Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahoskatu, ahoska(tu), ahoskatzen 1 du ad hizkuntza hotsez mintzatuz, ahoaz gauzatu.

Hotsak ahoskatu eta entzun ahal izateari eskerrak dira posible gizakion elkarrizketa zuzenak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 84. orr.

Ahoskaturiko hitz bakoitza, giza hizketaldi konkretu bakoitza hizketa-hotsez osatua dago.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 156. orr.

Ezin da ahoskatzen den moduan idatzi.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Bokal kenketa eta kontsonante taldeen soiltzea harmonizatzeko aukera bilatzen zuen nonbait 3,8 urte zituen Ander euskaradun gasteiztarrak (Legorretako hizkeran hezia) honelakoak ahoskatzen zituenean: tirgea, kokodirdua.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 120. orr.

Fátima da batzuentzat, eta Fatíma, neskatoaren hizkuntzan ahoskatzen omen den bezala, besteentzat.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 107. orr.

Osabaren ahotsa telefonoan entzun nuenean, hain pozik libre utzi nindutelako, ez nintzen hitz bakar bat ahoskatzeko gauza izan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 234. orr.

Ahoskatzen den hitz bakoitzak badu beregan botere ezkutu bat, eta are gehiago hitz idatzia bada.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 119. orr.

Zer zabiltza gero, Ruche jauna? - "Riche" ahoskatzen zuen, OLko kutxak ekarri zituzten garraiolariek bezala-.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 227. orr.

"Zergaitik Jon ikusi nahi duzue?" 'John' ahoskatzen zuen, amerikar izen bat izan balitz bezala.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 128. orr.

Aski da ixxx bat ahoskatzea txutxu-mutxu berankorren bat isilarazteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 123. orr.

Erdal maileguetako g bere horretan idaztea eta /g/ ahoskatzea onartu zen: biologia, geografia.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 181. orr.

Maileguetako x bokalartean ks ahoskatzea: taxi taksi.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 186. orr.

Frantsesez r ubularra ahoskatzea baldin bada ohiko erabilera, halere, hiztun batzuek r apiko-albeolarra ahoskatzen dute; eta hizkuntza ez da horregatik kaltetua gertatzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 154. orr.

Rognetta "r" frantsesa ahoskatzen zuen mutil altu bat zen, aurpegi osasuntsukoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 188. orr.

Bere izena Kuhalski edo Kuharski zen, Piettkak eta Zbixekek ahoskatzen zutenaren arabera, beti "harski" nabarmenduz, hor jarriz azentua.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 223. orr.

Bokal arteko hasperen hori ahoskatzeko ez da horrenbeste aire behar.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 94. orr.

-Bai, bai -ahoskatu zuen arrosa kolore bihurtzear zegoen suprefetak, jarraituz-.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 167. orr.

Izen-abizenak ahoskatu zituen: Graciana Miravalles.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 125. orr.

"Roman" hitza ahoskatu berri zuela iruditu zitzaion Leonorri, "Roman", senarraren izena.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 51. orr.

Haiek urrun zeudela ziurtaturik, jaitsi zen zuhaitzetik, hurbildu zen harkaitzera, eta berak ere lapurren buruari entzundako hitzak ahoskatu zituen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 96. orr.

-Heriotza zoragarria! -ahoskatu zuen-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 73. orr.

-Nor ote da? -galdetu zuen Pilarrek ahotsa goraturik, besteei eta, aldi berean, bere buruari egiten zion galdera ahoskatuz.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 37. orr.

Apezak latinez hiruzpalau perpaus ahoskatu zituen, denak "pro ella" hitzaz amaitzen zirela.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 128. orr.

Arao ulertezin bat ahoskatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 212. orr.

Garbi dago /denboa/ zela hiztun horren denbora hitzaren barne-aurkezpena, aipatu adibidea ahoskatu zuenean.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 68. orr.

Ez dira esaten zailak, baizik-eta ezinak, ahoskatu ezinak, impronunciableak, unpronounceableak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 282. orr.

Atelierrera zetorrenean, Jean Marie sindikalista huxtuka errezibitzen zuten: ez zuen hitzik ahoskatzen ahal.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 198. orr.

Izenburua ozenki ahoskatu eta berehala, metal hotsa aditu nuen nire bizkarrean, ohearen beste ertzean -gau mahaitik hurbil-, bi ezpaten arteko talka gogorra berpiztua bailitzan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 9. orr.

Emakumeak, berriz, hitzetik hortzera zerabilen "jouissance" hitza, behar bezala ahoskatzeko arazo nabarmenak zituen arren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 78. orr.

Hizkera askotan hedatu da tt -> tx ahoskatzeko joera, eta baita yeismoa deitu ohi dena ere.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 191. orr.

Esate baterako, seme eta semea, seme eta semia ahoskatzen dituenak e / i txandakatze fonologikoa eskaintzen digu, seme-ren eta semi-ren artean dagoen desberdintasun bakarra ahoskerazkoa baita.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 147. orr.

Azken hitzak ahoskatzean, Monduteguyren doinua mehatxuzkoa bihurtu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 107. orr.

· Ziurrenera, letra-hots nahastea errazago gertatzen da, euskarak bezala, ahoskatuaren eta idatziaren arteko aldea erlatiboki txikia duten hizkuntzetan.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 122. orr.

2 (adizlagun eta kidekoen eskuinean)

Grazia egiten die Luluk nola ahoskatzen duen Ssshanti hori.     «Bizia lo», 2003 - 58. orr.

Esaterako, euskaraz ez dira berdin ahoskatzen baba hitzaren /b/ biak.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 39. orr.

Nahiko ahots zakarra dauka, baina polito ahoskatzen du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 183. orr.

Kaleko hitz bat sartu zaigu liburuan, baina idazleak ez du horren errurik, irakurleak dira errudunak, goi-gizarteko irakurleak bereziki: inoiz ez diezu entzungo errusierazko hitz bat bera ere taxuz ahoskaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 241. orr.

Beti esaten zioten izena ahoskatzen ikastea exijitu behar ziela ingelesei, beraiek ez baitzuten inolaz ere onartzen beren izenak gaizki ahoskatzea.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 100. orr.

Hagitz jostagarriak iruditu zitzaizkion haren berba bizi eta zabarki ahoskaturikoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 148. orr.

Eta irakurtzen ikasten hasi nintzenean, zazpi urterekin edo, oso harro ahoskatzen nuen lehengusuen aurrean, Lehorreko Atearen atzealdean, sei lerrotan idatzirik, agertzen zen izkribu famatua: "Ciudad / de / San Sebastian / Capital / de / Guipuzcoa".  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 44. orr.

Horrela ahoskatutako KONTSONANTEAK kontsonante EIEKTIBOAK dira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 36. orr.

Gogoan hartzeko sententzia moduan ahoskatua zuen Mentxuk azken esaldia, eta hitz zizelkatuen hoztasun bereko isiltasuna jaso zuen solaskide biengandik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 117. orr.

Mutikoak lar astiro ahoskatu zuen hurrengo esaldia.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 167. orr.

Bere eskola kaierari begira, galderak emeki ahoskatzen zituen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 137. orr.

Goiok ez zuen frantsesa batere ondo ahoskatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 168. orr.

Esan didatenez komeni da zenbakia ahalik bizkorren alemanez argi eta ulerkor ahoskatzen ikastea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 128. orr.

Nik neuk ere, egia aitortuko badut, hau esan behar dut: bertako baserritarrek bezala, eta osaba Praixkuk berak bezala ere, "très mal" ahoskatzen omen nuela Rose izena.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 121. orr.

Harry jaitsi zenean, ahots motel bat, hitzak nagi baina alai ahoskatzen zituena, iritsi zitzaion belarrira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.

Silabak nabarmenduz bar-ne-te-gia ahoskatzen zuen, eta so-or (moja zuzendariaren izena), begirune bortxatua erabiliz.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 51. orr.

Hitzak gutti gora behera ahoskatzen dituzte, egiazko bizian hain usu entzuten den moduan.  Berria - Kultura   2004-07-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

a ahoskatzen (4); ahoskatu ahal (5); ahoskatu ahal izan (4); ahoskatu behar (12); ahoskatu dut (3); ahoskatu edo (3); ahoskatu ere (3); ahoskatu eta (14); ahoskatu ez (3); ahoskatu ezin (3); ahoskatu ezina (3); ahoskatu ezinik (5); ahoskatu gabe (4); ahoskatu nahi (4); ahoskatu nuen (8); ahoskatu ondoren (3); ahoskatu orduko (6); ahoskatu zituen (18); ahoskatu zuen (48); ahoskatu zuenean (4); ahoskaturiko hitz (4); ahoskatutako hitzak (3); ahoskatzeko gauza (5); ahoskatzeko joera (3); ahoskatzeko modua (3); ahoskatzeko orduan (3); ahoskatzen ari (4); ahoskatzen badu (3); ahoskatzen baita (3); ahoskatzen baitira (3); ahoskatzen da (16); ahoskatzen dela (4); ahoskatzen den (14); ahoskatzen dena (3); ahoskatzen denean (3); ahoskatzen dira (6); ahoskatzen diren (9); ahoskatzen direnak (3); ahoskatzen direnean (3); ahoskatzen dituzte (3); ahoskatzen du (6); ahoskatzen duen (4); ahoskatzen dute (3); ahoskatzen duten (5); ahoskatzen eta (3); ahoskatzen ez (8); ahoskatzen hasi (5); ahoskatzen omen (3); ahoskatzen zen (3); ahoskatzen zituen (10); ahoskatzen zuela (6); ahoskatzen zuen (17); ahoskatzen zuten (4); bat ahoskatu (9); bat ahoskatzen (8); berdin ahoskatzen (6); bere izena ahoskatzen (3); bezala ahoskatu (3); bezala ahoskatzen (10); da ahoskatzen (3); ere ahoskatu (4); ere ahoskatzeko (3); ez ahoskatzeko (3); hitza ahoskatu (5); hitza ahoskatzen (8); hitzak ahoskatu (5); hitzak ahoskatzean (3); hitzak ahoskatzeko (4); hitzak ahoskatzen (7); hitzik ahoskatu (5); hitzok ahoskatu (3); izena ahoskatu (9); izena ahoskatu zuen (3); izena ahoskatzen (8); izena ahoskatzen zuela (3); izenak ahoskatu (4); nola ahoskatu (4); nola ahoskatzen (4); ondo ahoskatzen (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus