Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahogozagarri (orobat ahogozogarri g.er.) 1 izond ahoa gozatzen duena.

Fruta eta barazki ahogozagarriak ez biltzea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 19. orr.

Munduko tortilla frantsesik ahogozagarriena prestatzen dut nik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.

Dodov pastillatxoak xukatzen ari zen, ahogozagarri.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 145. orr.

Giza-tximinoa amorruz bihurrikatzen zen urrutitik erakusten zizkioten janari ahogozagarri haiek ikusita.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 67. orr.

Hartan aritu gabeei gehienean gure doktrina garratzagoa iruditzen zaienez gero eta jendeak beldurturik atzera egiten duenez gero, gure doktrina Pierideen hizkuntza ahogozagarrian azaldu eta Musen ezti gozoz gantzutu bezala egin nahi izan dizut.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 83. orr.

ahogozagarriagoak direlako.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 48. orr.

2 iz ahoa gotzatzen duen gauza.

Alderdi gastronomikotik, olio ederra baliatzeak entsalada "zaporedun"ari eransten dion ahogozagarria esker on-onekoa da; hazi-olioek, orokorki, ez dute jakia grazia bereziegiaz janzten.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 37. orr.

Ez zegoen guretzat ahogozagarririk, juanola, erroskila, goxo, T.-ko berezitasunik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 158. orr.

· Nazioen irri-lelo egin gaituzu, herrien ahogozagarri.  Elizen arteko biblia   Sal 44,15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus