Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ainube (orobat aiñube g.er.) 1 izond itzaltsua.

Baina ez zen inor azaldu basotxo ainube hartan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 95. orr.

Bidaia honetako paisajea bezain aldakor sentitzen naiz: noiz lehor noiz heze, noiz egutera noiz ainube, noiz bero noiz hotz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 274. orr.

Nik ere horixe nahi nuen, papagorriaren beste alderdi ainube hori pittin bat azaldu, sinbologia errotuaren argi-itzalak elkarren aldamenean ipiniz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 39. orr.

Haatik, ibilera ez bezala, makal duzu barnea, ainube gogoa, arima lohi.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 166. orr.

2 (izen gisa) leku itzaltsua.

Eguzki aldera Baionako bide nagusi eta alaitsuak neurtzen du gure askatasuna; ainube aldera mendi baso, baserri-etxe zoragarriak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 54. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus