Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahopeko (ETCn 83 agerraldi; orobat ahopeko ETCn 16 agerraldi) 1 izlag ahopean esaten dena. ik ahapeko.

Ahopeko kanta.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 212. orr.

Lehenengo momentuan eta itxurazko kemenez bospasei ahots elkartu arren, ahopeko marmarra nagusituko da berehala, eta, geroxeago berriz, motorraren burrundara sorgarria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 155. orr.

Makina bat zeharkako begirada eta ahopeko kontu ikusi eta entzun zuen denak ohitu ziren arte.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 158. orr.

Harry aurrera abiatu zenean, berehala entzun zen ahopeko zurrumurru eta xuxurla-hotsa jangela osoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 111. orr.

Ahopeko irribarre kilikabera bat entzun nuen, zetazko jantziren baten fereka eta zure ahotsa isilka.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 25. orr.

Francis Díez-ena da gaurko hiri zoratuan nahi genukeen Lauaxeta laguna, sasi-lilien laztan bila dabilena, "eta mosuba dil atsekabez" behin eta berriro errepikatzen duena, ahopeko nahian eta zalantzan, gaueko eragozpenean, "bai" esanaz, desiraren baietzean eta ezinean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 28. orr.

Pixkanaka isilduko ziren gure barreak; ez hala ahopeko komentarioak, ileen kontu hura axola handikoa baitzen guretzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 212. orr.

Segidan, emakumearengana makurturik, irribarretsu, ahopekoetan esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 179. orr.

2 (izen gisa)

Marmara bat han, ahopeko bat hemen: "Ia Rab!", "Ia Mu' in!", "Ia Razak!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.

3 ahopekoetan

Adelak eta Estherrek, ordea, ahopekoetan jarraitu dute, eta nik, begiak itxirik izan arren, haien haserre hitzak entzun ahal izan ditut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 168. orr.

Segidan, emakumearengana makurturik, irribarretsu, ahopekoetan esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 179. orr.

Hark, orduan, ahopekoetan: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 197. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahopekoetan esan zion (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus