Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahuldu, ahul(du), ahultzen 1 da/du ad ahul bihurtu, indarra edo kemena urritu. (pertsonei buruz)

Behin eritzen gara eta berriro eritzen gara, eta erialdi bakoitzean hondatzen eta higatzen zaigu gorputza, urritzen eta murrizten zaizkigu indarrak eta kemenak, ahultzen eta flakatzen gara.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 361. orr.

Organoak nolabait euskarrituko dituen ezer ez dagoenez gero, gorputza ahultzen eta lohadar guztiak moteltzen dira, besoak eta betazalak jausten eta, etzanda ere, belaunak tolesten eta giharreak bertan-beheratzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 285. orr.

Zentralisten eta euren komunikabideen erasoak ahuldu egin beharrean indartu egin gaitu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 237. orr.

Ahuldu egingo zara, badakizu, baina ordainez, arinagoa bihur dezakezu, beharbada, torturaren erasoa.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 32. orr.

Gazteak ere nekatzen dira eta akitzen, sasoitsuenak ere ahuldu eta erortzen.  Elizen arteko biblia   Is 40,30

Hori dela eta, espiritu ahulak erori eta indartsuak ahuldu egingo ziren beldur zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 350. orr.

Zafraldiak gorputza ahuldurik eta mindurik utzi zidan, hainbertzeraino non bi egunez ohantzetik ezin jaikirik egon bainintzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 245. orr.

Substantzia batzuek, batez ere aspirinak eta alkoholak, mukosa ahultzen dute, eta urdaileko odoljarioarekin edo urdaileko ultzerekin lotzen dira sarritan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.

Ahuldu egingo baitira gaiztoen besoak; zintzoei, ordea, Jaunak eutsiko.  Elizen arteko biblia   Sal 37,17

Orduan eskuak dardaraka zaizkit jarriko eta zangoak ahulduko.  Elizen arteko biblia   Koh 12,3

Orduan, Ulisesen belaunak ahuldu egin ziren, arrisku handia baitzen hura.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 169. orr.

Bat-bateko izuz joko zaituztet, zuen begiak ahuldu eta bizi-indarrak jango dizkizuen gaitz galgarriz eta sukarrez joko.  Elizen arteko biblia   Lb 26,16

Bien bitartean, haurtxoa ahulduz zihoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 872. orr.

Erredurak eta kimio-saiotan ahuldu eta erretako azala goxatzeko probatu duenak, badaki zer den intsus-ukendua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 455. orr.

2 (bestelakoez)

Ez ni baztertu zahartu naizen honetan, ez eskutik utzi indarrak ahuldu zaizkidanean.  Elizen arteko biblia   Sal 71,9

Loa denbora galtzea duk; lo gehiegiak ahuldu egiten ditik gorputza eta espiritua, ahuldu kontzientzia, ahuldu aleman onaren dohainak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 18. orr.

Ordu arte, Ivan Ogareffek egia baizik ez zuen esan; baina, Irkutskeko defendatzaileen adorea ahultzeko asmotan, emirraren tropen garaipenak puzten eta harrotzen hasi zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 429. orr.

Niri kemena ahultzera etorri haiz hona, ala?     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 457. orr.

Zentralistak edozer emateko prest egongo litzateke abertzaleak gobernutik kendu eta abertzaletasuna ahultzeko eta lohitzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 271. orr.

Urgulldikako kolpe-zaratak eta oihu urrunak ahuldu egin bide ziren, moteldu, eta pixkanaka iraungi.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 13. orr.

Orga urrundua zen, zarata ahuldua zen emeki, eta mendian galtzen zen heinean haurtzaroaren berragertze izarniatsua itzali egiten zen ene gogoan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 72. orr.

Zenbait egunetan zorionak itsutua egon zen, baina hastapeneko irrika hura ahuldu egin zitzaion gero, poztasuna itzali, eta ez gertakari berriren baten eraginez, ezpada zalantza zorrotzak ausikika hasi zitzaizkiolako.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 111. orr.

Ehun eta hogei urte zituen Moisesek hil zenean; ez zitzaion ikusmena ahuldu, ez zioten indarrek huts egin.  Elizen arteko biblia   Dt 34,7

Ahultzen sumatu zuen Ruche jaunak bere erresistentzia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 450. orr.

Oro har, ia denen osasuna hasiko da ahultzen eta makaltzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 359. orr.

Bizitzeko nahia hala ahuldurik, nekez iraun zezaketen luzaroan infernu hotz eta lokaztu hartan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 79. orr.

Hortik datoz, halaber, aitaren aginpidea ahuldu zuten legeak, aitari seme-alaben ondasunen jabegoa kenduz.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 113. orr.

Ondo dakit inperioa ahuldu zenean barbaroek merkatuak irekitzera eta berekin salerosketan aritzera behartu zituztela erromatarrak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 52. orr.

Liburu asmatuek asmakizun munduan sartzen gintuzten, balizko euskal dermio ahulduan, lastertasuna bihurtuz abiadura, orain arte beharrezkoa izan dena derrigorrezko eginez hemendik aitzinat.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 33. orr.

Gainera, oso ondo kokatuta zegoen Italia eta Asia arteko merkataritzarako; izan ere, Afrika deuseztu eta Grezia ahuldu ondoren, askoz garrantzitsuago bihurtua baitzen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 49. orr.

Liskar zibilek, triunbiratoek, legez kanpo uzteek, aurrez egindako edozein gerrak baino gehiago ahuldu zuten Erroma.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 108. orr.

Abisiniarrek berrogeita hamar eguneko garizuma gogorra dute, eta hainbeste ahultzen dituena, non denbora luzean ezin izaten baitute ezer egin.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 161. orr.

Baldin eta, erromatar enperadoreek bezala, zilarra bai baina urrea ahulduko ez balu, berehala ikusiko luke urre guztia desagertzen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 85. orr.

Frantzian dirua erdira ahulduko balitz, eta hiru liberako ezkutu zaharrak Holandan hirurogei sos-erdi emango balitu, ezkutu berriak hogeita hamar besterik ez lituzke eman behar.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 79. orr.

Enperadoreek ahuldu egin zituzten lege haiek, senarren, bi seme-alaba zituztenen eta hiru seme-alaba zituztenen eskubideak zirela-eta eman zituzten pribilegioen bidez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 112. orr.

Espero nuen sinesle HBtar gazterik ahuldu horien gogoak bizkortzeko zerbait eskainiko zigula, baina, tutik ere ez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 60. orr.

Tradizio ezak hondatu, ahuldu, mehetu egingo luke hizkuntza, hala nola abitaminosiak gorputzaren azala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 62. orr.

Pixkanaka, ahuldu zen nire obsesio hura; edo, agian, barruragotu egin zitzaidan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 139. orr.

Ez ninduan Mauleko goarnizioa ahultzera ausartu, eta Bordeleko Parlamentuak -erromazale-zulo zikina! -inoiz ez zidaan armagizon gehiagoren soldata ordainduko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 158. orr.

Hizkuntza, sineste, ohitura edo kultura indartsuenak indartuz eta ahulenak ahulduz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 87. orr.

3 (adizlagunekin)

Oso ahulduta sentitzen zen, kordea galtzeko zorian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 397. orr.

Polonia hartako jendeak elkarrengana lotzen zituzten indarrak, ordea, zeharo ahulduak zeuden XVIII. mendearen amaieran eta XIX.aren hasieran.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 62. orr.

Ene taularen gainean etzaten niz, arrunt ahuldua, eta trenputxartzen niz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 117. orr.

Bost aldiz eduki dute zigor ziegetan isolatuta, tratamentu farmakologikoan ezartzeko gomendatzen zaie zuzendariei, borondatea ahultzearren, bere indibidualismoaren azpian kontzeptu etiko distortsionatuak omen dituelako.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 225. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Mendietan goiti gozoki doan eguzkiak, zurbila izan arren oraino, badu aski indar preso ahulduak poxi bat suspertzeko.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 78. orr.

Une hartan, andre gutietsi eta menperatuari izpiritu ahuldua ernatu zitzaion eta gorputz ukurtua xut jarri zitzaion, oldartuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 52. orr.

Errusia komunistak, mendebaldartzen ari zen Indiak bezala, bere kultur iraganetik nekazari ahulduen arazoa heredatu baitzuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.

Mendietan goiti gozoki doan eguzkiak, zurbila izan arren oraino, badu aski indar preso ahulduak poxi bat suspertzeko.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 78. orr.

Duela gutxi arte, birusen aurkako txertoak birus ahulduekin egiten zituzten eta gorputzak abantaila guztiak zituen haien kontrako gerran.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 344. orr.

Aginte zentral ahuldu batetik libre zeuden merkatariek gauzatu zuten, Mediterraneoko eta Ipar Itsasoko portu-hirietan, Europaren integrazio-prozesua XI. mendetik aurrera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.

· Zahartu eta ahulduaren otoitza.  Elizen arteko biblia   Sal 71,1 tit

5 (era burutua adizlagun gisa)

Ilea moztuko balidate, indarra galdu eta ahuldua geldituko nintzateke eta beste edozein bezalakoa izango.  Elizen arteko biblia   Epa 16,17

Arrazoimena ahuldua zuen eta irudimena lotsagabeki indartua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 430. orr.

Begiak nahigabez lausotuak ditut, horrenbeste zorigaitzez ahulduak.  Elizen arteko biblia   Sal 6,8

Gorputzez erabat ahuldua bazegoen ere, borroka berrietan etsaiaren aurka garaipena lortzea zuen amets.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 247. orr.

Ezertarako ez nituen haien besoak, zeharo ahulduak baitzeuden.  Elizen arteko biblia   Jb 30,2

Nekaturik eta ahuldurik dagoen bitartean, gainera joan eta izutu egingo dut.  Elizen arteko biblia   2 Sm 17,2

Kontuan hartu behar da gainera, Frantziskoren idazki gehienak bere azken urteetakoak direla, ahuldurik eta gaixo zegoen garaikoak, alegia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

Gehiegizkoa zen eginbide horrek eragiten zion nekea, batez ere bigunkerian bizi izan zelako munduan eta berez ere ahula zelako, eta are ahulduago zegoelako bere gehiegizko barau eta penitentziagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 649. orr.

Babiloniako erregearen besoak indartuko ditut, faraoiarenak ahulduta eroriko diren bitartean.  Elizen arteko biblia   Ez 30,25

Frantzian eta Ingalaterran zapuztu zituzten azkenean matxinadak, baina hala ere ahulduta utzi zuten jaunen ekonomia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus