuen airean (5); baina airean (9); bat airean (36); batez airean (4); batzuk airean (5); bazterrak airean (7); beldurrak airean (74); beldurrak airean zegoen (4); beldurrez airean (5); besoak airean (7); bezala airean (6); burua airean (5); da airean (13); dago airean (8); daude airean (5); dena airean (6); dira airean (6); ditu airean (7); du airean (13); dute airean (6); edo airean (4); egin du airean (5); egin zuen airean (9); ere airean (13); esaldia airean (7); eskua airean (11); eskuak airean (7); eskuarekin airean (4); eta airean (115); eta airean bota (5); eta airean gora (5); eta airean leherraraztea (4); eta airean utzi (7); eta beldurrak airean (5); ezpata airean (6); gainean airean (4); galdera airean (4); geratu zen airean (7); guztiak airean (7); hankak airean (7); hartu eta airean (5); hegazkina airean (4); hitzak airean (7); hori airean (5); hotsa airean (4); ia airean (6); jo eta airean (5); kea airean (8); kea airean bezala (5); kirioak airean (25); makila airean (4); marraztu ditu airean (4); modura airean (4); nerbioak airean (8); nuen airean (5); oinak airean (6); oraindik airean (11); pozak airean (12); ukabila airean (5); utzi zuen airean (5); zabaldu zen airean (5); zainak airean (8); zebilen airean (6); zebiltzan airean (4); zegoen airean (10); zen airean (34); zigorra airean (7); zion airean (7); ziren airean (14); zituen airean (12); zituzten airean (4); zuela airean (5); zuen airean (52); zuten airean (12)

airearekin kontaktuan (5); airearen hezedura (5); airearen hezetasun (6); airearen hezetasun erlatiboa (6); airearen kalitatea (10); airearen kalitateak (4); airearen kalitatearen (4); airearen kutsadura (5); airearen tenperatura (6); aireari eta (4); aireari ostikoka (5); aireko armadako (7); aireko bat (16); aireko batean (7); aireko batek (4); aireko bidaia (7); aireko eta (6); aireko hegaztiek (8); aireko hegaztiek habiak (7); aireko hori (5); bi aireko (7); da airearen (4); datorren aireari (4); eta airearen (19); eta aireari (9); eta aireko (29); eta aireko hegaztiek (7); zuloak eta aireko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus