Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ahopekako (ETCn 9 agerraldi; orobat ahapekako, ETCn 23 agerraldi) izlag ahapeka esandakoa edo egindakoa. ik ahapekako.
Soberan sentitzen nintzen beren arteko irribarre eta ahopekako jardun gozo gogaikarri haien artean; han bukatzen ziren batak eta besteak nirekin izan zituen begirune guztiak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 73. orr.
Zaila da elizaren balioan edo Donatelloren eskultura eta erliebeetan arreta jartzea, erlauntza erraldoi baten adinako hotsa baitabil, ahopekakoak izan nahi duten jardunek eta hanka-pausoek sortua. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 72. orr.
Hemen aurpegi kopetilun eta zaputzak baizik ez dira ikusten, intziriak eta ahopekako kexuak; gure egoera bat-batean izugarri okertu balitz bezala. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 276. orr.